69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Akats zuzenketa honako honetan: kategoriaz igotzeko lehiaketa berria, aurrekoaren ordezkoa, Udaltzaingoko agente lehenaren lau plaza betetzeko

2026ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an, deialdi bat argitara eman zen, Udaltzaingoko agente lehenaren lau plaza betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez. Ikusirik deialdi horretan akatsak daudela, II. eta III. eranskinak ez baitziren agertu, eranskinok ematen dira argitara (merezimenduak baloratzeko baremoa eta gai-zerrenda, hurrenez hurren), eta eskabideak aurkezteko epea irekitzen da berriz ere. Epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta aditzera ematen da deialdiaren aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, aurretik organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

1.–Nafarroako polizia kidego batean, lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu, polizia edo agente postuan.

2.–Deialdiaren xede den enpleguan, Nafarroako polizia kidegoetan bitarteko gisa egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

3.–Administrazio publiko baten bestelako segurtasun indar eta kidegoetan, lanpostu finkoan, egindako zerbitzuak: 1,50 puntu, polizia edo agente postuan.

4.–Edozein administrazio publikotan polizia kidegoetakoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua ez bada osoa, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 25 puntu gehienez.

1.–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,01 puntu egiaztatutako ordu bakoitzeko. Gehienez ere, 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei 10 orduren balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 120 orduren balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da parte hartzea administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza jardueretan, nahiz eta ez bete erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak. Besteak beste, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.

2.–Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta lanak aldizkari espezializatuetan argitaratzea: hiru (3) puntu gehienez, kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera norbanakoak edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa den ere.

–Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea. 0,20 puntu txosten bakoitzeko.

–Lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta lanak aldizkari espezializatuetan argitaratzea. Tresna kriminologikoak, sozialak, informatikoak eta instrumentalak garatzeko (ez ezartzeko) ikerlanetan modu aktibo eta egiaztatuan parte hartzea, polizia-eremuan aplikatzeko, gehienez 1 puntu lan bakoitzeko.

3.–Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: bi (2) puntu gehienez; kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharrekoak, haien iraupenaren arabera.

–0,20 puntu 10 prestakuntza-orduko, honela banakatuta:

  • 1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, prestakuntza-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.
  • 2. Ez dira baloratuko iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak.
  • 3. Puntuazio berarekin baloratuko da irakasle gisa parte hartzea administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza jardueretan, nahiz eta ez bete erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.

4.–Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: sei (6) puntu gehienez.

Oharrak:

–Doktore-gradua, unibertsitate-gradua, lizentzia: 2 puntu.

–Diploma: 1,50 puntu.

–Unibertsitateko master ofiziala: 1 puntu.

–Goi-mailako prestakuntza (LH II): 0,50 puntu.

–Unibertsitateko berezko titulua, aditua edo espezialista: 0,25 puntu.

–Ez dira baloratuko aurreko titulazioetako bateko irakasgai independenteak.

5.–Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako bekak edo egonaldiak, edo parte hartzea kontsulta-, aholkularitza-, partaidetza- edo ordezkaritza-organoetan: lau (4) puntu gehienez.

Oharra B atal osoari:

Atal honetan, deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko. Inola ere ez dira baloratuko agente lehenaren lanpostua eskuratzeko behar diren prestakuntza-ikastaroak.

C) Hizkuntzak jakitea: ingelesa, frantsesa, alemana eta/edo euskara (20,00 puntu gehienez).

1.–Ingelesa, frantsesa, alemana eta/edo euskara jakiteagatik (hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez):

–C2 MAILA: 5 puntu.

–C1 MAILA: 4 puntu.

–B2 MAILA: 3 puntu.

–B1 MAILA: 2 puntu.

–A2 MAILA: 1 puntu.

–A1 MAILA: 0,5 puntu.

Tituluak eta ziurtagiriak baloratuko dira jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailei. Maila horiek jasotzen dira NAPIko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila frogatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Gorengo mailari dagokion puntuazioa emanen da; ez dira inola ere batuko hizkuntza bereko bi maila edo gehiagoko puntuazioak.

D) Sariak: 2,50 puntu gehienez.

Barne Ministerioak, polizia autonomikoek eta udaltzaingoek emandako sariak baizik ez dira baloratuko.

1.–Zerbitzu goraipagarrien plaka: 1,25 puntu.

2.–Zerbitzu goraipagarrien domina: 0,75 puntu.

3.–Jendaurreko esker ona: 0,50 puntu.

4.–Esker on pribatua: 0,25 puntu.

III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala. VIII. tituluko (Estatuaren lurralde-antolaketa) I. kapitulua (Printzipio orokorrak) eta II. kapitulua (Toki Administrazioa). IX. titulua: Konstituzio Auzitegia.

2.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa. II. liburuaren barnean: Delituak eta horiei dagozkien zigorrak. I. titulua (Giza hilketa eta giza hilketaren formak); III. titulua (Lesioak); VI. titulua (Askatasunaren aurkako delituak); VII. titulua (Torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delituak); VII Bis titulua (Gizakien salerosketa); VIII. titulua (Sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituak); IX. titulua (Sorospen-eginbeharra ez betetzea); X. titulua (Bizitza pribatuaren, norberaren irudirako eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak); XI. titulua (Ohorearen aurkako delituak); XIII. tituluko (Ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak) I., II., III., IV., V., VI., IX. eta X. kapituluak; XVII. tituluko (Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak) III. eta IV. kapituluak; XVIII. tituluko I., II., III. eta IV. kapituluak; XIX. tituluko (Herri-administrazioaren aurkako delituak) I., II., III. eta IV. kapituluak; XX. tituluko (Justizia administrazioaren aurkako delituak) I., II., III., IV., V., VI. eta VIII. kapituluak; XXII. tituluko II., III., V. eta VI. kapituluak.

3.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.

4.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea. I. liburua. Xedapen orokorrak. IV. titulua (Nori dagokion delitu eta falten ondoriozko akzioak gauzatzea). II. Liburua (Sumarioa): I., III., IV., V., VI. eta VIII. tituluak. IV. liburua. Prozedura bereziak, II. eta III. tituluak. VI. liburua (Delitu arinak epaitzeko prozedura).

5.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena.

6.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina.

7.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, onesten duena Zirkulazio Erregelamendu Orokorra, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.

8.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.

9.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.

10.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, ordutegi orokorra arautzen duena ikuskizun publikoetarako eta josteta jardueretarako. 95/2003 Foru Dekretua, maiatzaren 5ekoa, aldatzen duena 201/2002 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorra (2003ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).

11.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

12.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua.

13.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.

14.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa.

15.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

16.–Barañaingo Udaleko udal ordenantza ez-fiskalak:

–Ordenantza, merkataritza ez-egonkorra arautzen duena. (2016ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa eta 4.b.2), 7. eta 11.1 artikuluen aldaketa, 2020ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 3an).

–Udal-ordenantza, Barañaingo udalerriko mugikortasunari buruzkoa (2025eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 3koa).

–Ordenantza, eremu publikoan terrazak, beladoreak eta merkataritzari nahiz ostalaritzari loturiko bestelako elementuak paratzea arautzen duena (2017ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa).

–Udal-ordenantza, herritarren arteko bizikidetza eta eremu publikoen babesa arautzen dituena (2008ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 1ekoa, eta 34., 35., 36. eta 37. artikuluen aldaketa, 2015eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 16an).

–Ordenantza, etxabeak eta/edo biltokiak erabiltzeko baimen administratiboa ematea arautzen duena (2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 2koa).

17.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, onesten duena establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa eta arautzen dituena enpresen eta lokalen erregistroak. 656/2003 Foru Dekretua, urriaren 27koa, aldatzen dituena irailaren 23ko 201/2002 eta 202/2002 foru-dekretuak (2003ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koa).

18.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.

Iragarkiaren kodea: L2604898