69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udalaren 2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2026ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2026ko aurrekontu orokorra, Andacelayren diru-sarreren eta gastuen aurreikuspena, bai eta gauzatzeko oinarriak ere.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, bizilagunei eta interesdunei jakinarazten zaie txostena jendaurrean egonen dela hamabost egun balioduneko epean, herritar orok aukera izan dezan hura aztertzeko eta behar diren alegazioak aurkezteko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas Lopez.

Iragarkiaren kodea: L2604908