69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2026ko Haurren Literatur Lehiaketa (gaztelaniaz eta euskaraz). Laburpena

DDBN kodea: 895299.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/895299).

Iruñeko Udalak 2026ko Haurren Literatur Lehiaketaren deialdia egiten du, norgehiagokako araubidean eta euskaraz zein gaztelaniaz. Lehiaketa onetsi da Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkariaren 2026ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez, bat etorriz Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa).

–Hautagaitzen betebeharrak:

Lehiaketan parte hartu ahal izanen dute 6-14 urteko haurrek, (Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleek), baldin eta Iruñean erroldatuta badaude edo ikastetxea Iruñean badute.

–Xedea.

Lehiaketak saritu nahi ditu 6-14 urte bitarteko haurrek (Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko haurrak) egindako lan onenak, eta horretarako haurrek Iruñean erroldatuta egon beharko dute, edo ikastetxea Iruñean izan. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da. Euskaraz edo gaztelaniaz idatzia egon behar du, eta jatorrizkoa eta argitaragabea izan. Aurkez daitezke ikastetxe bereko ikasleek egindako talde-lanak. Lan bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu. Aurkezten diren lanek ez dute sustatu edo azaldu behar pertsonen duintasuna eta giza eskubideak urratzen duen jarrera baztertzaile, xenofobo eta/edo sexistarik.

–Zenbatekoa.

8.400 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea.

Epea hasiko da deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, eta amaituko da 2026ko apirilaren 24an.

Iruñean, 2026ko martxoaren 25ean.–Aitziber Campion Gamboa, Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorreko zinegotzi ordezkaria.

Iragarkiaren kodea: L2604679