69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Oposizioa, bete daitezen Udaltzaingoko udaltzain-agentearen 5 plaza

Alkateak 2026ko martxoaren 18an emandako 598/2026 Ebazpenaren bidez, Burlatako Udaleko udaltzainen bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onartu zen. Lanpostu horiek 11.17, 11.34, 11.35, 11.43 eta 11.25 zenbakiekin identifikatuta daude plantilla organikoan, betiere gaur egun lanpostu horiek betetzen dituzten pertsonen erretiroaren baldintzapean.

Burlatan, 2026ko martxoaren 18an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea udaltzainen bost plaza, funtzionarioen araubidekoak, Burlatako Udaltzaingo Zerbitzuan aritzeko.

Udaltzaingoko udaltzain-agentearen 5 plaza horiek honako zenbaki hauekin identifikatuta daude plantilla organikoan: 11.17, 11.34, 11.35, 11.43 eta 11.25 (alkatearen 2026ko martxoaren 11ko 544/2026 Ebazpenaren bidez onartutako lan publikoaren eskaintza).

Deialdiaren xede diren plazak honako txanda hauetan banatzen dira, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina):

a) Bi plaza txanda irekian.

b) Hiru plaza igoera txandan, Nafarroako Administrazio Publikoko langileendako.

Igoera txandakoen barnean 11.34 plaza dago, eta 2024ko plantilla organikoan euskararen C1 mailaren berariazko baldintza jasota du.

Igoera txandako plazaren bat bete gabe gelditzen bada, izangairik ez dagoelako edo aurkezten diren izangaiak hautaprobetan eskatutako gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, txanda irekikoari gehituko zaio.

Halaber, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsa eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

1.2. Izendatzen diren izangaiak beteko ditu udaltzain-agenteak dituen eginkizunak, eta izanen ditu dagozkion eskubide eta betebeharrak, zeinak ezarri baitira Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta lege hori garatzeko araudian; gainera, C mailan sailkatuko da.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura honako arau hauen aplikazio-xedapenen arabera izapidetuko da:

–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duena.

–113/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena.

–Aplikagarri diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Txanda irekia.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hemezortzi urte beteak izatea, eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarreko legeekin bat.

c) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea, edo eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, haren homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean.

d) Behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea deialdiaren xede den lanpostua betetzeko, eta ez izatea deialdi honen IV. eranskinean jasotako baztertzeko arrazoi medikorik.

e) Dolozko delitu batengatik kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) A2 edo A eta B motako ibilgailuak gidatzeko gidabaimenak edukitzea, indarrean, betiere, eta puntu askirekin.

g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpen baten bidez hartuko da konpromiso hori.

h) Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan aurreikusitako delituengatik epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea.

3.2. Igoera-txanda.

Txanda irekiko izangaiei eskatutako baldintzez gain, igoera txandako izangaiek baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, eta Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez egin dituztela benetan zerbitzuak kidego horietan.

b) Bestalde, 3.1eko c) letran adierazitako baldintzaren ordez, administrazio publikoaren zerbitzuan egiazki egindako zortzi urte onartuak froga daitezke.

c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada igoera lortu nahi duen udal horretako bertze lanpostu finko edo aldi baterako batean.

d) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

e) 11.34 plaza eskuratzeko, C1 titulua edo baliokidea izatea frogatu beharko da.

Betebehar hauek eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen bete behar dira, 3.1. oinarriko g) letrakoa izan ezik, A edo A2 motako gidabaimena, prestakuntza-ikastaroan onarturiko izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko baita.

Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek izangaiek.

4.–Eskabideak eta tasak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.2. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Erregistro Telematikoaren bidez (https://sedeelectronica.burlada.es) aurkeztu beharko dira, DNI-e edo CL@VE ziurtagiri digitalaren bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3.e artikuluan eta 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 27. artikuluan xedatutakoaren arabera: "1. Nafarroako Administrazio Publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa baliabide elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko. 2. Aurreko apartatuan aipatutako hautapen prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epeak, egunetan adierazitakoak, egun naturalekoak direla ulertuko da beti".

Eskabideak deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduari lotu beharko zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintza guztiak.

Eskabide-eredua behar bezala beteta aurkeztu beharko da.

4.3. Tasak.

Ordaindu beharreko zenbatekoa:

  • 25,75 euro, oro har.
  • Doakoa, prestaziorik kobratu gabe lanik ez dutenentzat.

Azterketa egiteko eskubideen tasa ordaintzen ez bada edo, behar denean, frogagiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da. Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea aurkeztu beharra behar den epean eta moduan.

4.4. Izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

2. Burlatako Udalari behar den zenbatekoa ordaindu izanaren frogagiria, inskripzio eskubideen tasagatik, edo ordaintzetik salbuetsita egotearen frogagiriak.

3. Igoera txandako izangaiek aurkeztu beharko dute abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna frogatzen dituen agiria, zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak emana.

4. Igoera txandako 11.34 plazan interesa duten izangaiek eskabidean adierazi beharko dute badutela C1 titulua edo baliokidea.

Hautaketa-prozesuko lehenengo proba gainditu eta bigarrena egitera igarotzen diren izangaiei eskatuko zaie bigarren proba egin baino lehen aurkez dezatela ziurtagiria, Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiak emana, frogatzen duena ez dagoela erregistro horretan izangaiaren aurrekari penalik, edo, aurrekaririk egon izatera, horiek baliogabetuta daudela. Aurkeztutako ziurtagiria negatiboa ez bada, edo agiririk aurkeztu ezean, izangaiak deialditik baztertuta geratuko dira automatikoki.

Deialdian ezarritako baldintzak ez betetzeak berarekin dakar izangaia kanporatzea.

4.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.6. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

5.–Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta udalaren egoitza elektronikoan argitaratzeko aginduko du (https://sedeelectronica.burlada.es).

Horretarako, bi zerrenda eginen dira:

1. Txanda irekiko izangaiak.

2. Igoera-txandako izangaiak.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hurrengo 10 egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondoren, alkatearen ebazpen baten bidez onetsiko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da (https://sedeelectronica.burlada.es).

Ebazpenak zehaztuko ditu oposizioa osatzen duten ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua. Hautaprobak eginen dira gutxienez bi hilabete iragan direnean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, jarraikiz 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluari.

5.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.

5.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, izangaiek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Osaera.

Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Berta Arizkun González, Burlatako Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Lehen epaimahaikidea: Mikel Astiz Azagra, Burlatako Udaleko Udaltzaingoko burua.

–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

Bigarren epaimahaikidea: Eduardo Beperet Redin, Iruñeko Foru Poliziaren inspektoreordea.

–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Hirugarren epaimahaikidea: Burlatako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat.

–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Epaimahaikide idazkaria: Yolanda Álvarez López, Burlatako Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute kalifikazio-epaimahaiko epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hala jakinarazi deialdia egin duen organoari, baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du. Aditu horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Oposizioa nola eginen den.

7.1. Oposizioa.

Oposizioa 2026ko ekainetik aurrera hastea aurreikusten da eta edozein modutan deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez bi hilabete iragan direnean, 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluak eta 113/1985 Foru Dekretuaren 16.j artikuluak araututakoaren arabera.

Oposizioko lehen fasean, proba batzuk egin beharko dira, baztertzaileak: ezagutzak, egoera fisikoa, psikoteknikoa eta medikoa. Bigarren fasean, berriz, oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko da.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da lehen proba non, noiz eta zein ordutan hasiko den.

Hautapen-aldiko proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Burlatako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.burlada.es), eta bost egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere argitaratuko dira udal egoitza elektronikoan. Aditzera emanen da, orobat, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez ere 48 ordu lehenago.

7.2. Hautapen-aldiko probak: 190 puntu.

Hautapen-aldiko proba guztiak deialdi bakarrean eginen dira, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, izangaien zerrenda, dagokien kalifikazioarekin batera, prozesua gainditu duten edo ez adieraziz.

Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:

a) Lehenbiziko proba, teorikoa (100 puntu, gehienez ere).

Test motako 60 galderako ariketa izanen da. Galdera bakoitzean hiru erantzun aukera emanen dira. Proban, erreserbako 5 galdera gehigarri izanen dira, galderaren bat kendu behar balitz ere. Hala ere, epaimahaiaren ustez galdera oker gehiago badago, kendu eginen dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzeko.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen alkatearen ebazpenean zehaztuko dira bai proba egiteko denbora, bai erantzun okerren zigorra. Galdera guztiak II. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiei buruzkoak izanen dira.

Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.

Proba honetan 100 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gutxienez 50 puntu lortzen ez dituztenak.

Behin-behineko emaitzei alegazioak jartzeko 5 egun balioduneko epea emanen da, egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita.

Proba teorikoaren behin betiko kalifikazioak argitaratzen diren zerrendan, hura gainditu duten lehen 30 izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte bigarren proba egin ahal izateko:

1) Erantzukizunpeko adierazpen bat sinatzea, non berariaz adierazi beharko baitute badituztela proba egiteko baldintza fisiko eta osasun-baldintza nahikoak. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Proba egiteko eskubidea galduko dute adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.

2) Ziurtagiri bat aurkeztea, Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralak emana, zeinaren bidez egiaztatu behar baita ez dagoela erregistro horretan izangaiaren aurrekari penalik, edo, aurrekaririk izatera, baliogabetuta daudela. Aurkeztutako ziurtagiria negatiboa ez bada, edo agiririk aurkeztu ezean, izangaiak deialditik baztertuta geratuko dira automatikoki.

b) Bigarren proba, gaitasun fisikoa neurtzekoa (40 puntu gehienez).

Gehienez txanda irekiko 30 izangairi deituko zaie gaitasun fisikoa neurtzeko proba hau egitera. Hortaz, baldin txanda horretan proba teorikoan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu dutenak kopuru hori baino gehiago badira, kalifikaziorik handienak lortutakoak baino ez dira iraganen aipaturiko probara. 30. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik kanporatuta geldituko dira.

Proba teorikoa gainditu duten igoera-txandako izangai guztiek eginen dituzte proba fisikoak.

Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Epaimahaiak ezarriko du proba honetako ariketak egiteko ordena, eta erabakiko du egun bakarrean ala gehiagotan egin beharko diren.

Ariketa bakoitza bost puntutik hamar bitarte baloratuko da. Izangaiek ez badituzte proba guzti-guztietan lortzen III. eranskinean haietarako ezarritako gutxieneko puntuazioak, baztertu eginen dira. Era berean, baztertu eginen dira dopinaren kontrako kontrolean positiboa ematen dutenak, edo kontrola egitea onartzen ez dutenak.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

1. Bankuko press-a, edo pisua jasotzeko proba, 5-10 puntu bitarte.

2. Uretako trebetasun proba, 5-10 puntu bitarte.

3. Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

4. Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

Izangai guztiak dopinaren kontrako kontrola egitera behartuta egonen dira, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Behar den organo espezializatuak eginen ditu analisiak, jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko. Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren Ebazpenaren eranskinean jasotako substantziak, gai farmakologikoak, dopin-metodoak eta manipulazioak, alegia, deialdi hau argitaratzen den egunean indarrean den ebazpenean jasotakoak.

Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan hura egitera agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, trabak jartzea dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, bai eta, egitez edo ez-egitez, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak, kontrola egitera beharturik balego, nahita saihestea hartu beharreko laginak biltzea, egitez edo ez-egitez.

Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, dena delako izangaia hautapen-prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontraanalisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, ez eta kalifikazio-epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Oinarri honetan jasotako probak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatuko dira. Grabazio horien helburu bakarra izanen da epaimahaiak lagungarri bat izatea probak epaitzeko, probak egiteko moduari dagokionez, baina ez du balioko izangaiek probak egiten emandako denborak neurtzeko. Era berean, grabazio horiek ez dira proba fisikoak egiten diren egunetik harago gordeko.

Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.

Behin-behineko emaitzei alegazioak jartzeko 5 egun balioduneko epea emanen da, egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita.

Bigarren proba gainditu dutenek hirugarren proba eginen dute.

c) Hirugarren proba, psikoteknikoa (50 puntu, gehienez ere):

Zenbait proba eginen dira, izangaiak lanpostuko lanbide-profilaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. Egin beharreko proben tartean elkarrizketa pertsonala antolatuko da, eta/edo talde-lanekoa.

Proba fisikoak gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak.

Proba nola eginen den:

–Profil profesiografikoa zehaztea: proposatuko dute NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiko kalifikazio-epaimahaiak, edo hark izendatutako langileek. Azken kasu horretan, lanpostuaren beharrak eta eskakizunak ezagutu beharko dituzte. Azterketa horretatik abiatuta, ebaluatu beharreko faktoreak edo gaitasunak zehaztuko dira, bai eta lanpostuaren eginkizunak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren eskakizunak ere. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari helaraziko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.

–Kalifikazio-epaimahaia arduratuko da, probak egin aurretik, garrantzizkotzat jotzen diren gai guztiak baliabide egokien bidez argitaratzeaz. Horretarako, Psikologiaren Atalarekin koordinatuko da, eta hark emanen dizkio profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

Proba honetan 50 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak.

Behin-behineko emaitzei alegazioak jartzeko 5 egun balioduneko epea emanen da, egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita.

D) Laugarren proba: Proba medikoak ("gai" edo "ez gai" kalifikazioa).

Lehen hiru probak gainditzen dituzten izangaiei proba medikoak eginen zaizkie, betiere deialdiko lanpostuak betetzeko adinako kopuruan (epaimahaiak zehaztuko du kopuru hori eta handitzeko aukera egonen da). Proba medikoen bidez, egiaztatuko da badutela gaitasun psikofisikoa, deialdiko oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.

Osasun-azterketa eginen du Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzua) edo, hala behar bada, behar bezala akreditatutako kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Proba medikoetan izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

Aurreko apartatuan aipatu zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita, 10 egun naturaleko epean, izangaiek deialdia egin duen administrazioan aurkeztu beharko dituzte deialdian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak.

Aurreko izapideak beteta, epaimahaiak jendaurrera aterako du prestakuntza-ikastaroan onartuak izan direnen behin betiko zerrenda. Behin-behinean onartutako izangairen batek "ez gai" kalifikazioa jaso balu, haren ordez behin betiko zerrendan sartuko da puntuazio handiena lortu duen izangaia, probak gainditu dituzten eta prestakuntza-ikastarorako lehenago onartu ez diren izangaien artean hautaturik.

Dauden lanpostu guztiak zehaztuta eta epaimahaiak osasun azterketaren balorazioak jasota, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, Nafarroako Segurtasun Eskolarako ikaspostu hutsak adjudikatzeko ekitaldian parte hartzeko, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta kontuan harturik txanda irekia eta igoera txanda.

7.3. Plazen adjudikazioa.

Prestakuntza-ikastaro aitzineko hautaproben kalifikazioa burututa, epaimahaiak argitaratuko du probok gainditu dituzten izangaien zerrenda, puntuazio-ordenaren arabera, puntuazio handienetik txikienera, eta prestakuntza-ikastaroa egitera behin-behinekoz onartu direnen zerrenda. Deitutako lanpostu kopurua adina izangai sartuko dira zerrendan.

Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, guztira lortutako puntuazioak handienetik txikienera ordenatuta: bat igoera txandako izangaiena eta beste bat txanda irekikoena. Dei egiten hasiko da lehenik, igoera txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako plaza hutsak adjudikatzeko. Plaza horiek bete ondoren, gauza bera eginen da txanda irekiko izangaiak jasotzen dituen zerrendarekin, igoera txandako plaza hutsak adjudikatu zaizkienak kenduta.

Nafarroako Segurtasun Eskolarako plazak adjudikatzeko ekitaldia eginen da zehazteko nor sartuko den bete beharreko lanpostuetarako.

Ekitaldi honetan plaza lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinean proposatuko dira oinarrizko prestakuntza-ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko plaza kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, zehaztuta bakoitzaren kalifikazio orokorrak.

Berdinketarik gertatuz gero puntuazio osoan, lehenbiziko proba teorikoan puntu gehien lortu dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren eta hirugarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, berdinketa ebatziko da epaimahaiak berariaz antolatzen duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren deiturak eta izena.

7.4. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako dokumentazioa eta ikastarorako onarpena (gai).

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, izangaiak frogatu beharko du, 10 egun balioduneko epean, ikastarorako onartutakoen behin-behineko zerrenda Burlatako Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan jendaurrean jartzen denetik, betetzen dituela deialdi honetako betebeharrak eta baldintzak. Horretarako, izangaiek ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute udal honetako Erregistro Orokorrean:

a) Deialdian eskatutako gidabaimenen fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela kondenatua izan dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

c) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, agertzen duena armak eramateko konpromisoa, legeak hala baimenduz gero eta udalak hala eskatuz gero.

e) Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia.

f) Nomina zer bankutan edo aurrezki kutxatan jaso nahi den, hango libretaren fotokopia.

Agiri horiek aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiak hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira.

Epaimahaiak, ikusirik izangaiek aurkeztutako dokumentazioa eta azterketa medikoaren emaitzak, hautapen prozesuan sortutako bajak ezarriko ditu, eta baja haiek bazterturik gelditu ez diren beste izangai batzuekin beteko ditu, betiere proba medikoak gainditu eta eskatutako dokumentazioa aurkezten badute. Hori egindakoan, oinarrizko prestakuntza-ikastarora onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da udalaren egoitza elektronikoan.

Prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da eta honako hauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak horren gainean ezarritako aginduak eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

Jarraikiz azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean aurreikusitakoari, izangairen batek gainditu badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zuzendaritzak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, frogatzen duena ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliozkotasuna, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, interesdunak eskatuta.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten erakunde publikoek eman dituztenak edo eskolak berak lehenago emandakoak, edukiak baliokideak badira. Halakoetan, dagokien puntuazioa ere eman beharko du.

7.5. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa eta praktiketako funtzionarioak izendatzea.

Alkatearen ebazpen baten bidez, prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak izendatuko dira Burlatako Udaleko praktiketako funtzionario, eta atxikiko zaizkio Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, salbu eta lehendik Nafarroako beste administrazio publiko bateko funtzionario badira. Azken kasu horretan, jarduneko egoera administratiboan mantenduko dira lehendik funtzionario diren prestakuntza-ikastaroko izangaiak, ikastaroak dirauen bitartean, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera. Zehazki, langile horiek eskubidea izanen dute graduari eta antzinatasunari dagozkien ordainsariak jasotzeko.

Txanda irekian, praktiketako funtzionarioek jasoko dute bete nahi duten lanpostuari dagokion hasierako soldata eta, bidezkoa bada, familia laguntza; halaber, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, salbu eta afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen bertze araubide batean, horrexetan segituko baitute halakoetan.

Praktiketako funtzionario izateak ez ditu ematen eskuratu nahi den lanpostuari, kidegoari edo karrerari dagozkion eskubideak.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio. Epaimahaiak jakinaraziko dio baja hori udalari.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin betiko onartuak izan baino lehen egindako mediku-azterketaz gain, ikastaroa bitartean edo hura bukatutakoan izangaiek pasatu beharko dituzte agintzen zaizkien proba mediko guztiak, frogatzeko segitzen dutela betetzen deialdiaren 3.1.d) atalean aipatzen den baldintza. Proba horien bidez atzematen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen prozesutik, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

Prestakuntza-ikastaroa gainditzen duen izangaiak, baldin hautapen-prozesuan baja ematen ez bazaio gaitasun psikofisikoa galtzeagatik, praktiketako funtzionario izaten segituko du lanpostuaz jabetu arte.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiei kalifikazioa ezarriko zaie, lortutako puntuazioaren hurrenkeran. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak aipatutako ikastaroan ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarendako.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak deialditik bazterturik geldituko dira.

7.6. Azken kalifikazioa.

Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, batuko dira hautapen-prozesu guztiko puntuazioak, alegia, hautapen fasean eskuratutako puntuazioak eta oinarrizko prestakuntza-ikastaroko puntuazioa.

8.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Kalifikazio-epaimahaik, izangaiek Segurtasun eta Larrialdi Eskolan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (oposizioan ateratako puntuazio osoaren arabera), eta alkateari igorriko dio gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena. Proposamen hori argitaratuko da egoitza elektronikoan.

Funtzionario izendatzeko behar den dokumentazioa aurkezteko 10 egun balioduneko epea izanen da, izendapen proposamena egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita.

9.–Izendapena eta plazaz jabetzea.

9.1. Izendapena.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukatu, eta izangaiek zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatu eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, alkatearen ebazpen baten bidez, udaleko funtzionario izendatuko dira oposizioa gainditu duten izangaiak, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Plazaz jabetzea.

Izangaiek izendapenaren alkatea ebazpenean adierazten den egunean jabetu beharko dute plazez. Burlatako Udaltzaingoko plazez jabetzeak berarekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.

Ezarritako egunean plaza hartzen ez duenak Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko ditu, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren plazetarako izendatuak izan ondoren, udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badaude edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako bertze araubide batean izena emanak badira; orduan, eta izendatu aitzin, babes araubide horretan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

10.–Datu pertsonalak babestea.

Burlatako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, datu pertsonalak erabiltzen direnean enplegu deialdiak kudeatzeko, Udalak dituen botere publikoak baliatuz.

Datuak laga dakizkieke beste toki-erakunde, sozietate publiko eta partzuergo batzuei edo beste edozein organismo publikori, deialdiko lanpostuaren antzeko lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko, beharren arabera, bat etorriz Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.e) artikuluan ezarritakoarekin:

"Datuen tratamendua beharrezkoa da, eginkizun bat betetzeko interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean".

Aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izaten ahal duen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Emaitzak udalaren webgunean eta iragarki-tauletan argitaratuko dira, deialdian adierazitakoaren arabera.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak ikusteko, zuzenak ez badira zuzentzeko, datuak ezabatzeko eskatzeko, haien tratamenduaren aurka egiteko eta gainerako eskubideez baliatzeko; horretarako helbide honetara jo beharko dute: Burlatako Udala, Larrañetako plaza, 31600 Burlata (Nafarroa). Telefonoa: 948 23 84 00. Helbide elektronikoa: dpd@burlada.es.

Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan; horretarako, idazki bat bidali behar dute haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril) edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

Gure webgunean kontsultatzen ahal duzu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza, pribatutasun-politikaren atalean.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen tokiko organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE-ORRIA

https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10681

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Atal juridikoa.

1. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.

2. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen komunak. VII. titulua: Toki-erakundeen zerbitzurako langileak. X. titulua: Biztanleria handiko udalak antolatzeko araubidea. XI. titulua: Zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.

3. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barnean: Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa, I. kapitulua: Udalerriak. III. tituluaren barnean: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea, I. kapituluko 1. atala eta 2. atala: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua.

4. 2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua: Segurtasun-indar eta -kidegoak. II. titulua: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. III. titulua: Autonomia-erkidegoetako poliziak. IV. titulua: Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa. V. titulua: Udaltzaingoak. Bosgarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetako hirugarrena eta seigarrena.

5. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionarioaren izaera hartu eta galtzea. III. kapitulua. Mailak eta graduak. IV. kapitulua. Administrazio karrera. V. kapitulua. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. VI. kapitulua. Administrazio egoerak.

6. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak.

7. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.

8. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa. I. eta II. tituluak.

9. 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena: II. liburuaren barnean: "Sumarioa", I. titulua: "Salaketa", III. titulua: "Polizia judiziala", VI. titulua: "Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea" eta I. kapitulua: "Toki itxian sartu eta hori miatzea", VIII. titulutik: "Konstituzioaren 18. artikuluan aitortutako eskubideak mugatzen dituzten ikerketa neurriak". IV. liburuaren barnean: "Prozedura bereziak", II. kapitulua: "Polizia judizialaren eta Fiskaltzaren jarduketak", II. titulutik: "Prozedura laburtua", eta III. titulua: "Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura".

10. 6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, Habeas Corpus Prozedura arautzen duena.

11. 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

12. 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Hitzaurrea: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: dokumentazio eta identifikazio pertsonala, III. kapitulua: herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduerak, eta V. kapitulua: zehapen araubidea.

13. 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

14. 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onesten duena, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.

15. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea. atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua: prozeduran interesdun direnak, I. kapitulua: jarduteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua. II. titulua: administrazio publikoen jarduera, I. kapitulua: jarduketarako arau orokorrak eta II. kapitulua: Epemugak eta epeak. III. titulua: administrazio egintzak, I. kapitulua: administrazio egintzen betekizunak, II. kapitulua: egintzen eraginkortasuna, III. kapitulua: deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. V. titulua: egintzak bide administratiboan berrikustea, I. kapitulua: ofiziozko berrikuspena, eta II. kapitulua: administrazio errekurtsoak.

16. Udalaren ordenantza, Burlatako merkataritza ez-egonkorra arautzen duena (2020ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa, beste honek aldatua: 2020ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koa).

17. Udalaren osasun ordenantza, Burlatako udal-mugartean animaliak edukitzeari buruzkoa. (2004ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa, beste hauek aldatua: 2005eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa; eta 2018ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa).

18. Iruñerriko Ibai Parkearen erabilera arautzeko ordenantza (2014ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 9koa).

19. Etika eta deontologia poliziala:

–Jokabide-kodea, legea betearazi behar duten funtzionarioendako (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).

–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena.

–10. Gomendioa (2001), Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko Estatuei emandakoa, Poliziaren Etikari buruzko Europako Kodeari buruzkoa (Ministroen Batzordeak 2001eko irailaren 1ean, Ministroen ordezkarien 765. bileran hartua).

20. 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena: Atariko titulua. I. titulua: legearen aplikazio eremua. III. titulua: prozeduraren instrukzioa.

21. 2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.

22. 201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun Publikoen eta Josteta Jardueren Ordutegi Orokorra arautzen duena.

23. 202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresen eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

24. 33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, aisialdiko jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.

25. Udal ordenantza, bizikidetza eta eremu komunen babesa arautzen dituena (2025eko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa).

26. Burlatako hiri-inguruneak (udalaren webguneko informazioaren arabera).

27. Gaztelaniaren oinarrizko ortografia.

III. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARI (GAITASUN FISIKOA) DAGOZKION ARIKETAK

1.–Uretako trebetasun-proba (50 metro estilo librean).

Baloratuko da arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur-ingurunean nola egokitzen den.

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Igerilekuaren ertzetik atera behar da, irteera-plataforma erabili gabe.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko jantzirik, ez urpeko betaurrekorik, ez eta urpekaritzako beste tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Ezin izanen da proba igerileku barnetik hasi.

Nola eginen den: ateratzeko seinalea entzun ondoan –"zuen postuetara" esan eta txilibitu-soinua jo–, izangaia uretara bota eta 50 metro igerian eginen ditu (25 metroko tarte bat joateko eta 25 metroko beste bat itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik irten beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ez da igoko inolako irteera-plataformatara edo euskarritara.

Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak erabiltzen baditu euskarri moduan edo bulkatzeko.

–Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko):

GIZONENDAKO PROPOSAMENA

EMAKUMEENDAKO PROPOSAMENA

NOTA

42"tik gora

48"tik gora

Baztertua

39"-tik 41,9"-ra bitarte

45"-tik 47,9"-ra bitarte

5,0

37"-tik 38,9"-ra bitarte

43"-tik 44,9"-ra bitarte

5,5

36"-tik 36,9"-ra bitarte

42"-tik 42,9"-ra bitarte

6,0

35"-tik 35,9"-ra bitarte

41"-tik 41,9"-ra bitarte

6,5

34"-tik 34,9"-ra bitarte

40"-tik 40,9"-ra bitarte

7,0

33"-tik 33,9"-ra bitarte

39"-tik 39,9"-ra bitarte

7,5

32"-tik 32,9"-ra bitarte

38"-tik 38,9"-ra bitarte

8,0

31"-tik 31,9"-ra bitarte

37"-tik 37,9"-ra bitarte

8,5

30"-tik 30,9"-ra bitarte

36"-tik 36,9"-ra bitarte

9,0

29"-tik 29,9"-ra bitarte

35"-tik 35,9"-ra bitarte

9,5

28,9" edo gutxiago

34,9" edo gutxiago

10,0

2.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren gibelean.

Nola eginen den: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta gero beste aldera (grafikoko A eta B ibilbideak). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egin daitezke. Bigarren saioa eginen da, bakar-bakarrik, baldin lehenbizikoa baliogabea izan bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 24,5 segundo gizonezkoentzat, eta 26,2 segundo emakumeentzat.

Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

a) Zutoin bat botatzen badu.

b) Zutoin bat hartzen duenean, eror ez dadin.

c) Ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Ez dira kontuan hartuko segundoko ehunenak bi denboren azken baturan. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

NOTA

24,5" baino gehiago

26,2" baino gehiago

Baztertua

24"4 eta 24"0 artean

26"2 eta 25"8 artean

5,0

23"9 eta 23"6 artean

25"7 eta 25"4 artean

5,5

23"5 eta 23"3 artean

25,1"-tik 25,1"-ra bitarte

6,0

23"2 eta 23"0 artean

24,8"-tik 25"-ra bitarte

6,5

22"9 eta 22"7 artean

24"7 eta 24"5 artean

7,0

22"6 eta 22"4 artean

24"6 eta 24"4 artean

7,5

22,1"-tik 22,3"-ra bitarte

24"3 eta 24"1 artean

8,0

22"0 eta 21"8 artean

23,8"-tik eta 24"-ra bitarte

8,5

21"7 eta 21"5 artean

23"7 eta 23"5 artean

9,0

21"4 eta 21"3 artean

23"4 eta 23"3 artean

9,5

21"2 edo gutxiago

23,2" edo gutxiago

10,0

3.–Banku press-a, edo pisua jasotzeko proba, 38 kg gizonendako eta 25 kg emakumeendako.

Deskripzioa: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonendako, eta 25 kilokoa emakumeendako. Bi eskuekin goratuko du pisua, barra hartuta sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari esku-ahurraz helduta eta behatzak itxita). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da erabili ez eskularrurik, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ez eta jantzia kendu ere, bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du. Proba hastean, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat eta aldi berean luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, edo oin batek edo biek lurzorua ukitzeari utzi ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Honelakoetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ZENBAT ALDIZ GIZONEK

ZENBAT ALDIZ EMAKUMEEK

NOTA

30"-tik behera

20"-tik behera

Baztertua

30" eta 35" artean

20" eta 25" artean

5

36" eta 41" artean

26" eta 31" artean

5,5

42" eta 46" artean

32" eta 36" artean

6

47" eta 51" artean

37" eta 41" artean

6,5

52" eta 55" artean

42" eta 45" artean

7

56" eta 59" artean

46" eta 49" artean

7,5

60" eta 62" artean

50" eta 52" artean

8

63" eta 64" artean

53" eta 54" artean

8,5

65"

55"

9

66"

56"

9,5

67" edo gehiago

57" edo gehiago

10

4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).

Nola eginen den: izangaiek egin behar dute 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat, jarraikiz zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inork lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Soinua tarte erregularren arabera emanen da. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da markatzen den erritmoari eustea eskatzen diren tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gainditurik, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Izangai bakoitzaren proba bukatuko da une honetan eta ordura arte egin dituen tarteak kontatutako dira.

Saioa baliogabea izanen da honako hau gertatzen denean:

–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroen marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide bat bukatutzat ematea muturreko marra edo harago zapaldu gabe.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroen marratik metro bateko eremura.

–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra edo harago zapaltzera, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat joko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte egindako tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), eskala honi jarraikiz:

TARTEAK (GIZONAK)

TARTEAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

10 baino gutxiago

8,0 baino gutxiago

Baztertua

10,0

8,0

5,0

10,5

8,5

5,5

11,0

9,0

6,0

11,5

9,5

6,5

12,0

10,0

7,0

12,5

10,5

7,5

13,0

11,0

8,0

13,5

11,5

8,5

14,0

12

9,0

14,5

12,5

9,5

15,0 edo gehiago

13,0 edo gehiago

10,0

IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikuseremu monokularra: ezin izanen da 120°-tik beherakoa izan plano horizontalean, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikuseremuko meridiano batetik bestera.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsirik eza.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzumen-sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB-eko edo gehiagoko galera monoauraleko entzumen-zolitasuna.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Mintzamena.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

4.–Aparatu muskuloeskeletikoa.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.

–Prozesu artikularrak, ondorio funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia, eragin funtzionalaren arabera.

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak, eragin funtzionalaren arabera.

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en gaixotasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.

–Uzki-esfinterreko ihesa.

6.–Bihotz-hodietako sistema.

–Bihotz-gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmia eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).

–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).

–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas eritasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, ondorio funtzionalen arabera.

–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Beste nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.

–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, nahasmendu depresibo errepikariak, depresio-aldi larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, baldin eragin kliniko nabarmena badute.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte-harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Aparatu genitourinarioa.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-inkontinentzia.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison-en eritasuna, Cushing-en sindromea, feokromozitoma eta guruin suprarrenalen beste nahasmendu batzuk.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo eskakizun operatiboen kariaz larriagotzen ahal direnak.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin poliziaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute haien zabalerarengatik, ondorio funtzionalengatik eta kokapenarengatik.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfougalkor kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (gorputz-masaren indizea > 30).

15.–Azalpen orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera, eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Eragin funtzionala duten bestelako gaitzak, zeinahi aparatu edo sistematakoak, baldin polizia lanetan aritzea eragozten badute ebaluazio mahaiaren iritziz.

V. ERANSKINA.–ZINPEKO DEKLARAZIOA

.......................................................................................................................................... jaunak/andreak (NAN:......................................................) honako hau ADIERAZTEN DUT:

Baditudala Burlatako Udaleko Udaltzaingoko udaltzain-agentearen 5 plaza betetzeko deialdiaren II. eranskinean jasotako proba fisikoak egiteko behar besteko baldintza fisikoak zein osasunekoak.

Hala adierazten dut, izangai gisa, aipatu deialdiaren 4.4.3 atalean ezarritakoarekin bat.

Burlatan, 2026ko .............................aren ...........(e)(a)n.

Sinatua:

Iragarkiaren kodea: L2604281