69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 20ko bilkuran, 2026ko ekitaldi ekonomikoko likidazioak onetsi zituen trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagokionez. Orobat, borondatez ordaintzeko epe hauek ezarri zituen:

–2026ko martxoaren 30etik maiatzaren 8ra arte.

Ordainketak eginen dira ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean, edo udal diruzaintzari eginiko transferentzia bidez. Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, halakorik bada, sortutako kostuak ere bai.

Aipatu likidazioen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazteko izapidean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio egintza edo erabakia eman duen organoari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio jurisdikzio horretatik dagokion organoari, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, deusetan eragotzi gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Tuteran, 2026ko martxoaren 23an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2604390