7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, Ur horniduraren zerbitzua eta haren ondorioz ordainarazten diren tasen tarifak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2025eko abenduaren 16an onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza honetan eta haren ondorioz ordainarazten diren tasen tarifetan: "Agoizko udal-mugarteko ur horniduraren zerbitzua eta haren ondorioz ordainarazten diren tasen tarifak arautzen dituen udal ordenantza".

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2025eko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2516603