69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako langilearen plaza bat betetzeko (2. mailako behargin-ofiziala). Izendapen proposamena

Kalifikazio epaimahaiak izangaien azken balorazioa egin du, 2026ko martxoaren 12an, zerbitzu anitzetako langilearen plaza bat (2. mailako behargin-ofiziala) betetzeko probetan. Hori dela eta, proposatzen da Daniel De Jesús Bravo kontratatzea, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 10. oinarrian adierazten den dokumentazioa, 10 egun balioduneko epean, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2026ko martxoaren 18an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2604298