2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Borondatezko birpartzelazio proiektua, hirigintza hitzarmena eta urbanizazio proiektua UE5 exekuzio unitaterako (5. poligonoko 350. lurzatia). Hasierako onespena
Abenduaren 19ko 196/2025 Alkate Ebazpen bidez hasierako onespena eman zaie Silvia Tellechea Iraolak eta Iñaki Etxeberria Aranazek sustaturiko UE5 exekuzio unitateko (5. poligonoko 350. lurzatia) borondatezko birpartzelazio proiektuari, urbanizazio proiektuari eta kudeaketarako hirigintza hitzarmenari.
Hasiera batez onarturik, espedienteak jendaurrean egonen dira 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen dira udal bulegoetan, aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5, 134., 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin.
Arantzan, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.
Iragarkiaren kodea: L2516870