2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑÁIN
Laguntzak, autoenplegua sustatzeko 2026an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 876881.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/876881).
Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko abenduaren 15ean hartutako erabakiaren bidez, autoenplegua sustatzeko 2026. urtean laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu dira, autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko.
Deialdi honek diruz lagunduko ditu Barañaingo ekintzaileek jarduera ekonomiko berriak sortzeko eta abian jartzeko egiten dituzten gastuak.
Oinarri arau emaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan bai Udalaren web orrian: www.barañain.eus.
Barañainen, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2516857