2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Oposizio-lehiaketa, barne-igoera murriztuaren bidez betetzeko administrari-ofizialen bost plaza. Izendapenak
2025eko azaroaren 26ko Gobernu Batzarraren erabaki bidez, deialdi hau onetsi zen: Oposizio-lehiaketa, barne-igoera murriztuaren bidez betetzeko C mailako administrari-ofizialen bost plaza (hain zuzen, plantilla organikoko 125, 126, 127, 128 eta 129 zenbakikoak). Deialdi hori 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an.
Oposizio-lehiaketa amaituta, eta egoitza elektronikoan behin betiko emaitzak argitaratuta, plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin zen 2026ko martxoaren 11n. Aipatu deialdiaren 7. eta 8. oinarrietan ezarritakoarekin bat, eta ikusirik epaimahaiak eginiko izendapen proposamena (2026ko martxoaren 16an argitaratu zen ), Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 25ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
C mailako administrari-ofizial izendatzea, funtzionarioen araubidean, Lidia Ilundain Ciriza, Nekane González Otaegui, Susana Lasa Ustariz eta Saioa Azkarate Jimenez. Honela adjudikatuko dira plaza hutsak:
–Lidia Ilundain Ciriza:
- Plazaren zenbakia eta izena: 125 plaza, administrari-ofiziala.
- Maila: C.
- Araubide juridikoa: funtzionarioa.
- Lanaldia: osoa.
–Nekane González Otaegui:
- Plazaren zenbakia eta izena: 126 plaza, administrari-ofiziala.
- Maila: C.
- Araubide juridikoa: funtzionarioa.
- Hizkuntzak: euskara C1, nahitaezkoa.
- Lanaldia: osoa.
–Susana Lasa Ustariz:
- Plazaren zenbakia eta izena: 127 plaza, administrari-ofiziala.
- Maila: C.
- Araubide juridikoa: funtzionarioa.
- Hizkuntzak: euskara C1, nahitaezkoa.
- Lanaldia: osoa.
–Saioa Azkarate Jimenez:
- Plazaren zenbakia eta izena: 128 plaza, administrari-ofiziala.
- Maila: C.
- Araubide juridikoa: funtzionarioa.
- Hizkuntzak: euskara C1, nahitaezkoa.
- Lanaldia: osoa.
Izendatutako izangaiek 2026ko apirilaren 13an hartuko beharko dute plazaren jabetza. Jakinarazten zaie ezen, jabetza hartzen ez badute, eta nahikoa justifikatu ezean, eskubide guztiak galduko dituztela Berriozarko Udalean funtzionario izateko.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2604765