7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Agezako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko abenduaren 17an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontuen eta haiek betearazteko oinarrien espedientea.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Agezan, 2025eko abenduaren 17an.–Kontzejuko burua, María Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2516665