Iragarkia
69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
47E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita dirulaguntza hauek emateko: "Proiektu zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak garatzeko laguntzak (Generazinema Garapena 2026)". DDBN kodea: 892742.
Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du deialdi bat onets dadila, dirulaguntzak eman daitezen proiektu zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak garatzeko (Generazinema Garapena 2026), eta onets daitezela halaber deialdia arautzeko oinarriak, baimen dadila 100.000,00 euroko gastua eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru-agindu hau.
Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean, bidezkoa da deialdia onestea.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Dirulaguntza-deialdi hau onestea: "Proiektu zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak garatzeko laguntzak (Generazinema Garapena 2026)".
2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru-agindu honen eranskinean jaso direnak.
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek erreserbatu dira:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak | 2026 | 50.000,00 |
A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak | 2027 | 50.000,00 |
4. Honen berri ematea Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Europako Batzordeari helaraztea laguntza honi buruzko informazio laburtua, jakinarazpen elektronikoko sistemaren bidez, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera, 20 laneguneko epean, indarrean jarri ondotik.
7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko martxoaren 11n.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
ERANSKINA.–"GENERAZINEMA GARAPENA 2026" DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
Zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen arloko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, komunitate baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegu-sorkuntzari nahiz aniztasun kulturalari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten.
Dirulaguntzen deialdi hau Espainiako autonomia-erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen-neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezkoen sektoreak film luzeak eta telesailak ekoitz ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Ekoizpena deialdiko ekoizpenerako laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, erkidego honek zerga-arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.
Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (haren bidez zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntzen araubide hau sustatzailea da, eta salbuetsita dago Europako Batzordeari aurretiazko jakinarazpena egiteko betebeharretik. Orobat, Tratatuaren 107. artikuluaren 3. apartatuarekin bat etorriz, barne-merkatuarekin bateragarria da, 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluan eta I. kapituluan ezarritako betekizun guztiak betetzen baititu. Erregelamenduaren 9. eta 11. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Batzordeari igorri behar zaio dirulaguntza honen xede diren laguntzei buruzko informazio laburtua, erregelamendu horren II. eranskineko formatu normalizatuaren bidez, indarra hartu eta 20 egun balioduneko epean.
1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.
1.1. Deialdi honen xedea da laguntzak ematea zinema-filmen eta ikus-entzunezko lanen proiektuak garatzeko. Fikziozkoak, sorkuntzako dokumentalak edo animaziokoak izaten ahal dira, eta komertzialki ustiatzeko helburua izan beharko dute, dela zinema-aretoetan, dela telebista-operadoreen edo OTT zerbitzuen bidez. Banakako proiektuak edo sailak izan daitezke.
Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluarekin bat, honako hauek dira:
a) Zinema-filmak: edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa-prozesuan zehaztua agertzen baita sormen-, produkzio-, muntaketa- eta postprodukzio-lana, eta, lehen-lehenik, zinema-aretoetan erakusteko helburua badu, komertzialki ustiatzeko. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.
b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: aurreko a) letrako baldintzak beteta ere, zinema-aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, ikus-entzuleengana beste komunikazio-bide batzuetatik iritsiko baitira.
"Proiektuaren garapena" da ikus-entzunezko ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio-fasea bera baino lehenago egiten diren operazioetara bideratua, batez ere honako hauetara: lanaren egile-eskubideak eskuratzea, gidoia garatzea, castinga egitea, produkzio-plana prestatzeko lanak, dokumentazio-lanak eta filmatzeko tokiak bilatzekoak, aurrekontua eta finantzaketa-plana prestatzea, marketin- eta banaketa-plana prestatzea, ikusleriak hauteman eta sortzeko sistemak, sustapen-materiala prestatzea (inprimatzeko materialak eta bitarteko digitalak, teaserra, trailerra, programa pilotua, webgunea, storyboard-a, concept art-a eta pertsonaiak eta eszenatokiak diseinatzea, modelatzea eta abar), proiektuaren alderdi teknologikoei lotutako lanak eta lana garatzeko fasean funtsezkotzat jotzen diren beste kontzeptu batzuk.
1.2. Parte hartzen ahalko duten proiektuek, guztira, jarraian adierazten den iraupena edo luzeagoa izan beharko dute:
–60 minutu banakako proiektuak badira.
–20 minutu sailak badira.
1.3. Deialdi honetan, bi laguntza-modalitate daude:
–A modalitatea: Fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak.
–B modalitatea: Animazio-proiektuak garatzeko laguntzak.
1.4. Laguntzen diren garapen-proiektuak 2025eko azaroaren 1etik 2027ko urriaren 31ra bitarte egin beharko dira, bi horiek barne.
1.5. Proiektu zinematografiko bat garatzeko laguntza emateak ez dakar berekin hurrengo urteetan proiektu hori ekoizteko laguntza eman beharra.
1.6. Gehienez ere bi proiektutarako eskatzen ahalko da laguntza. Kasu horretan, puntuaziorik altuena lortzen duen proiektuari bakarrik emanen zaio dirulaguntza.
1.7. Bat etorriz Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, adimen artifizialeko ereduak erabiltzen badira jarduera gauzatzeko, onuradunak horren berri eman beharko du, bai eta zehaztu ere proiektua aurrera eramaten duten pertsona fisikoen esku-hartze maila eta, hala badagokio, haiek egindako berrikuspen-lana.
2. Pertsona edo entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.
2.1. Deialdi honetan ezarritako laguntzetarako eskaera egiten ahalko dute Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4 n) artikuluko definizioaren arabera ekoiztetxe independente direnek, ekonomia-intereseko taldeak ere barne, laguntza horien xede diren jarduerak garatzen badituzte, betiere.
2.2. Eskaera egiteko unean ekoiztetxeak Espainian eduki beharko du legezko egoitza edo establezimendua, eta ekoiztetxe moduan inskribatuta egon beharko du ICAAren Zinemagintzako eta Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroan.
2.3. Aurrekoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.
2.4. Bi ekoiztetxek edo gehiagok koprodukzio bat egitean, onuradun izaera lortzeko baldintzak beteta, laguntza eskatu nahi badute, enpresa-elkarte bat eratu beharko dute. Enpresa-elkarte horrek, jardun ahal izateko, entitate ordezkari bat hautatuko du, zeina kide guztien izenean arituko baita eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen baitu, bai laguntza-eskaera eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Enpresa-elkarte hori eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren web-atarian eskura egonen dena. Laguntza-eskaeran, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen elkarteko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradunaren izaera.
Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan dirua itzultzeko eta arau-hauste kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.
Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen ekoiztetxea izendatu beharko da elkartearen produktore-kudeatzaile. Ekoiztetxe batek baino gehiagok hein berean hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisoa, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin. Gainera, adierazi beharko da koprodukzio-enpresa bakoitzak zer portzentaje duen obraren titulartasun osoaren gainean. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira, obraren kalifikazio-eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.
Onuradunari dagokio (edo, kasua bada, proiektuaren produktore-kudeatzaileari) jasotako laguntza justifikatzeko oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzea, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean bildutako gainerako betebeharrak ere, hitzemandako jarduera diruz lagunduei dagokienez.
2.5. Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren enpresa eskatzaileak ezin izanen dira onuradun izan aipatutako legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen ez badituzte.
Hori betetzen dela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, baldin eta, kontabilitate-araudiaren arabera, galera-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateak badira.
Kontabilitate-araudiari jarraikiz, galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.
2.6. Eskatzaileek ezin izanen dute laguntzen deialdian parte hartu baldin eta zehatu edo kondenatu badituzte, administrazio-ebazpen irmo baten edo epai judizial irmo baten bidez, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan-arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.
2.7. Ezin izanen dira onuradun izan Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren artikuluan ezarritako sektoreetan eta baldintzetan jarduten duten entitateak. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Orobat, ezin izanen dira laguntza hauen onuradun izan krisian dauden enpresak, Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Era berean, laguntza-araubide hau ez da aplikagarria izanen berreskuratze-agindu baten mende dauden enpresentzat, Europar Batzordeak aurretiazko erabaki baten bidez deklaratu badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, salbu eta hondamendi natural jakin batzuek eragindako kalteei aurre egiteko laguntza-araubideak, aipaturiko erregelamenduaren 1.4.a artikuluan jasota daudenak.
2.8. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:
a) Toki-entitateak, haien erakunde autonomoak eta partaidetzaren gehiengoa Nafarroako Foru Komunitateko toki-entitateena duten enpresa-entitate publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.
b) Nafarroako Gobernuaren 2026ko aurrekontuetan deialdi honen xede bererako partida izenduna duten entitateak.
c) Ikastetxeak edo arte-irakaskuntzetako zentroak, eskolak edo akademiak.
d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide-elkargoak eta elkarte profesionalak.
3. Aurrekontu-kontsignazioa eta laguntzen zenbatekoa.
3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 100.000 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:
- 2026ko ekitaldi ekonomikoa: 50.000 euro, 2026rako onetsitako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, "GENERAZINEMA: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak".
- 2027ko ekitaldi ekonomikoa: 50.000 euro, 2027rako onetsitako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, "GENERAZINEMA: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak", edo 2027ko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, kreditu egokirik eta behar bestekorik bada.
Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:
–A) modalitatea Fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak: 60.000 euro.
- 2026ko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.
- 2027ko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.
–B) modalitatea Animazio-proiektuak garatzeko laguntzak: 40.000 euro.
- 2026ko ekitaldi ekonomikoa: 20.000 euro.
- 2027ko ekitaldi ekonomikoa: 20.000 euro.
3.2. Laguntzek ez dute inola ere gaindituko onartutako aurrekontu osoaren %60ko muga. Laguntzaren intentsitate-ehunekoa bat dator Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 (EB) Erregelamendu Orokorraren 54.8 artikuluan xedatutakoarekin.
Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:
A) modalitatea. Fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak: 20.000 euro.
B) modalitatea. Animazio-proiektuak garatzeko laguntzak: 35.000 euro.
3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, ekoiztetxe eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, balorazio-batzordearen ustez deialdi honen xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.
3.4. A modalitaterako gordetako kreditua agortzen ez bada, modalitate horretan gelditzen den soberakina B modalitatera igaroko da. B modalitaterako gordetako kreditua agortzen ez bada, modalitate horretan gelditzen den soberakina A modalitatera igaroko da.
3.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskabidean azaltzen dena baino txikiagoa denean, ekoiztetxe onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezala, konpromisoak eta baldintzak ematen ahal zaion dirulaguntzara egokitzeko. Nolanahi ere, eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio-irizpideak ere. Balorazio-batzordeak eskabide berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.
3.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke dirulaguntza jaso ez duten ekoiztetxeentzat, lortutako puntuazioaren arabera.
4. Tramitazio- eta ebaluazio-organoak.
4.1. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atala da eskaerak tramitatzeko ardura izanen duen organo kudeatzailea. Norgehiagokako araubidearen bidez eginen da deialdia.
4.2. Aipatutako organo kudeatzaileak eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio-batzorde batek baloratuko dituzte eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:
a) Batzordeko burua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza nagusi horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.
b) Batzordekideak: zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen arloko bi aditu (horietatik bat gutxienez, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kidea izanen da), eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Ataleko burua, edo, hark ezin badu, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.
c) Idazkaria: Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari atxikitako pertsona bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuari atxikitako bat.
4.3. Nafarroako Gobernuaren web-atariko tramiteen katalogoan argitaratuko dira balorazio-batzordea osatuko dutenak izendatzeko ebazpena (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-garapena-2026).
5. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.
5.1. Laguntzak ezin izanen dira eskuratu baldin eta deialdia egiten denean filmaketa hasita badago.
5.2. Aurkezten diren eskaerek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Ekoiztetxeen kargura onartutako aurrekontuaren %40 gutxienez bat etortzea Nafarroako lurraldean egin beharreko gastuekin, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduarekin bat etorriz. Foru-agindu horren bidez, ekoizpen zinematografikoetako eta ikus-entzunezko telesailetarako inbertsioengatiko kenkaria aplikatzeko baldintzak eta betekizunak garatzen dira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan araututakoaren arabera.
b) Ekoiztetxeak egoitza fiskala Nafarroan izatea, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta garapen-proiektua gauzatzeko prozesu osoan zehar.
5.3. Organo kudeatzaileak aurreko baldintzetako bat gutxienez betetzen duten eskaerak ere onartzen ahalko ditu, betiere, balorazio-batzordearen iritziz, arte-, kultura- edo ekonomia-egoeran eragina duten proiektuenak badira edo, Nafarroako kultura-, arte- eta gizarte-errealitatearekin duten loturagatik, interes berezikoak badira.
Hori baloratzeko, atal hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko du ekoiztetxe eskatzaileak.
5.4. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, ekoiztetxe eskatzaileak Espainiako ekoizpen osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez. Kasu horretan, ulertuko da ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza.
6. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
6.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
6.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskabideak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). Eskaeretan, gaitutako helbide elektroniko bat adieraziko da, zerbitzu arduradunaren eta entitate eskatzaileen arteko komunikazio- eta jakinarazpen-kanala izanen dena. Eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera-data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.
Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkezten bada, dokumentazioa eskabidearekin batera euskarri elektronikoan (USB memoria) aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.
Eskabidearen eredua eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honetara erantsitako ereduetara egokituko dira, zeinak eskuragarri egonen baitira Nafarroako Gobernuaren web-atariko tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-garapena-2026).
6.3. Eskabidea I.A eranskineko ereduari egokituko zaio eta, harekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, tramiteen katalogoan eskaintzen diren aurkezpenerako txantiloietan txertatuta (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-garapena-2026), eta bertan azaltzen diren jarraibideen arabera:
6.3.1. Dokumentazio orokorra:
a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ) epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.
b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ) epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera. Entitatearen legezko ordezkariaren ordezkaritza-ahalmenen egiaztagiria aurkeztuko da.
c) Ekonomia-intereseko taldea izanez gero, ekonomia-intereseko taldearen eraketaren eskritura, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ) epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.
d) Dokumentazioa, egiaztatuko duena enpresa legez ezarrita dagoela Espainian eta ekoiztetxe moduan inskribatuta dagoela ICAAren Zinemagintzako eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan.
e) Dokumentu bidezko justifikazioa, adierazten duena ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala, hala badagokio.
Egoitza fiskala egiaztatzeko, Nafarroako Foru Ogasunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Hura online eskuratzen ahalko da ziurtagiri telematikoen esteka honen bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Nafarroako-Zerga-Ogasunak-emandako-ziurtagiri-telematikoak).
f) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:
–Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektuaren eskaera aurkeztu beharko da Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zuzendaritza Nagusian, bai eta koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia bat ere, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.
–Koprodukzio nazionaletan, koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak obra gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.
g) 2.4 oinarriari helduz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan aipatzen den elkartea eratzeko akordioa, Nafarroako Gobernuaren web-atarian deskargatzen ahal den II. eranskinean (Enpresa-elkartearen inprimakia). Akordio horrek proiektuaren ekoiztetxe guztiek sinatua egon behar du, eta honako hauek zehaztuko dira: haien ordezkari arituko den produktore-kudeatzailea, enpresa bakoitzak titulartasunaren zenbateko portzentajea duen proiektuan eta enpresa bakoitzak proiektua gauzatzeko bere gain hartzen dituen konpromisoak; hori guztia behar beste xehatua, enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio-zenbatekoak identifikatu ahal izateko.
h) 2.5 oinarrian jasotakoari jarraikiz, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreak emandako erantzukizunpeko adierazpena edo ziurtagiria, kasuaren arabera, ordainketa-epeak betetzen direla egiaztatzeko, aurreikusita daudenak Merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean.
Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua II. eranskinean jasota dago (Ordainketa-epeak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena), eta Nafarroako Gobernuaren web-atarian deskarga daiteke.
6.3.2. Dokumentazio berariazkoa:
a) I. eranskina (Informazio ekonomikoa eta teknikoa), Excel formatuan, laguntza eskatu den proiektuaren informazio ekonomikoa eta teknikoa jasotzen dituena. Formatu berean aurkeztu beharko da.
Enpresa-elkarteen koprodukzioaren kasuan, izendatutako produktore-kudeatzaileak bete beharko du eranskin hori.
Elkarteko koproduktore guztiek I.E eranskina soilik bete beharko dute (Enpresa-elkarteko kide den koproduktorearen informazio ekonomikoa). Formatu berean aurkeztu beharko da.
Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:
AURREKONTU DIRUZ LAGUNGARRIA: gastuen eta diru-sarreren aurrekontuan, bakarrik jasoko dira eskatzaileak gauzatuko duen zatiaren zenbatekoak.
Gastu hauek bakarrik sartuko dira: 2025eko azaroaren 1etik 2027ko urriaren 31ra bitarteko aldiari dagozkionak eta 7. oinarrian diruz lagungarritzat jotzen direnak, 7.1.h), l), m) eta n) oinarrietan ezartzen diren portzentaje-mugak kontuan hartu gabe.
Nahitaezkoa da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.
SOLDATA ETA GIZARTE-SEGURANTZAKO GASTUAK: 2025eko azaroaren 1etik 2027ko urriaren 31ra bitarte ekoiztetxe eskatzaileari dagozkion eta aurrekontuan sartuta dauden soldatapeko langileen gastuak idatziko dira, 7.1.h) eta 7.2.d) oinarrietan adierazitako mugarik gabe.
OHARRAK: bi gastu-epigrafe diruz lagungarri hauei lotutako lekualdatze, ostatu eta akreditazioekin lotutako zenbatekoak azaltzeko behar diren argibideak idatziko dira: e) Merkatu eta koprodukzio-foroetara joatea eta f) Castinga egin eta lokalizazioak bilatzeko lanak.
ONARTUTAKO AURREKONTUA: gastu diruz lagungarrien zenbatekoak jasotzen ditu, baldin eta ez badituzte gainditzen 7.1 oinarriko h), l), m) eta n) letretan ezarritako portzentaje-mugak. Excel dokumentuaren fitxa horrek automatikoki eskaintzen ditu aipatutako zenbatekoak, onartutako aurrekontutzat har daitekeenaren guztizko zenbatekoa eta Nafarroako gastua, eskatzaileak beste fitxa batzuetan emandako informaziotik abiatuta. Kontzeptu horien zenbatekoak berretsiko dira organo kudeatzaileak azterketa teknikoa egin ondoren.
I.A eranskina (Eskabidea). PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
I.B eranskina (Proiektuaren informazio teknikoa). Honako hauek jasoko dira: proiektua garatzeko aurreikusitako ekintza guztien deskribapen xehea, proiektuaren hasiera- eta amaiera-data zehazten dituen egutegia (filmaketa-aldia eta lokalizazioak adieraziz), eta deialdi honetako 8. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideak betetzeari buruzko informazioa.
Aukeran, "Memoriaren material osagarria" izeneko dokumentu bat aurkezten ahalko da. Formatu librean eginen da, eta argazkiak, ilustrazioak eta abar jasoko ditu, bai eta proiektuaren eta eskatzailearen ibilbidearen balorazio artistikoa egiteko garrantzitsutzat jotzen den oro ere.
I.C eranskina (Fitxa tekniko-artistikoa).
I.D. eranskina (Nafarroako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena). Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
b) Proiektuaren azalpen-memoria.
c) Jarraian adierazitako lau dokumentuetako bat: gidoiaren hasierako bertsioa, sinopsi garatua, tratamenduaren lehen bertsioa edo proposamen sortzailea.
d) Egiaztapena, jabetza intelektualeko eskubideak dituela frogatuko duena, gidoiaren gainean edo aurreko lanen gainean, eta halakorik ezean, egiaztatzea adostuta dituela eskubideak lagatzeko aukeraren eta ondorengo kontratuaren baldintzak.
e) Filmaren zuzendariak ez badu lehenago film luzerik egin, baina bai film laburrak edo telesailak, eginak dituen film labur edo telesail guztien zerrenda.
f) Filmaren zuzendaritzaz, koordinazioaz eta gidoiaz arduratzen diren pertsonekin filma garatzeko lanak egiteko sinatutako akordioak.
g) Proiektuaren garapenean parte hartzen duten arduradun artistikoek sinaturiko erantzukizunpeko adierazpenak edo interes-gutunak.
h) Laguntzaren xede den proiektuan gastua egiten duten enpresekin lotutako pertsona edo entitateen zerrenda, kontuan hartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluko lotura-irizpidea, VIII. eranskinean (Lotutako enpresen inprimakia), Nafarroako Gobernuaren web-ataritik deskargatzen ahal den eredu ofizialean.
i) 5.3 oinarriari helduz gero, eskabidea eta zioen azalpena.
j) Eskaera telematika bidez bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.
6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren orain arteko beste deialdi batzuetan parte hartu duten pertsona eta entitate eskatzaileak ez daude behartuta, aldaketaren bat ez badago bederen, 6.3.1 oinarriaren a), b), c) eta d) ataletako agiriak aurkeztera (EJZaren ziurtagiria izan ezik). Kasu horretan, adierazi beharko dute zein espedientetan dagoen dokumentazio hori.
6.5. Baldin eta dirulaguntza-eskaerak identifikazio- edo akreditazio-datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio ezen, aurkeztu ezean, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, behar den ebazpena eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.
7. Gastu diruz lagungarriak.
7.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:
a) Lanaren egiletzaren (Script Doctoring) eskubideak eskuratzea.
b) Gidoiaren garapena: idazketa, berridazketa edo egokitzapena, kanpoko aholkularitza, itzulpen-lana.
c) Sustapen-materiala diseinatzea eta prestatzea: material inprimatua eta digitala, teaserra, trailerra, storyboard-a, web-orria, eta abar.
d) Proiektuaren aurrekontu osoa egitea, marketin- eta banaketa-plana nahiz finantzaketa-plan integrala ere barne.
e) Koprodukzio-azoka eta -foroetara joatea: ostatu-gastuak, joan-etorrietakoak eta akreditazio-gastuak baldintza hauetara mugatuko dira:
–Ostatu-hartzea: gehienez 120 euro pertsona eta egun bakoitzeko. Fakturan gaua igarotzen duen pertsonaren izena jaso beharko da.
–Joan-etorriak: norberaren autoa erabiliz gero, 0,35 euro ordainduko dira gehienez kilometroko, gehi aparkalekuen eta bidesarien gastuak. Alokatutako ibilgailu bat erabiltzen bada, gastu diruz lagungarritzat hartuko dira alokairuaren kostua eta erregaia. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista-klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da. Gainera, diruz lagungarritzat hartuko dira herri barruko taxi edo AIG gastuak.
–Mantenua: pertsona fisikoak diren eskatzaileei baino ez zaizkie onartuko kontzeptu honi dagozkion gastuak, gehienez 60 euro pertsonako eta eguneko (soilik bazkarietarako eta afarietarako), eta betiere ostalaritzako enpresek fakturatutako gastuei badagozkie. Fakturen zerrendan adierazi behar da gastua zenbat pertsonari dagokien.
f) Castinga egin eta lokalizazioak bilatzeko lanak.
g) Dokumentazio-lanak eta artxiboetan bilatzekoak, grafikoa (animazioaren kasuetan).
h) Garapena kudeatzeko langileen gastuak. Proiektuari benetan eskainitako denboraren zati proportzionalak egotziko zaizkio programari. Zati horiek proiektuaren deskripzio-memorian adierazi beharko dira, a) ataletik g) atalera eta i) ataletik k) atalera bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %40ko mugarekin.
i) Proiekturako aholkularitza juridiko eta fiskala: aholkularitza eta koprodukzio-kontratuak idaztea, aurresalmentak, obraren gaineko eskubideak, parte hartzen duten profesionalekiko kontratuak, proiektuarekin lotura espezifikoa badute, betiere. Halakoak ez direnak gastu orokortzat hartuko dira.
j) Zerga-ondorioetarako kengarria den amortizazio-kostua, garapen-proiektua egitean ekoiztetxearen jabetzako ekipoak eta material teknikoa erabiltzen den denborari dagokiona.
k) Kontziliazioarekin eta jasangarritasunarekin lotutako kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, proiektuari lotutakoak.
l) Gastu orokorrak, zuzenean proiektuari egozteko modukoak izan ez arren, diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak badira. Gastu horiek aurrekontuan sartu beharko dira, eta ezin izanen dute gainditu a) ataletik g) atalera eta i) ataletik k) atalera bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %15.
m) Proiektuaren garapena finantzatzeko maileguek sortzen dituzten finantza-interesak eta negoziazio-gastuak, a) ataletik g) atalera eta i) ataletik k) atalera bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %20ko mugarekin.
n) Ekoizpen exekutiboaren ordainsaria, a) ataletik g) atalera eta i) ataletik k) atalera bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %10eko mugarekin.
7.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:
a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak.
b) Proiektua garatzeko zentzuz jokatuta beharrezkoak ez diren gastu-kontzeptuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez dutenak, bai eta luxuzko gastuak eta haborokinak ere.
c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal badute.
d) Artistak ez diren entitateko langileen ordainsarien gehiegizko kopurua, hau da, lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3tik gora dagoena.
e) Elikagaiak, edariak eta antzekoak erosteko gastuak.
f) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak eta beste edozein kontzepturenak.
g) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.
h) Ikus-entzunezko lanaren koprodukzio-enpresen artean egindako fakturazioa.
i) 50.000 eurotik gorako gastuak, ekoiztetxeari lotutako pertsona edo entitate bakoitzak fakturatuak.
Kostu gisa zenbatuko dira zenbateko horiek bestekoak edo txikiagoak, lotutako pertsona edo enpresek fakturatzen dituztenak, baldin eta merkatuko baldintza normaletan egiten badira; hori justifikatzeko, hiru eskaintza aurkeztuko dira, salbu eta, gastuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan kasuan kasuko ondasuna hornitzeko edo zerbitzua emateko behar adina entitate ez badago. Edonola ere, onuradunari lotutako pertsona edo enpresek gauzatu behar badituzte diruz lagundutako jarduerak, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari, atal horren baimena behar baita.
Prestazio edo zerbitzu berari dagozkion gastuak ezin izanen dira faktura desberdinetan zatikatu, ezta antzeko xedeekin ondoz ondoko kontratuak egin ere, zenbatekoa murrizteko eta atal honetan ezarritakoa betetzea saihesteko helburuarekin.
Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 28.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, lotura dagoela ulertuko da.
7.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntzaren onuradun den entitateak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.
7.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipo-ondasunen hornidura kasuetan edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzu-emateetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta merkatuan hornidura hori egiteko edo zerbitzu hori emateko behar adina entitaterik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Laguntza justifikatzeko unean justifikatuko dira alderdi horiek eta, horretarako, gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak aurkeztu beharko dira, gastua egin aurrekoak.
8. Proiektuen balorazioa.
8.1. Organo kudeatzaileak eta balorazio-batzordeak baloratuko dituzte proiektuak. Batzorde hori deialdi honetako 4.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eratuko da.
8.2. Balorazio-batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako egoeraren batean badaude.
8.3. Honela eginen da balorazio-prozesua:
–1. FASEA: Organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.
Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 45 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:
–1.a) Produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena (8 puntu gehienez).
KAUDIMENA | HAZTAPENA | |
Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animazio-proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak | 3 | |
Espainiar nazionalitateko hiru film labur edo gehiago (animaziokoak badira, bi edo gehiago) | 2 | |
Espainiar nazionalitateko bi film luze edo telesail edo gehiago (animaziokoak badira, bat edo gehiago) | 3 | |
Azken 7 urteetan (9 urte, animazio-proiektuen kasuan), enpresa eskatzaileak produzitutako filmek izandako sariak edo sarietarako izendapenak, I.B.1 eranskinean aipatutako sari edo jaialdiren batean, kategoria hauetan: filmik onena / ingelesa ez den hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena (fikziozkoa, animaziokoa edo dokumentala). | 5 | |
Enpresa eskatzailea ekonomia-intereseko taldea izanez gero, kaudimena eskabidean izendatzen den ekoiztetxe independentearena soilik izanen da. Hautatutako ekoiztetxea ezin da, era berean, ekonomia-intereseko talde bat izan, eta laguntza eskatzen den unean taldearen administratzailea izan beharko da, edo ekonomia-intereseko taldean partaidetza-ehunekorik handiena duen bazkidea.
1.b) Ikus-entzunezko lanaren zuzendariaren ibilbidea (gehienez 5 puntu).
IBILBIDEA | HAZTAPENA | |
Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan gizonezko zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazio-proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak | 2 | |
Espainiar nazionalitateko hiru film labur edo gehiago (animazio-proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bi edo gehiago) | 1 | |
Espainiar nazionalitateko bi film luze edo telesail edo gehiago (animazio-proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bat edo gehiago) | 2 | |
Azken 7 urteetan (9 urte, animazio-proiektuen edo emakumeek zuzendutako proiektuen kasuan), zuzendariak zuzendutako filmek jaialdietan izandako sariak edo sarietarako izendapenak, kategoria hauetan: filmik onena / ingelesa ez den hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena (fikziozkoa, animaziokoa edo dokumentala); eta zuzendariak izan dituenak zuzendari onenaren kategorian eta zuzendari berririk onenaren kategorian, I.B.1 eranskinean aipatutako sari edo jaialdiren batean. | 3 | |
Bi kasuetan, behar bezala egiaztatu beharko da film laburrak egin direla.
Baterako zuzendaritza izan bada, aintzat hartuko da ekoiztetxe eskatzaileak adierazitako pertsonaren ibilbidea. Emakumezko zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.
Telesailen ekoizpeneko edo zuzendaritzako esperientzia egoki baloratze aldera, irizpide hauek kontuan hartuko dira:
–Telesailtzat hartuko da emankizun multzo batez (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generikoduna edo gabea, ondoz ondo eta jarraitutasunez emateko helburuz egina, non kapitulu bakoitzak kontakizun bakun bat izaten ahal duen, edo hurrengo kapituluan jarraipena izan.
–Telesailak 3 kapitulu izan beharko ditu gutxienez, eta denboraldi bakoitzeko gutxienez 60 minutuko iraupena.
–Telesailak telebistaz edo online gordailu baten bidez emana izan behar du.
1.c) Nafarroan egindako gastua: 8 puntu gehienez; proiektua garatzeko fasean Nafarroan egin diren gastuen portzentajea zenbatekoa den kontuan hartuta banatuko dira.
NAFARROAN EGINDAKO GASTUA | HAZTAPENA |
%91 eta %100 artean. | 8 |
%81 eta %90 artean | 7 |
%71 eta %80 artean | 6 |
%61 eta %70 artean | 5 |
%51 eta %60 artean | 4 |
%41 eta %50 artean | 3 |
1.d) Nafarroan erroldatuta dagoen pertsona batek zuzendutako proiektua (2 puntu). Baterako zuzendaritza izan bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.
Erroldatze-ziurtagiria aurkeztuta frogatuko da.
1.e) Finantzaketa lortzea, garapen-faseko finantzaketa-planetik jada bete diren konpromisoak (7 puntu gehienez).
FINANTZAKETA | HAZTAPENA |
%41 baino gehiago | 7 |
%36 eta %40 artean | 6 |
%31 eta %35 artean | 5 |
%26 eta %30 artean | 4 |
%21 eta %25 artean | 3 |
%16 eta %20 artean | 2 |
%15era arte | 1 |
Irizpide hau baloratzeko, kontuan hartuko dira I. eranskineko (Informazio ekonomikoa eta teknikoa) AURREKONTU DIRUZ LAGUNGARRIA izeneko fitxan dagoen informazioa eta dagokion egiaztapena, fitxategi bakarrean aurkeztuko dena, PDF formatuan.
Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo banaketa zinematografikoko enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio-kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertitzaile pribatuen ekarpenen kontratuak; eskabidea aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.
1.f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:
ZUZENDARI BERRIA | HAZTAPENA |
Zuzendari baten lehen film luzea | 2 |
Zuzendari baten bigarren film luzea | 1 |
1.g) Emakumeen parte-hartzea: 8 puntu gehienez; filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek soilik duten parte-hartzearen arabera emanen dira. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko atalean lortutako puntuazioari.
EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA | HAZTAPENA |
Zuzendaria emakumezkoa izatea | 2,5 |
Gidoilaria emakumezkoa izatea | 2,5 |
Produktore exekutiboa emakumezkoa izatea | 2 |
Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea: | 1 |
Teaserra edo garapen-materialak: Musika-konpositorea Produkzio-zuzendaria Argazki-zuzendaria Arte-zuzendaria Muntaketako burua Zuzeneko soinuko burua Animazio-filmen kasuan: Musika-konpositorea Produkzioko zuzendaria Zuzendari artistikoa Modelaketa-burua Storyboardeko gainbegiralea Animazioko zuzendaria Hondoen gainbegiralea Rigging-eko gainbegiralea Argiztapen-zuzendaria Render-gainbegiralea |
1.h) Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz izatea, 2 puntu.
1.i) Aurreko deialdietan Generazinema Garapena laguntza jaso duen ikus-entzunezko lan bat produzitu duten ekoiztetxeak, lan horretarako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren (ICAA) edo eskaera egiteko unean eskuduna den entitatearen kalifikazioa lortu badute: 2 puntu gehienez.
KALIFIKATUTAKO PROIEKTUEN PROPORTZIOA JASOTAKO GENERAZINEMA GARAPENA LAGUNTZEN KOPURUAREKIKO | HAZTAPENA |
%75 eta %100 artean | 2 |
%50 eta %74 artean | 1 |
1.j) Praktiketako pertsona bat gutxienez sartu izana 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera: 1 puntu.
Hori egiaztatzeko, lan-kontratua edo bekaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta enplegu-zerbitzu publikoko erregistroa.
–2. FASEA: balorazio-batzordeak 55 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:
2.a) Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta izaera sortzailea (gehienez 35 puntu), baremo honen arabera:
–Proiektuaren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza artistikoa (25 puntu gehienez), baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN KALITATEA | HAZTAPENA |
Ideia originala | 5 puntu gehienez |
Proposamen narratiboa | 5 puntu gehienez |
Lanketa bisuala | 5 puntu gehienez |
Memoria sendoa aurkeztea | 5 puntu gehienez |
Bakantasuna | 5 puntu gehienez |
–Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea (5 puntu gehienez).
–Ikusleei buruzko analisia, proiektuaren hedapenerako plana (5 puntu gehienez).
2.b) Aurrekontuaren koherentzia eta proiektuaren bideragarritasuna: 20 puntu gehienez, baremo honen arabera:
AURREKONTUAREN KOHERENTZIA ETA PROIEKTUAREN | HAZTAPENA |
Beste autonomia-erkidego batzuen, MEDIAren edo IBERMEDIAren laguntzak | 2 puntu gehienez |
Garapenean espezializaturiko merkatuetan aukeratua izatea | 3 puntu gehienez |
Nazioartean zabaltzeko potentziala | 5 puntu gehienez |
Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari | 10 puntu gehienez |
Atal hau egoki baloratu ahal izateko merkatu hauetan izandako aukeraketak eta sariak kontuan hartuko dira: Cartoon Forum, Cartoon Series, Annecy Mifa Pitch, Annecy Goes to Cannes, Euroimages Cartoon Movie saria, Series Mania Forum-eko Co-Pro Pitching Sessions, Donostiako Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa, Docs Barcelonako Public Pitch&Speed Meetings, FIPA Doc-eko Pitch, Platino Industriako IPI Pitch, Berlinale Co-Production Market, IDFA Forum, Sunny Side of The Doc-eko Global Pitch, Zinebi Industryko Pitch. Halaber, ikus-entzuneko proiektuak sortu eta garatzeko laborategi edo inkubagailu garrantzitsuetan izandakoak.
Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio-batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio-prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.
8.4. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero proiektuen lehentasun-zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori erabiliko da laguntzak banatzeko, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Ondoren, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren ordenan, 3. oinarriko 2. eta 3. ataletan ezarritakoari jarraikiz, kontuan hartuta modalitate bakoitzerako ezarritako laguntzaren diru-mugak eta "onartutako aurrekontua" kontzeptua, eta irizpen loteslea eginen du.
Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren, baldin eta ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematen bazaio, ekoiztetxeak eskabidea berregiten ahalko du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, balorazio-batzordeak eskabide berregina onartu arte.
Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.
8.5. Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak, balorazio-batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen-proposamena eginen du.
9. Laguntzak emateko ebazpena.
9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.
9.2. Ebazpena jakinaraziko zaie pertsona eta entitate interesdunei, eta argitara emanen da deialdiaren fitxan, Nafarroako Gobernuaren web-atarian (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-garapena-2026).
9.3. Berariazko ezespenaren aurka, ekoiztetxe interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean, administrazio-prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.
9.4. Presuntziozko ezespenaren aurka, ekoiztetxe interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio-prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.
9.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren (www.nafarroa.eus) Erregistro Orokor Elektronikoa erabiliz (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) bideratu beharko da deialdi honi buruzko zernahi jakinarazpen.
10. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.
10.1. Deialdi honen bidez dirulaguntza lortzea bateraezina izanen da Foru Komunitateko Administrazioko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak xede eta helburu bererako 2026an eta 2027an eman dezakeen beste batekin.
10.2. Hala ere, deialdi honetan araututako dirulaguntza bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Dirulaguntza ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, mezenasgo-ekarpen, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.
10.3. Beste entitate batzuek emandako dirulaguntzarik edo laguntzarik eskuratuz gero, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.
10.4. Laguntza hau metatzen ahalko da beste edozein laguntza bateragarri salbuetsirekin, EBko beste erregelamendu baten araberakoa edo Batzordeak onartua, baldin eta laguntza-neurri horiek diruz lagungarriak diren kostu identifikagarri desberdinei badagozkie. Diruz lagungarriak diren kostu identifikagarri berdinei badagozkie –partzialki edo osorik– soilik metatzen ahalko dira baldin eta ez badute gainditzen laguntzaren intentsitatea edo Batzordearen 651/2014 Erregelamenduan (EB) ezarritako laguntzaren gehieneko zenbatekoa.
10.5. De minimis laguntzak ez dira metatuko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8.5 artikuluaren arabera salbuetsita dauden laguntzekin, diruz lagungarriak diren gastu berberei dagokienez, baldin eta metaketa horrek erregelamendu horren III. kapituluan ezarritako laguntzaren intentsitatea gainditzen badu.
11. Onuradunek bete beharrekoak.
11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate eta pertsona onuradunek aitorpen bat aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-garapena-2026), dirulaguntzen onuradun diren entitateen gardentasun-betebeharrari dagokiona, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun-betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.
Gardentasun-betebeharrak betetzeko ezarritako ereduak Nafarroako Gobernuaren web-atariaren bidez bete eta tramitatzen ahalko dira.
Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).
Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.
Entitateak gardentasun-betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.
11.2. Nazioarteko koprodukzioen kasuan, onuradunek ICAAren ebazpen bat aurkeztu beharko dute, proiektua onesten duena, ez bazuten hura aurkeztu eskaera egiteko unean.
11.3. Onuradunek betebehar hauek dituzte:
a) Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.
b) Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin diren.
c) Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek aurretik horretarako baimena eman dezan aldez aurretik, baldin eta aldaketak funtsezko alteraziorik eragiten ez badu onetsitako proiektuan. Koprodukzioen kasuan, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari aditzera ematea eskatzailearen titulartasun-kuotan gertatzen den edozein aldaketa, kasuan kasuko akordiotik hasi eta hamabost eguneko epean gehienez.
Onuradunak konpromisoa hartzen du diruz lagundutako proiektua deialdira aurkeztutako baldintzetan gauzatzeko. Onartutako aurrekontuan jasotako jardueraren bat egiten ez bada edo aldaketa garrantzitsuak egiten badira proiektuaren aurrekontu onartuan jasotako punturen batean, organo kudeatzaileari horren berri eman beharko zaio, atal horrek adostasuna eman dezan.
d) Onartzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak.
e) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea aipatutako atalari. Jakinarazpen hori finantzaketaren berri izan eta berehala egin beharko da (eta, betiere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen), egiaztatzearren betetzen dela laguntzak metatzearen gainean Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa, baimentzen diren gehieneko intentsitateei dagokienez.
f) Betetzea sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko araudia (legezkoa eta hitzarmenezkoa) eta, zehazki, egunean egotea langile horiekiko hartutako betebeharren ordainketan, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede den filmari dagokionez.
g) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza-lege sektorialetan agindutako moduan.
h) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen artean.
i) Enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen denarekin bat, eta deslokalizatzen bada, jasotako laguntza itzultzeko konpromisoa, arau horretan ezarritako moduan.
11.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen hedapenerako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio-ekintzetan.
11.5. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Inprimatutako materialen, publizitatearen eta web-orrien kasuan, elkarlan hori honako esaldi hau txertatuz jakinaraziko da: "Subvenciona/Laguntzailea", eta, ondoren, Nafarroako Gobernuaren logotipoa. Filmaren kredituen kasuan, hedapena hasierako kredituetan eginen da, jendeak argi eta garbi irakurtzeko moduan. Nafarroako Gobernuaren web-atarian (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala) edo Argitalpen Atalaren bidez kontsulta daitezke logotipoa erreproduzitzeko jarraibideak.
11.6. Ekoiztetxeak hitzematen du ez duela hizkera edo irudi sexistarik erabiliko inolako publizitate- edo informazio-euskarritan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa erabili beharko da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad" (https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).
12. Ordainketa, justifikatzeko modua eta epea.
12.1. Laguntzen ordainketa bi alditan eginen da: lehenbiziko ordainketa 2026an eginen da, eta onartutako dirulaguntzaren %50era bitarte ordainduko da; bigarren ordainketa 2027an eginen da eta emandako dirulaguntzaren %50era bitarte ordainduko da, hurrengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.
Horretarako, entitateak berariazko eskabide bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), eskatutako dokumentazioarekin batera.
Eranskinak eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honetara erantsitako ereduetara egokituko dira, zeinak eskuragarri egonen baitira tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-garapena-2026).
12.2. Lehenbiziko ordainketa (2026):
Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:
12.2.1. Konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %50eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2026rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %50). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2026ko urriaren 31rako, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen IV. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze-agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak (715, 759, 190 eta 180 ereduak).
Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztu beharko dira, IV. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.
12.2.2. Aurrerakina.
Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, aurrerakin gisa, eta gehienez esleitutako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2026ko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2026ko urriaren 31rako, egun hori barne, V. eranskina (Aurrerakinaren eskaera) aurkeztu beharko da, Excel formatuan, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), eta justifikatu beharko da funtsez hornitu beharra duela dirulaguntzaren helburuak betetzeko.
12.2.3. 2026an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskaerari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %50 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.
12.3. Bigarren ordainketa (2027): ordainketa.
Bigarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %50ekoa izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatutakoan ordainduko da, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2027ko urriaren 31rako (egun hori barne):
a) Garapen-proiektuan gauzatutako jardueren txosten xehatua, non ebaluatuko baita proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta. Gainera, honako hauek eduki behar ditu:
–Gidoi osoa, hala badagokio.
–Lehen produkzio-planaren banakapena eta ikus-entzunezko lanaren behin-behineko aurrekontua.
–Filmaketa-plana, aurreikusitako lokalizazioak berariaz aipatuta.
–Castingerako proposamena, kasua bada.
–Filmaren finantzaketa-plana.
–Laguntzaren eskaeran konprometitutako beste jarduketa batzuk.
b) Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak, hala nola dosierra, teaserra eta abar, halakorik bada.
c) VI. eranskina (Kostuari eta finantzaketari buruzko adierazpena), Excel formatuan, gastua justifikatzeko prozesuarekin lotutako informazioa jasotzen duena.
d) Enpresa-elkarteen koprodukzioa bada, enpresa-elkartea osatzen duten ekoizle guzti-guztien informazioarekin bete beharko da eranskin hori.
e) Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:
FAKTUREN ZERRENDA: diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data; hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFKa; fakturaren kontzeptua; guztirako zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa edo PFEZa zehaztuta), eta kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, ekoiztetxe eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak; eta ordainketaren data.
Ez dira zerrendan sartuko aurreko urteko IV. eranskinean (Konturako ordainketaren eskaera) sartutako fakturak.
Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoaren zatia bereizita jasoko da.
AMORTIZAZIO-GASTUARI LOTUTAKO FAKTUREN ZERRENDA: amortizatzeko moduko gastutzat hartzen ahal diren aktibo guztien faktura edo frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data, hornitzailearen edo jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, guztizko zenbatekoa (zerga-oinarria eta BEZa zehaztuta). Era berean, adierazi beharko da zer metodo erabili den zenbateko diruz lagungarria eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoa zehazteko.
NOMINEN ZERRENDA: proiektuari lotutako langileen nominen zerrenda zenbakiduna, berariaz adierazita zenbateko gordina, Gizarte Segurantza eta PFEZa: era berean, proiektuari aplikatutako portzentajea eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zatia adieraziko dira.
Ez dira zerrendan sartuko aurreko urteko IV. eranskinean (Konturako ordainketaren eskaera) sartutako nominak.
FINANTZABIDEAK: finantzaketa-iturrien eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).
DATU ESPEZIFIKOAK: generoarekin loturiko datu espezifikoak jaso beharko dira, baita epigrafe honetako a) atalean adierazitako edukiak ere.
f) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen frogagiriak, 7.1) oinarriaren arabera gastu diruz lagungarritzat hartzen direnenak. Fakturek 2025eko azaroaren 1etik aurrera eginak izan beharko dute, eta Fakturazio-betebeharrak Arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze-agiria (RNT), eta PFEZaren gastuei dagozkienak (715, 759, 190 eta 180 ereduak).
Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (7.1 oinarrian zehaztuak) ordainagiriak beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan adierazitako justifikazio-epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. 100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga-balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
Gastuen eta ordainketen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VI. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
Konturako ordainketaren eskaeran aurkeztutako gastu-frogagiriei dagozkien ordainagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, artxibo bereizian, IV. eranskinean (Konturako ordainketaren eskaera) agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuta.
g) Diru-sarreren egiaztagiriak (funts berekien ekarpena, beste dirulaguntza batzuk, zerga-kenkariak, inbertitzaileen ekarpenak).
12.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.
12.5. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen-txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.
Txosten horiek honako baldintza hauek betez eginen dira:
I. Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eginen du.
II. Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.
12.6. Gastu diruz lagungarrien barruan 2027ko laugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZaren atxikipenak sartu badira, bai eta 2027ko urriko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, pertsona edo entitate onuradunak, beranduenez 2028ko otsailaren 15ean, dagozkion likidazioak eta egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu; aurkeztu ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.
12.7. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.
12.8. Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa, benetan egindako gastuaren gainean neurtua, txikiagoa bada onuradunak eskaera egiteko unean adierazi zuena baino, dagokion laguntza doituko da justifikazioa egin ondoren, eta haren zenbatekoa murriztuko da taula honetan adierazitakoaren arabera:
ESKABIDEAN ADIERAZITAKOTIK BEHERAKO | MURRIZKETAREN % |
11-20 puntu gutxiago | %5 |
21-30 puntu gutxiago | % 10 |
31-40 puntu gutxiago | %15 |
41-50 puntu gutxiago | %20 |
51-60 puntu gutxiago | %25 |
Nafarroan egindako gastuaren ehunekoak ez badu betetzen 5.2.a) oinarrian xedatutakoa, 14. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatuko da itzulketa.
13. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.
13.1. Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina onesten duen maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuko 27.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak, aipatu legearen 25.1.f) artikuluan adierazten diren pertsonek egiten baldin badituzte, gizarte-interesekotzat hartuko dira. Aldiz, lege beraren 25.2 artikuluan adierazten diren pertsona edo entitateak ez dira hartuko kultur mezenasgoaren onuraduntzat. Ondorio horietarako, eskatzaileek VII. eranskina (Mezenasgoaren erantzukizunpeko adierazpena) bete beharko dute, zeina Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bidez bete eta izapidetzen ahalko baita.
13.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintza eta betebeharrak (foru-agindu horren bidez onetsi zen kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua).
13.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo- eta babesletza-ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo- eta babesletza-modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu beharko dute nolako eragina izan duten laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira.
13.4. Proiektuak jasotako laguntzaren intentsitatea neurtzeko, mezenasen kenkari fiskala laguntza gisa zenbatuko da, eta zenbatekoa bereizita adierazi beharko da VI. eranskineko finantzaketari buruzko fitxan.
14. Dirua itzultzea.
Ekoiztetxe onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu duela, edo betetzen ez baditu hitzemandako baldintzak, 5. oinarrian adierazi direnak, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun-irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.
Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun-irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.
15. Arau-hausteak eta zehapenak.
15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.
15.2. Zehapen-prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan.
16. Dirulaguntzen araubide orokorra.
Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.
17. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.
Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iragarkiaren kodea: F2604140
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
