69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

62E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Etxebizitza Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 86. artikuluak Nafarroako Etxebizitza Kontseilua arautzen du. Bertan ezartzen denaren arabera, erakunde hori Nafarroako Gobernuari etxebizitzaren arloan aholku emateko organo gisa eratzen da, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuari atxikita.

Abuztuaren 30eko 75/2017 Foru Dekretuaren bidez, kontseilu horren osaera, antolaketa eta funtzionamendua zehazten dira, eta ezartzen da agintaldiaren iraupena lau urtekoa izanen dela, eta berritzen ahalko dela. Aurrekoaren ondorioz, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren abenduaren 21eko 399E/2024 Foru Aginduaren bidez, osaera berritu zen.

Kontseiluaren osaera eguneratu nahian, hobeki ordezka ditzan inplikatutako sektoreak eta, horrela, hobeki bete daitezen esleituta dituen helburuak eta eginkizunak, otsailaren 4ko 7/2026 Foru Dekretuaren bidez aldatu da abuztuaren 30eko 75/2017 Foru Dekretua, Nafarroako Etxebizitza Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena.

Abuztuaren 30eko 75/2017 Foru Dekretuaren 5. artikuluak adierazten duenez, kontseiluko kideak izendatuko dira etxebizitzaren arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu bidez, ordezkatzen dituzten entitateek edo erakundeek proposatuta. Entitate edo erakunde horiek hainbat lagun proposatu dituzte haiek ordezkatu eta Etxebizitza Kontseiluko kide izateko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Etxebizitza Kontseiluko kide izendatzea pertsona hauek:

–Kontseiluko burua: Begoña Alfaro García, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.

–Buruordea: Elga Molina Roig, Etxebizitzako zuzendari nagusia.

–Kontseiluko kideak:

a) Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: María Eugenia Eneriz Salvatierra, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: María Elisa Fernández de Valderrama Barahona, Etxebizitzak Birgaitzeko Ataleko burua.

–Kontseiluko kidea: María Puy Aldaz Pérez andrea, Laguntzen eta Plangintzen Ataleko burua.

Ordezkoa: Asunción Larrambe Rodrigo, Errentamendu Babestuaren Bulegoko burua.

–Kontseiluko kidea: Diego González Martínez, Eraikuntza Ataleko burua.

Ordezkoa: Usue Manterola Careaga, Etxebizitza Babestuaren Bulegoko burua.

–Kontseiluko kidea: Cristina Martínez Artola, Berrikuntza eta Hedapen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Jose Antonio Solanilla Navas, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

–Kontseiluko kidea: Mattias Petter Bergman Johansen, Berrikuntza eta Ikuskapen Ataleko burua.

Ordezkoa: María Lourdes Moreno Santiago, erdi mailako tituluduna (administrazioa).

–Kontseiluko kidea: Ekhiñe Pla Amigot, Parte-hartze eta Hedapen Ataleko burua.

Ordezkoa: Laura Aguado Escribano, erdi mailako tituluduna (administrazioa).

b) Honako jarduketa eremu hauetan eskumena duten zuzendaritza nagusiak edo erakunde autonomoak ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Jose Antonio Marcen Zunzarren, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

Ordezkoa: Rafael Araujo Guardamino, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Mirian Martón Pérez, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

Ordezkoa: María Dolores Gutierrez Urrestarazu, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Eva Gurria Marco, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

Ordezkoa: Alfonso del Val Agustín, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Julio Cifrián Ruiz de Alda, Ekonomia - Next Generation Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

Ordezkoa: María Irache Fernandez Arellano, Ekonomia - Next Generation Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Jesús María Rodríguez Gómez, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

Ordezkoa: Miren Itziar Sanz de Galdeano Martínez de Eulate, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Patricia Elena Abad Encinas, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren izenean.

Ordezkoa: Sara San Julián Caso, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren izenean.

–Kontseiluko kidea: José María Burgaleta Encina, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren izenean.

Ordezkoa: Carlos Amatriain Busto, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren izenean.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren mendean etxebizitza babestuak sustatu eta kudeatzeko helburu soziala duen sozietate publikoa ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Javier Burón Cuadrado, Nafarroako Lurzoruak eta Etxebizitza SAren izenean.

Ordezkoa: Luis Arellano Yanguas, Nafarroako Lurzoruak eta Etxebizitza SAren izenean.

–Kontseiluko kidea: Berta Uriz Casaucau, Nafarroako Lurzoruak eta Etxebizitza SAren izenean.

Ordezkoa: Virginia Chueca Guindulain, Nafarroako Lurzoruak eta Etxebizitza SAren izenean.

d) Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko udal edo eskualde bulegoak ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Uxua Domblas Ibañez, Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Hiria Birgaitzeko Udal Bulegoa ordezkatuz.

Ordezkoa: Alberto Calvo Azagra, Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Hiria Birgaitzeko Udal Bulegoa ordezkatuz.

–Kontseiluko kidea: Paula Garatea Aznar, Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko udal eta eskualde bulegoak ordezkatuz.

Ordezkoa: Iñaki Fernandez Cerrada, Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko udal eta eskualde bulegoak ordezkatuz.

e) Building & Architecture Institute (BAI) fundazioa ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Marta Silvero Miramón.

Ordezkoa: Eduardo Prieto González.

f) Nafarroan kokatutako unibertsitateak ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Víctor Sánchez Salmerón, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean.

Ordezkoa: Begoña Pérez Eransus, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Carlos Naya Villaverde, Nafarroako Unibertsitatearen izenean.

Ordezkoa: Marta García Alonso, Nafarroako Unibertsitatearen izenean.

–Kontseiluko kidea: Teresa Imízcoz Beunza, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren izenean (Iruñea).

Ordezkoa: Luis Cortés Briñol, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Luis Jesús Fernández Rodríguez, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren izenean (Tutera).

Ordezkoa: Ana Carmen Iturre Ibiricu, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren izenean.

g) Erabilera-lagapeneko etxebizitzak kudeatzen dituzten kooperatibisten kopururik handiena biltzen duen entitatea ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Mikel Pau Casado, Koobizitzaren izenean.

Ordezkoa: Carlos Rey Bacaicoa, Koobizitzaren izenean.

h) Ordezkaritza handieneko enpresaburuen elkartea ordezkatuz.

–Kontseiluko kidea: Carlos Fernández Valdivielso, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren izenean.

Ordezkoa: María José Ballarín Domeque, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren izenean.

i) Sektorean ordezkaritza handiena duen enpresaburuen elkartea ordezkatuz.

–Kontseiluko kidea: Juan Las Navas Lacalle, Asociación de Constructores y Promotores de Navarra elkartearen izenean.

Ordezkoa: Manuel Viguria Guerendiain, Asociación de Constructores y Promotores de Navarra elkartearen izenean.

j) Nafarroako Foru Komunitatean etxebizitza babestuak alokatzen dituzten bi enpresa nagusiak ordezkatuz.

–Kontseiluko kidea: Francisco Javier Marín Esparcia, Errotabidearen izenean.

Ordezkoa: Laura Martínez Olazari, Errotabidearen izenean.

–Kontseiluko kidea: Iñigo Aizpurúa Oiz, Adaniaren izenean.

Ordezkoa: María Josefa Lizarraga Echeverría, Adaniaren izenean.

k) Nafarroako Foru Komunitatean bazkide gehien duen kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkartea ordezkatuz.

–Kontseiluko kidea: Ricardo Areta Rodríguez, Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartearen izenean.

Ordezkoa: José Javier Martínez Elizondo, Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartearen izenean.

l) Hipotekak kaltetutakoak defendatzeko Nafarroako plataformak ordezkatuz.

–Kontseiluko kidea: Jesús Hernández Pérez, Hipotekak Kaltetutakoen Nafarroako Plataformaren izenean.

Ordezkoa: Loubna Mohssine Mohssine, Hipotekak Kaltetutakoen Nafarroako Plataformaren izenean.

m) Nafarroako lanbide elkargoak ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Raúl Belloso Luqui, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren izenean.

Ordezkoa: Raúl Montero Martínez, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Jesús María Zuazu Cristo, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialaren izenean.

Ordezkoa: Maura Monente Mozaz, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Miguel Elizari Díez, Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialaren izenean.

Ordezkoa: Ignacio Díaz de Rada, Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialaren izenean.

–Kontseiluko kidea: David Larrea Martínez jauna, Nafarroako Finka Administratzaileen Elkargo Ofizialaren izenean.

Ordezkoa: Peio Mendía Baigorri, Nafarroako Finka Administratzaileen Elkargo Ofizialaren izenean.

n) Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateko erakunde gehien biltzen duen entitatea ordezkatuz.

–Kontseiluko kidea: Cristina Mondragón Urrizalqui, Desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten Nafarroako erakundeen Batzordearen izenean.

Ordezkoa: José Antonio Delgado López, Desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten Nafarroako erakundeen Batzordearen izenean.

o) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria.

Ordezkoa: Berta Enrique Cornago, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkaria.

p) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuak ordezkatuz.

–Kontseiluko kidea: Ayala Puente San Juan, Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatuaren izenean.

Ordezkoa: Lorenzo Ríos González, Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatuaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Carlos de la Torre Verdejo, Langile Komisioak (CCOO) sindikatuaren izenean.

Ordezkoa: Joseba Eceolaza Latorre, Langile Komisioak (CCOO) sindikatuaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Iñaki Zabaleta Aramendia, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuaren izenean.

Ordezkoa: Imanol Pascual Ariz, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuaren izenean.

–Kontseiluko kidea: Jon Urrutia Orella, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren izenean.

Ordezkoa: Jaime Iribarren Iriarte, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren izenean.

q) Nafarroako Foru Komunitatean etxebizitzarako eskubidearen defentsaren arloan jarduten duten elkarte edo entitate sozialak ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Gilberto Padrón Rodríguez, ADSIS fundazioaren izenean.

Ordezkoa: Eva Pérez Zapatero, ADSIS fundazioaren izenean.

r) Nafarroan pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borrokan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko erakunde sozial gehien dituen entitatea ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Francisco Javier Huarriz Arteta, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko Nafarroako Sarearen izenean.

Ordezkoa: Mikel Izurzu Gutiérrez, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko Nafarroako Sarearen izenean.

s) Nafarroako Gazteriaren Kontseilua ordezkatuz:

–Kontseiluko kidea: Alberto Guijarro Cano.

–Idazkaria: Amaia Larrambe Saldaña, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua. Haren ordezko gisa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikari bat (arlo juridikoa) aritu daiteke.

2. Indarrik gabe uztea 399E/2024 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 25ean.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.

Iragarkiaren kodea: F2604630