7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2026rako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2025eko abenduaren 16an egindako bilkura berezian, erabaki zuen, besteak beste, onestea Agoizko Udalaren 2026ko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Agoitzen, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2516602