2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Epatzea, 246/2025 prozedura arruntaren administraziorekiko auzi-errekurtsoan. Errekurtso hori ordenantza honen behin betiko onespenaren aurka jarri da: Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat
Honen bidez aditzera ematen da administraziorekiko auzi-errekurtso bat (246/2025 prozedura arrunt gisa erregistratua) jarri dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAk eskatuta, Azagrako Udalak honako ordenantza hau behin betiko onesteko hartutako erabakiaren aurka: Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta apartatuetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 246/2025 prozedura arruntean, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Azagran, 2025eko abenduaren 17an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2516661