2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARAGUETAKO KONTZEJUA
Herri-ondasunak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Saraguetako Kontzejuak, 2026ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Saraguetako Kontzejuko herri-ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Saraguetan, 2026ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Miguel Angel Cervantes Aranaz.
Iragarkiaren kodea: L2604635