2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontu orokorra.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Arguedasen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2516686