69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

30E/2026 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimendutako gastua handitzen baita energia-komunitateei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2026ko deialdian. DDBN kodea: 878126.

Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak abenduaren 24an emandako 743E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen energia-komunitateei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2026an.

Ebazpen horretan 803.735 euroko gastua baimendu zen, 2026ko ekitaldirako 820001 82500 7819 425209 partidaren kontura (Energia-komunitateentzako laguntzen deialdia). Halaber, gehienez ere 600.000 euroko kopuru gehigarria finkatu zen, zeinak ez baitzuen beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko. Gehigarri hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera arautuko da. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzeagatik.

10.180 euroko kreditu erabilgarria dago aurrekontuko 820001-82500-7819-425209 partidan (Energia-komunitateentzako laguntzen deialdia).

Lege horren 31.3 b) artikuluan adierazitako baldintza betetzen da eta beteko da; bertan ezartzen da ezen kreditu osagarriaren onespena eta argitalpena deialdiaren ebazpena eman aurretik egin beharko direla.

Azaldutakoarekin bat etorriz, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen ekainaren 25eko 78/2025 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera (2025eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 28koa), eta Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 80/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa),

EBAZTEN DUT:

1. Onestea baimendutako gastua handitzea, energia-komunitateei 2026an trantsizio energetikorako laguntzak emateko deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko.

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

(eurotan)

820001 82500 7819 425209 Energia-komunitateentzako laguntzen deialdia

2026

10.180

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko martxoaren 23an.–Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.

Iragarkiaren kodea: F2604411