69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

46E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita dirulaguntza hauek emateko: Proiektu zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak (Generazinema Ekoizpena 2026). DDBN kodea: 892742.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du deialdi bat onets dadila, dirulaguntzak eman daitezen proiektu zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak ekoizteko (Generazinema Ekoizpena 2026), eta onets daitezela halaber deialdia arautzeko oinarriak, baimen dadila 625.000,00 euroko gastua eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru agindu hau.

Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean, bidezkoa da deialdia onestea.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Dirulaguntza deialdi hau onestea: Proiektu zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak (Generazinema Ekoizpena 2026).

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek erreserbatu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2026

140.735,06

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2027

187.500,00

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2028

250.000,00

A20002-A2500-4709-334102 [PEP: E-25/000768-01 ]: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2026

46.764,94

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdia eta bere oinarri arautzaileak Dirulaguntzen Datu-base Nazionalera (DDBN) igortzea.

6. Europako Batzordeari helaraztea laguntza honi buruzko informazio laburtua, jakinarazpen elektronikoko sistemaren bidez, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera, 20 laneguneko epean, indarrean jarri ondotik.

7. Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko martxoaren 11n.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA.–PROIEKTU ZINEMATOGRAFIKOAK ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK EKOIZTEKO LAGUNTZEN DEIALDIA (GENERAZINEMA EKOIZPENA 2026). OINARRI ARAUTZAILEAK

Zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen arloko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, komunitate baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegu sorkuntzari, nahiz aniztasun kulturalari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten.

Laguntza deialdi hau Espainiako autonomia erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezkoen sektoreak film luzeak eta laburrak ekoitz ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Garapena laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, erkidego honek zerga arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.

Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (haren bidez zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntzen araubide hau sustatzailea da, eta salbuetsita dago Europako Batzordeari aurretiazko jakinarazpena egiteko betebeharretik. Orobat, Tratatuaren 107. artikuluaren 3. apartatuarekin bat etorriz, barne-merkatuarekin bateragarria da, 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluan eta III. kapituluan ezarritako betekizun guztiak betetzen baititu.

Zehazki, erregelamendu hori aplikatzen zaie kulturarako eta ondarearen kontserbaziorako laguntzei (1. artikulua, j letra), bertan ezarritako baldintzetan, eta pizgarri ondorioa dute 6.5 artikuluaren arabera.

Erregelamenduaren 9. eta 11. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Batzordeari igorri behar zaio dirulaguntza honen xede diren laguntzei buruzko informazio laburtua, erregelamendu horren II. eranskineko formatu normalizatuaren bidez, indarra hartu eta 20 egun balioduneko epean.

Deialdia honela egituratu da:

I. kapitulua.–Xedapen orokorrak.

II. kapitulua.–Film luzeen ekoizpenerako laguntzen berariazko oinarriak (A modalitatea).

III. kapitulua.–Film laburren ekoizpenerako laguntzen berariazko oinarriak (B modalitatea).

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk ematea film zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko. Proiektu-fasean egon behar dute eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema-aretoetan, dela telebista operadoreen bidez nahiz OTT bidez.

Abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hauxe ulertuko da:

a) Film zinematografikoak: edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa prozesuan zehaztua agertzen baita sormen, produkzio, muntaketa eta postprodukzio lana, eta, lehen-lehenik, zinema-aretoetan erakusteko helburua badu, komertzialki ustiatzeko. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.

b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: aurreko a) letrako baldintzak beteta ere, zinema-aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, ikus-entzuleengana beste komunikazio bide batzuetatik iritsiko baitira.

Ekoizpen bat proiektu-fasean dagoela ulertuko da baldin eta kalifikazio eskaera aurkeztu aurreko edozein fasetan baldin badago.

1.2. Deialdi honetan bi laguntza modalitate daude, A eta B, eta horietan ere, bina azpimodalitate. Hona hemen laguntzen banaketa, modalitateen eta azpimodalitateen arabera:

–A modalitatea: film luzeak ekoizteko laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, "film luzea" izanen da 60 minutuko edo hortik gorako iraupena duen film zinematografiko eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziokoa izan.

A.1. Film zinematografiko luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 eurotik gorako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

A.2. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

–B modalitatea: film laburrak ekoizteko laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, "film laburra" izanen da 60 minututik beherako iraupena duen film zinematografiko eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziokoa izan.

B.1. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.

B.2. Animazioko film laburrak ekoizteko laguntzak.

1.3. Gehienez lau proiektutarako laguntza eskatzen ahalko da. Eskatzaileek laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.

Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, puntuaziorik altuena lortzen duten biek soilik jasoko dute dirulaguntza.

1.4. Laguntzen xede diren proiektuak 2025eko azaroaren 1etik 2028ko irailaren 30era bitarte egin beharko dira, bi data horiek barne.

1.5. Bat etorriz Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, adimen artifizialeko ereduak erabiltzen badira jarduera gauzatzeko, onuradunak horren berri eman beharko du, bai eta zehaztu ere proiektua aurrera eramaten duten pertsona fisikoen esku-hartze maila eta, hala badagokio, haiek egindako berrikuspen lana.

2. Onuradun izateko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan ezarritako laguntzak lortzen ahalko dituzte Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4 n) artikuluko definizioaren arabera ekoiztetxe independente direnek, ekonomia-intereseko taldeak ere barne, laguntza horien xede diren ekoizpen jarduerak egiten badituzte, betiere.

2.2. Enpresa eskatzaileak Espainian eduki beharko du legezko egoitza edo establezimendua, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta ekoiztetxe gisa inskribatuta egon beharko du Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) Zinemagintzako eta Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroan.

2.3. Aurrekoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.

2.4. Bi ekoiztetxe independentek edo gehiagok koprodukzio bat egitean, onuradun izaera lortzeko baldintzak beteta, laguntza eskatu nahi badute, enpresa elkarte bat eratu beharko dute. Enpresa elkarte horrek, jardun ahal izateko, entitate ordezkari bat hautatuko du, zeina kide guztien izenean arituko baita eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen baitu, laguntza-eskaera eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Enpresa elkarte hori eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren web atarian eskura egonen dena. Laguntza-eskaeran, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen elkarteko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradun izaera.

Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan dirua itzultzeko eta arau-hauste kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen ekoiztetxea izendatu beharko da elkartearen produktore-kudeatzaile. Ekoiztetxe batek baino gehiagok hein berean hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisoa, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin. Gainera, adierazi beharko da koprodukzio-enpresa bakoitzak zer portzentaje duen obraren titulartasun osoaren gainean. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira ondoren, obraren kalifikazio-eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.

Onuradunari dagokio (edo, kasua bada, proiektuaren produktore-kudeatzaileari) jasotako laguntza justifikatzeko oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzea, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean bildutako gainerako betebeharrak ere, hitzemandako jarduera diruz lagunduei dagokienez.

2.5. Era berean, laguntza eskatzen dutenak ekoitzitako ikus-entzunezko lanen jabetza-eskubideen titular izan beharko dira, lan horiek ustiatu eta merkaturatzeko beharrezkoak diren heinean, betiere zainduta jabetza intelektualari buruzko legedian xedatutakoa halako eskubideak erabili eta eskualdatzearen gainean. Ulertuko da baldintza hori betetzen dela lanaren gaineko eskubideen titulartasuna koproduktore guztien artean banatuta baldin badago. Titulartasun hori hiru urtez mantendu beharko da gutxienez, lanaren kalifikazioa egiten denetik aurrera.

2.6. Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuan sartzen diren enpresa eskatzaileak ezin izanen dira onuradun izan aipatutako legean ezarritako ordainketa epeak betetzen ez badituzte.

Hori betetzen dela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, baldin eta, kontabilitate araudiaren arabera, galera-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateak badira.

Kontabilitate araudiari jarraikiz, galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

2.7. Eskatzaileek ezin izanen dute laguntzen deialdian parte hartu baldin eta zehatu edo kondenatu badituzte, administrazio-ebazpen irmo baten edo epai judizial irmo baten bidez, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan-arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.8. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Toki-entitateak, haien erakunde autonomoak eta partaidetzaren gehiengoa Nafarroako Foru Komunitateko toki-entitateena duten enpresa-entitate publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2026ko aurrekontuetan xede bererako partida izendun bat esleiturik duten entitateak.

c) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eskolak edo akademiak.

d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

2.9. Orobat, ezin izanen dira laguntza hauen onuradun izan krisian dauden enpresak, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Era berean, laguntza-araubide hau ez da aplikagarria izanen berreskuratze-agindu baten mende dauden enpresentzat, Europar Batzordeak aurretiazko erabaki baten bidez deklaratu badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, salbu eta hondamendi natural jakin batzuek eragindako kalteei aurre egiteko laguntza-araubideak, aipaturiko erregelamenduaren 1.4.a artikuluan jasota daudenak.

3. Aurrekontu-kontsignazioa eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 625.000 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:

2026ko ekitaldi ekonomikoa: 187.500 euro, 2026rako onetsitako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, "GENERAZINEMA: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak".

2027ko ekitaldi ekonomikoa: 187.500 euro, 2027ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako A20002 A2500 4709 334102 partidaren kargura ("GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak" izenekoa), edo 2027ko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, baldin eta kreditu egokirik eta nahikorik bada.

2028ko ekitaldi ekonomikoa: 250.000 euro, 2028ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako A20002 A2500 4709 334102 partidaren kargura ("GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak" izenekoa), edo 2028ko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, baldin eta kreditu egokirik eta nahikorik bada.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A) modalitatea Film luzeak ekoizteko laguntzak: 485.000 euro.

  • 2026ko ekitaldi ekonomikoa: 145.500 euro.
  • 2027ko ekitaldi ekonomikoa: 145.500 euro.
  • 2028ko ekitaldi ekonomikoa: 194.000 euro.

A.1 modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: 280.000 euro.

A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: 205.000 euro.

–B) modalitatea Film laburrak ekoizteko laguntzak: 140.000 euro.

  • 2026ko ekitaldi ekonomikoa: 42.000 euro.
  • 2027ko ekitaldi ekonomikoa: 42.000 euro.
  • 2028ko ekitaldi ekonomikoa: 56.000 euro.

B.1 modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak: 70.000 euro.

B.2 modalitatea. Animazioko film laburrak ekoizteko laguntzak: 70.000 euro.

3.2. Laguntzek ez dute inola ere gaindituko onartutako aurrekontuaren %50.

Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:

A.1 modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: 100.000 euro.

A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: 60.000 euro.

B.1 modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak: 25.000 euro.

B.2 modalitatea. Animazioko film laburrak ekoizteko laguntzak: 40.000 euro.

3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, ekoiztetxe eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, balorazio batzordearen ustez, deialdi honen xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

3.4. A eta B modalitateetan sobera gelditzen den diru guztia beste modalitateen kopuruak handitzeko erabiliko da, irizpide honen arabera:

–A.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1 eta B.2 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–A.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1 eta B.2 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–B.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2 eta A.1 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–B.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2 eta A.1 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

3.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaera-orrian azaltzen dena baino txikiagoa denean, ekoiztetxe onuradunari eskatuko zaio eskaera berregin dezala, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal zaion dirulaguntzara. Nolanahi ere, eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio batzordeak eskabide berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

3.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke dirulaguntza jaso ez duten ekoiztetxeentzat, lortutako puntuazioaren arabera.

4. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

4.1. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atala da eskaerak tramitatzeko ardura izanen duen organo kudeatzailea. Norgehiagokako araubidearen bidez eginen da deialdia.

4.2. Aipatutako organo kudeatzaileak eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko dituzte eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeko burua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza nagusi horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Zinemagintza eta ikus-entzunezkoen sektoreko bi aditu (horietatik bat Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea izanen da), eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Ataleko burua, edo, horrek ezin badu, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari atxikitako pertsona bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuari atxikitako bat.

4.3. Nafarroako Gobernuaren web-atariko tramiteen katalogoan argitaratuko dira balorazio batzordea osatuko dutenak izendatzeko ebazpena (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2026).

5. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

5.1. Eskaerak onartzeko epea ixten den unean proiektu-fasea bukatua duten lanek ezin izanen dute laguntzarik jaso, 1.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

5.2. Deialdi honen 2. oinarrian adierazitako baldintza orokorrez gainera, aurkezten diren proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ekoiztetxeen kargura onartutako aurrekontuaren %40 gutxienez Nafarroako lurraldean eginen diren gastuak izatea, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduarekin bat etorriz. Foru agindu horren bidez, ekoizpen zinematografikoetako inbertsioengatiko kenkaria aplikatzeko baldintzak eta betekizunak garatzen dira (kenkari hori araututa dago Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan).

b) Ekoiztetxeak zerga egoitza Nafarroan izatea, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik eta proiektuaren ekoizpen prozesu osoan zehar, harik eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA) edo une horretan dagokion administrazio erakundeak proiektua kalifikatu arte.

5.3. Organo kudeatzaileak aurreko baldintzetako bat gutxienez betetzen duten eskaerak ere onartzen ahalko ditu, betiere, balorazio batzordearen iritziz, arte-, kultura- edo ekonomia-egoeran eragina duten proiektuenak badira edo, Nafarroako kultura-, arte- eta gizarte-errealitatearekin duten loturagatik, interes berezikoak badira.

Hori baloratzeko, idazki arrazoitua aurkeztu beharko da, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duena.

5.4. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, ekoiztetxe eskatzaileak Espainiako ekoizpen osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez. Kasu horretan, ulertuko da ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza.

6. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

6.1. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

6.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). Eskaeretan, gaitutako helbide elektroniko bat (GHE) adieraziko da, zerbitzu arduradunaren eta entitate eskatzaileen arteko komunikazio- eta jakinarazpen-kanala izanen dena. Eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkezten bada, dokumentazioa eskaerarekin batera euskarri elektronikoan (USB memoria) aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskaeraren eredua eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honi erantsitako ereduetara egokituko dira, zeinak eskuragarri egonen baitira tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2026).

6.3. Eskaera I.A eranskineko ereduari egokituko zaio eta, harekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, tramiteen katalogoan eskaintzen diren aurkezpenerako txantiloietan txertatuta (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2026), eta bertan azaltzen diren jarraibideen arabera:

6.3.1. Dokumentazio orokorra:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia jardueren gaineko zergaren (EJZa) epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia jardueren gaineko zergaren (EJZa) epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera. Entitatearen legezko ordezkariaren ordezkaritza ahalmenen egiaztagiria aurkeztuko da.

c) Ekonomia-intereseko taldea izanez gero, ekonomia-intereseko taldearen eraketaren eskritura, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZa) epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

d) Egiaztagiri bat, dioena enpresa legez ezarrita dagoela Espainian eta ekoiztetxe gisa inskribatuta dagoela Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) Zinema eta Ikus-entzunezkoen Enpresen Erregistroan.

e) Dokumentu bidezko justifikazioa, adierazten duena ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala, hala badagokio.

Egoitza fiskala egiaztatzeko, Nafarroako Foru Ogasunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Hura online eskuratzen ahalko da ziurtagiri telematikoen esteka honen bidez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Nafarroako-Zerga-Ogasunak-emandako-ziurtagiri-telematikoak.

f) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektuaren eskaera aurkeztu beharko da Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko (ICAA) Zuzendaritza Nagusian, bai eta koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia bat ere, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoiztetxe bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.

–Koprodukzio nazionaletan, koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoiztetxe bakoitzak obra gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.

g) 2.4 oinarriari helduz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan aipatzen den elkartea eratzeko akordioa, Nafarroako Gobernuaren web atarian deskargatzen ahal den III. eranskinean (Enpresa elkartearen inprimakia). Akordio horrek proiektuaren ekoiztetxe guztiek sinatua egon behar du, eta honako hauek zehaztuko dira: haien ordezkari arituko den produktore-kudeatzailea, enpresa bakoitzak titulartasunaren zenbateko portzentajea duen proiektuan eta enpresa bakoitzak proiektua gauzatzeko bere gain hartzen dituen konpromisoak; hori guztia behar beste xehatua, enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio zenbatekoak identifikatu ahal izateko.

h) 2.6 oinarrian jasotakoari jarraikiz, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreak emandako erantzukizunpeko adierazpena edo ziurtagiria, kasuaren arabera, ordainketa epeak betetzen direla egiaztatzeko, aurreikusita daudenak Merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean.

Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua bat dator V. eranskinarekin (ordainketa epeak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena), zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean deskarga baitaiteke.

6.3.2. Dokumentazio berariazkoa:

a) I. eranskina (fikziozko ikus-entzunezko lana edo dokumentala, edo animazioko ikus-entzunezko lana), kasuaren arabera, laguntzaren xede den proiektuaren informazio ekonomikoa, Excel formatuan; eta I.A eta I.B eranskinak.

Enpresa elkarteen koprodukzioaren kasuan, izendatutako produktore-kudeatzaileak bete beharko du eranskin hori.

Elkarteko koproduktore guztiek I.C eranskina soilik bete beharko dute (Enpresa elkarteko kide den koproduktorearen informazio ekonomikoa). Formatu berean aurkeztu beharko da.

Fitxategian sartu beharreko edukiak, fitxen arabera:

01ETIK 12RAKO KAPITULUAK: Fitxa horiek betetzeko, sartu beharko dira, bakarrik, ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontu-gastuak, 2025eko azaroaren 1etik 2028ko irailaren 30era bitartekoak, eta 7. oinarrian gastu diruz lagungarri gisa aipatzen diren kontzeptuetakoak, kontuan hartu gabe 7.1. a), i), j) eta n) oinarrietan adierazitako portzentaje-mugak.

FINANTZAKETA PLANA. Proiektu osoaren finantzaketa plana osatzen duten finantza-baliabideak jasoko ditu.

ONARTUTAKO AURREKONTUA: Gastu diruz lagungarrien zenbatekoak jasotzen ditu, baldin eta ez badituzte gainditzen 7.1 oinarriko a), i), j) eta n) letretan ezarritako portzentaje-mugak. Excel dokumentuaren fitxa horrek automatikoki eskaintzen ditu aipatutako zenbatekoak, onartutako aurrekontutzat har daitekeenaren guztizko zenbatekoa eta Nafarroako gastua, eskatzaileak beste fitxa batzuetan emandako informaziotik abiatuta. Kontzeptu horien zenbatekoak berretsiko dira organo kudeatzaileak azterketa teknikoa egin ondoren.

I.A eranskina (Eskaera): Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

I.B eranskina (Nafarroako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena). Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

b) II. eranskina (Informazio teknikoa), Excel formatuan. Bertan, proiektuaren informazio teknikoaz gain, II.A., II.B. eta II.C. eranskinak jasotzen dira.

Fitxategian sartu beharreko edukiak, fitxen arabera:

II.A eranskina (Proiektuaren informazio teknikoa); bertan jasoko da proiektua ekoizteko aurreikusita dauden ekintza guztien deskribapen zehatza. Orobat, honako hauek gutxienez jaso beharko ditu: proiektua noiz hasi eta amaituko den adierazten duen egutegi bat; lanerako plan bat, filmazio-denbora eta lokalizazioak adierazita, eta, azkenik, deialdi honetako 17.3, 17.4 eta 20.3 oinarrietan ezarritako balorazio irizpideak betetzeari buruzko informazioa.

Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

II.B eranskina. (Fitxa tekniko-artistikoa). Dokumentu hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

II.C eranskina (Kalifikazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena), zeinaren bidez adierazten baita ez dela eskatu nahitaezko kalifikazioa proiekturako. Dokumentu hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

c) Produkzioaren eta zuzendaritzaren memoria. Formatu librean aurkezten ahalko dira, garrantzitsutzat jotzen diren edukiekin.

d) Gidoi osoa (fikziozko eta animazioko lanen kasuan); tratamendu zabala (dokumentalaren kasuan) eta filmaren sinopsia.

e) Kontratu bat, zalantzarik gabe egiaztatzen duena gidoiaren gaineko eskubideak ekoiztetxeari laga zaizkiola, bai eta, hala badagokio, ideia originalaren kontzeptuari dagokion kontraprestazioa edo aurrez zegoen obraren gaineko aukera-eskubideen lagapena ere.

f) Laguntzaren xede den proiektuan gastua egiten duten enpresekin lotutako pertsona eta entitateen zerrenda, kontuan hartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluko lotura-irizpidea, IV. eranskinean (Lotutako pertsona eta entitateen inprimakia), Nafarroako Gobernuaren web-ataritik deskargatzen ahal den eredu ofizialean.

g) 5.3 oinarriari helduz gero, eskaera eta zioen azalpena.

h) Eskaera telematika bidez bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.

6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren orain arteko beste deialdi batzuetan parte hartu duten pertsona eta entitate eskatzaileak ez daude behartuta, aldaketaren bat ez badago bederen, 6.3.1 oinarriaren a), b), c) eta d) ataletako agiriak aurkeztera (ekonomia-jardueren gaineko zergaren ziurtagiria izan ezik). Kasu horretan, dokumentazio hori zein espedientetan aurkitzen den adierazi beharko dute.

6.5. Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, behar den ebazpena eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

7. Gastu diruz lagungarriak.

7.1. Gastu diruz lagungarritzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak, 2025eko azaroaren 1etik 2028ko irailaren 30era bitartean benetan egin eta ordaindu direnak, eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak. Gastu diruz lagungarriaren eskuratze-kostuak ez du inoiz izan behar merkatu-balioa baino handiagoa.

Ekoiztetxeak egindako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

a) Ekoizpen exekutiboko gastuak: Kostutzat hartuko da pertsona fisikoek egindako ekoizpen exekutiboa, edo pertsona juridikoek egindakoa, baldin eta azken horiek ekoizpen exekutiboa badute sozietatearen berariazko helburutzat, beste batzuk alde batera utzi gabe.

Baldin ekoiztetxearen eta ekoizle exekutiboaren artean merkataritza harremana badago, kontratuarekin batera dagokion faktura aurkeztu beharko da; eta, harremana lanekoa bada, kontratuarekin batera dagokion nomina aurkeztu beharko da, non berariaz adieraziko baita Gizarte Segurantzaren araubide orokorra.

Ekoizpen exekutiboaren kontratuaren xedea generikoa denean ekoiztetxeak egiten dituen ikus-entzunezko hainbat obratarako, haren kostua hainbanatuko da obra bakoitzean duen benetako partaidetzaren arabera.

Nolanahi ere, ekoizpen exekutiboaren ordainsariak ezin izanen du muga hauetatik handiena gainditu:

–Ikus-entzunezko lana egiteko kostuaren %10.

–100.000 euro.

b) Pertsonal gastua: Langileen kostutzat hartuko da ekoiztetxearen plantillako langileen kostua, baldin eta kontratu espezifikoa badute ikus-entzunezko obra ekoizteko, eta langile teknikoen gastutzat hartuko da.

Berariazko lan-kontratua ekoiztetxearen ikus-entzunezko hainbat obratan parte hartzeko sinatu bada, lan horietako bakoitzean benetan duen partaidetzaren arabera hainbanatuko da haren kostua.

Ekoiztetxearen plantillako langileek berariazko kontraturik gabe egiten badituzte ekoizpen exekutiboaren eginkizunak, gastu orokorrei egotziko zaie haien ordainsaria, hainbanatzeko adierazi diren baldintza berberekin.

Gastu orokorrei egotziko zaie plantillako langileei dagokien gastua, baldin eta, beren lanbide-kategoriagatik, ikus-entzunezko ekoizpenarekin lotu ezin badira edo, lotu ahal izanda, berariazko lan-kontraturik ez badute laguntzaren xede den ikus-entzunezko lanerako.

c) Kontziliazioarekin eta jasangarritasunarekin lotutako kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, proiektuari lotutakoak.

d) Filmaketa epearen barruan filmaketarekin lotura zuzena duten lokaletan edo instalazioetan egindako hornidura gastuak, hala nola urari, gasari edo elektrizitateari dagozkionak, baldin eta dagozkion kontratuak aurkezten badira lotura hori justifikatzeko.

Gastu horiek ekoiztetxearen egoitza sozialean egiten direnean, eta egoitza hori ez denean filmaketarekin zuzenean lotutako lokala, gastu orokorrei egotziko zaizkie.

e) Zerga ondorioetarako kengarria den amortizazio kostua, ikus-entzunezko lana egitean ekoiztetxearen jabetzako ekipamenduak eta material teknikoa erabiltzen den denborari dagokiona.

f) Ostatu hartzeko eta joan-etorriak egiteko zerbitzuei dagozkien gastuak, ikus-entzuneko lana filmatu bitartean eta filmaketa daten aurreko eta ondorengo bi hilabeteetan egindakoak direnean. Aipatu filmaketa epetik kanpo (filmaketa hasi aurretik eta amaitu ondoren), gastu horiek gastu orokorrei egotziko zaizkie.

Nolanahi ere, muga hauek aplikatuko dira:

–Ostatu-hartzea: gehienez 120 euro pertsona eta egun bakoitzeko. Fakturan gaua igarotzen duen pertsonaren izena jaso beharko da.

–Joan-etorriak: norberaren autoa erabiliz gero, 0,35 euro ordainduko dira kilometroko, gehi aparkalekuen eta bidesarien gastuak. Alokatutako ibilgailu bat erabiltzen bada, gastu diruz lagungarritzat hartuko dira alokairuaren kostua eta erregaia. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere txartelaren zenbatekoa ordainduko da. Gainera, diruz lagungarritzat hartuko dira herri barruko taxi edo AIG gastuak.

g) Otordu-gastuak, filmaketaren hasieratik eta amaiera arte eta filmatzen den tokietan bakarrik egindakoak, eta aldi horretan proiektuari atxikitako langileentzat soilik.

h) Telefono eta Internet gastuak, ikus-entzuneko lana filmatu bitartean eta filmaketa daten aurreko eta ondorengo bi hilabeteetan egindakoak direnean. Aipatu filmaketa epetik kanpo (filmaketa hasi aurretik eta amaitu ondoren), gastu horiek gastu orokorrei egotziko zaizkie.

i) Gastu orokorren zenbatekoa; ikus-entzunezko lana egiteko kostuaren %15 gehienez ere. Ehuneko hori %25era arte igo daiteke animazio-obren kasuan.

j) Ikus-entzunezko lanaren publizitate eta sustapen gastuak; ikus-entzunezko lana egiteko kostuaren %40, gehienez ere. Atal honetan sartzen dira merkatuetara eta banaketa foroetara joatearekin lotutako gastuak: akreditazioak eta ostatuko eta joan-etorrietako gastuak, f) ataleko mugekin

k) Ikus-entzunezko obra amaitu ondoren, aretoetan erakusteko edo ustiapen zinematografikoa egiteko beharrezkoak diren euskarri edo sistemetara egokitzeko gastuak.

l) Ikus-entzunezko lana zainduko dela bermatzeko behar diren euskarri materialak egiteko gastua. Era berean, kopiak edo bestelako euskarriak eskuratzeko gastuak, baldin eta zinema-aretoetan erakusteko edo ustiapen zinematografikoa egiteko badira.

m) Ikus-entzunezko lanaren kostua egiaztatzeko auditoretza txosten bereziaren gastuak.

n) Ikus-entzunezko lanaren produkzioa finantzatzeko maileguek sortzen dituzten interesak eta negoziazio gastuak, gehienez ere proiektua egiteko kostuaren %20.

Proiektua egiteko kostutzat hartuko da 7.1. oinarriaren atal guztien batura, 7.1. oinarriaren a), i), j), k), l) eta n) letrena izan ezik.

7.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak.

b) Proiektua gauzatzeko zentzuz jokatuta beharrezkoak ez diren gastu-kontzeptuak edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez dutenak, bai eta luxuzko gastuak eta haborokinak ere.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal badute.

d) Artistak ez diren entitateko langileen ordainsarien gehiegizko kopurua, hau da, lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3tik gora dagoena.

e) Filmaketatik kanpoko aldian elikagaiak, edariak eta antzekoak erosteko gastuak.

f) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak eta beste edozein kontzepturenak.

g) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

h) Ikus-entzunezko lanaren koprodukzio enpresen artean egindako fakturazioa.

i) 50.000 eurotik gorako gastuak, film luzeen kasuan, eta 4.000 eurotik gorakoak, film laburren kasuan, ekoiztetxeari lotutako pertsona edo entitate bakoitzak fakturatuta.

Kostu gisa zenbatuko dira zenbateko horiek bestekoak edo txikiagoak, lotutako pertsona edo enpresek fakturatzen dituztenak, baldin eta merkatuko baldintza normaletan egiten badira; hori justifikatzeko, hiru eskaintza aurkeztuko dira, salbu eta, gastuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan kasuan kasuko ondasuna hornitzeko edo zerbitzua emateko behar adina entitate ez badago. Edonola ere, onuradunari lotutako pertsona edo entitateek gauzatu behar badituzte diruz lagundutako jarduerak, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari, atal horren baimena behar baita.

Prestazio edo zerbitzu berari dagozkion gastuak ezin izanen dira faktura desberdinetan zatikatu, ezta antzeko xedeekin ondoz ondoko kontratuak egin ere, zenbatekoa murrizteko eta atal honetan ezarritakoa betetzea saihesteko helburuarekin.

Lotura dagoela ulertuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan jasotako kasuetan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

7.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntzaren onuradun den entitateak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

7.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipo-ondasunen hornidura kasuetan edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzu-emateetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta merkatuan hornidura hori egiteko edo zerbitzu hori emateko behar adina entitaterik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Laguntza justifikatzeko unean justifikatuko dira alderdi horiek eta, horretarako, gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak aurkeztu beharko dira, gastua egin aurrekoak.

8. Laguntzak emateko ebazpena.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Ebazpena jakinaraziko zaie pertsona eta entitate interesdunei, eta argitara emanen da deialdiaren fitxan, Nafarroako Gobernuaren web-atarian (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2026).

8.3. Berariazko ezespenaren aurka, ekoiztetxe interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean, administrazio-prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.4. Isilbidezko ezespenaren aurka, ekoiztetxe interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio-prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren (www.nafarroa.eus) Erregistro Orokor Elektronikoa erabiliz (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) bideratu beharko da deialdi honi buruzko zernahi jakinarazpen.

9. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

9.1. Deialdi honen bidez dirulaguntza lortzea bateraezina izanen da Foru Komunitateko Administrazioko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak xede eta helburu bererako 2026an, 2027an eta 2028an eman dezakeen beste batekin.

9.2. Hala ere, deialdi honetan araututako dirulaguntza bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Dirulaguntza ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, mezenasgo-ekarpen, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

9.3. Beste entitate batzuek emandako dirulaguntzarik edo laguntzarik eskuratuz gero, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.

9.4. Laguntza hau metatzen ahalko da beste edozein laguntza bateragarri salbuetsirekin, EBko beste erregelamendu baten araberakoa edo Batzordeak onartua, baldin eta laguntza neurri horiek diruz lagungarriak diren kostu identifikagarri desberdinei badagozkie. Diruz lagungarriak diren kostu identifikagarri berdinei badagozkie –partzialki edo osorik– soilik metatzen ahalko dira baldin eta ez badute gainditzen Batzordearen 651/2014 Erregelamenduan (EB) ezarritako laguntzaren intentsitatea edo laguntzaren gehieneko zenbatekoa.

9.5. Dirulaguntzaren zenbatekoa 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 54. artikuluan ikus-entzunezkoentzat aurreikusitako laguntza-araubideari egokitzen zaio, erregelamendu horretan ezartzen baitira barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta:

–Ikus-entzunezko lanak ekoizteko laguntzen intentsitatea ez da diruz lagungarriak diren kostuen %50etik gorakoa izanen (54.6 artikulua).

–Laguntzaren intentsitatea handitzen ahalko da (54.7 artikulua), Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.3 artikuluan ezarritakoaren arabera:

a) Ehuneko 85, 1.000.000 euro baino gutxiagoko ekoizpen-kostua duten proiektu edo film laburretarako.

b) Ehuneko 80, zinema-aretoen bitartezko ustiapen komertzialerako kalifikazioa duten bi film luze baino gehiago zuzendu ez dituen edo kozuzendu ez dituen pertsona baten zuzendaritzapekoak izanik ekoizpen-kostua 1.500.000 euro baino gehiagokoa ez duten ekoizpenak direnean.

c) Ehuneko 80, osorik euskaraz filmatutako ekoizpenak direnean.

d) Ehuneko 80, organo eskudunak aitorturiko ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-gradua duten pertsonek bakar-bakarrik zuzendutako ekoizpenak direnean.

e) Ehuneko 75, emakumezko zuzendariek bakar-bakarrik egindako ekoizpenak direnean.

f) Ehuneko 75, kultur eta arte balio berezia duten eta ezohiko finantzaketa laguntza behar duten ekoizpenen kasuan.

g) Ehuneko 75, dokumentalak direnean.

h) Ehuneko 80, ekoizpen-kostua 5.000.000 euro baino gehiagokoa ez duten animazio-lanak direnean.

i) Ehuneko 60, Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatzen dituzten eta Europar Batasuneko estatu bateko baino gehiagoko ekoizleen parte-hartzea duten mugaz gaindiko ekoizpenak direnean.

j) Ehuneko 60, Iberoamerikako herrialdeekin egindako nazioarteko koprodukzioak direnean.

9.6. De minimis laguntzak ez dira metatuko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8.5 artikuluaren arabera salbuetsita dauden laguntzekin, diruz lagungarriak diren gastu berberei dagokienez, baldin eta metaketa horrek erregelamendu horren III. kapituluan ezarritako laguntzaren intentsitatea gainditzen badu.

10. Onuradunek bete beharrekoak.

10.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate eta pertsona onuradunek aitorpen bat aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2026), dirulaguntzen onuradun diren entitateen gardentasun-betebeharrari dagokiona, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun-betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.

Gardentasun-betebeharrak betetzeko ezarritako ereduak Nafarroako Gobernuaren web atariaren bidez bete eta tramitatzen ahalko dira.

Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Entitateak gardentasun-betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

10.2. Nazioarteko koprodukzioen kasuan, onuradunek ICAAren ebazpen bat aurkeztu beharko dute, proiektua onesten duena, ez bazuten hura aurkeztu eskaera egiteko unean.

10.3. Onuradunek, orobat, betebehar hauek dituzte:

a) Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

b) Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

c) Egiaztatzea filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une bakoitzean dagokion erakundeari, 18.3 eta 21.3 oinarrietan adierazitako konturako bigarren ordainketa eskatzen denean.

d) Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek horretarako baimena eman dezan aldez aurretik, baldin eta aldaketak funtsezko alteraziorik eragiten ez badu onetsitako proiektuan. Koprodukzioen kasuan, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari aditzera ematea eskatzailearen titulartasun kuotan gertatzen den edozein aldaketa, kasuan kasuko akordiotik hasi eta hamabost eguneko epean gehienez.

Onuradunak konpromisoa hartzen du diruz lagundutako proiektua deialdira aurkeztutako baldintzetan gauzatzeko. Onartutako aurrekontuan jasotako jardueraren bat egiten ez bada edo aldaketa garrantzitsuak egiten badira proiektuaren aurrekontu onartuan jasotako punturen batean, organo kudeatzaileari horren berri eman beharko zaio, atal horrek adostasuna eman dezan.

e) Onartzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak.

f) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea aipatutako atalari. Jakinarazpen hori finantzaketaren berri izan eta berehala egin beharko da (eta, betiere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen), egiaztatzearren betetzen dela laguntzak metatzearen gainean Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa, baimentzen diren gehieneko intentsitateei dagokienez.

g) Sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko araudia betetzea (legezkoa eta hitzartua) eta, zehazki, egunean egotea hala langile horiekin nola industria teknikoekin hitzartutako betebeharren ordainketan, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede izandako filmari dagokionez.

h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

i) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztapenen eta kontrolen xede izan daitezkeen artean.

j) Enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen denarekin bat, eta deslokalizatzen bada, jasotako laguntza itzultzeko konpromisoa, arau horretan ezarritako moduan.

10.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen hedapenerako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio ekintzetan.

10.5. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Inprimatutako materialen, publizitatearen eta web-orrien kasuan, elkarlan hori honako esaldi hau txertatuz jakinaraziko da: "Subvenciona/Laguntzailea", eta, ondoren, Nafarroako Gobernuaren logotipoa. Filmaren kredituen kasuan, hedapena hasierako kredituetan eginen da, jendeak argi eta garbi irakurtzeko moduan. Nafarroako Gobernuaren web atarian (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala) edo Argitalpen Atalaren bidez kontsulta daitezke logotipoa erreproduzitzeko jarraibideak.

10.6. Onuradunak baimena emanen dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari filma erabil dezan bere sustapen jardueretan, Espainiako lurraldearen barruan eta kanpoan, filmaren irudiak eta aurrerapenak erabil ditzan Nafarroako Gobernuaren webgunean zabaltzeko, eta filma Nafarroako Filmotekan erakuts dezan, estreinatu eta urtebete igaro ondoren. Baimen horri dagokionez, ekoiztetxeak urtebeteko epea luzatzea eskatzen ahalko du, uste badu epe horrek kalte egiten ahal diola filmaren ustiapenari. Hori baloratzeko, luzatzeko proposamena egiteko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko da.

10.7. Enpresak edo profesionalak konpromisoa hartzen du hizkera edo irudi sexistarik ez erabiltzeko inolako euskarritan, ez publizitatean, ez informazioan. Halaber, egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da. Horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad" (http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).

11. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

11.1. Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina onesten duen maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuko 27.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak, aipatu legearen 25.1.f) artikuluan adierazten diren pertsonek egiten baldin badituzte, gizarte interesekotzat hartuko dira. Aldiz, lege beraren 25.2 artikuluan adierazten diren pertsona edo entitateak ez dira hartuko kultur mezenasgoaren onuraduntzat. Ondorio horietarako, eskatzaileek VI. eranskina (Mezenasgoaren erantzukizunpeko adierazpena) bete beharko dute, zeina Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bidez betetzen eta izapidetzen ahalko baita.

11.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintza eta betebeharrak (foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen).

11.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo- eta babesletza-ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo- eta babesletza-modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu beharko dute nolako eragina izan duten laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira.

11.4. Proiektuak jasotako laguntzaren intentsitatea neurtzeko, mezenasen kenkari fiskala laguntza gisa zenbatuko da, eta zenbatekoa bereizita adierazi beharko da X. eranskineko FINANTZAKETA fitxan.

12. Dirua itzultzea.

Ekoiztetxe onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu duela, edo betetzen ez baditu hitzemandako baldintzak, 5. oinarrian adierazi direnak, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

13. Arau-hausteak eta zehapenak.

13.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

13.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan.

14. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. KAPITULUA.–FILM LUZEAK EKOIZTEKO LAGUNTZEN BERARIAZKO OINARRIAK

(A modalitatea)

16. Laguntzen xedea eta zuzkidura.

Deialdi honen 1.2 oinarrian zehazten diren ekoizpen modalitateak izanen dira film luzeak ekoizteko laguntzen xede. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 485.000 euro emanen dira gehienez, 3.1 oinarrian zehaztutako banaketaren arabera.

17. Proiektuen balorazioa.

17.1. Kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte proiektuak, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.

17.2. Balorazio batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako egoeraren batean badaude.

17.3. Honela eginen da A.1 modalitatearen balorazioa (film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak):

–1. FASEA: Organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 43 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:

1.a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: gehienez 8 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

5

Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago

3

Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago

5

Azken 7 urteetan (9 urte, animazioko proiektuen kasuan), enpresa eskatzaileak produzitutako filmek II.A.1 eranskinean aipatutako sariketa edo jaialdiren batean parte hartu (edo izendatua izatea) eta saria eskuratu izana, kategoria hauetan: filmik onena / ingelesa ez den hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena (fikziozkoa, animaziokoa edo dokumentala)

3

Enpresa eskatzailea ekonomia-intereseko taldea izanez gero, kaudimena eskaeran izendatzen den ekoiztetxe independentearena soilik izanen da. Hautatutako ekoiztetxea ezin da, era berean, ekonomia-intereseko talde bat izan, eta laguntza eskatzen den unean taldearen administratzailea izan beharko da, edo ekonomia-intereseko taldean partaidetza-ehunekorik handiena duen bazkidea.

1.b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: gehienez 5 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan gizonezko zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazioko proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak

3

Espainiar nazionalitateko hiru film labur edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bi edo gehiago)

2

Espainiar nazionalitateko bi film luze edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bat edo gehiago)

3

Azken 7 urteetan (9 urte, animazioko proiektuen edo emakumeek zuzendutako proiektuen kasuan), zuzendariak zuzendutako filmek II.A.1 eranskinean aipatutako sariketa edo jaialdiren batean parte hartu (edo izendatua izatea) eta saria eskuratu izana, kategoria hauetan: filmik onena / ingelesa ez den hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena (fikziozkoa, animaziokoa edo dokumentala); eta zuzendariak izan dituenak zuzendari onenaren kategorian eta zuzendari hasiberririk onenaren kategorian

2

Kasu bietan, behar bezala frogatu beharko da film laburrak egin direla (plataformetarako estekak, web-orriak, prentsa eta abar).

Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen). Emakumezko zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.

1.c) Nafarroan egindako gastua: 10 puntu gehienez, honela banaturik:

5 puntu; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%81 baino gehiago

5

%71 eta %80 artean

4

%61 eta %70 artean

3

%51 eta %60 artean

2

%41 eta %50 artean

1

5 puntu; egoitza fiskala Nafarroan duten talde teknikoen partaidetzaren arabera, taula honekin bat:

TALDE TEKNIKOA

HAZTAPENA

Argazki zuzendaritza (edo hondoetako diseinuen arduraduna, animazioan)

1

Arte zuzendaritza

1

Ekoizpeneko zuzendaritza

1

Muntaketa-burutza (edo baliokidea animazioan)

1

Soinuko burutza

1

1.d) Nafarroan erroldatutako pertsona batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Baterako zuzendaritza izan bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.

Erroldatze-ziurtagiria aurkeztuta frogatuko da.

1.e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 4 puntu gehienez. Taula honen arabera esleituko dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%55etik gora

4

%46 eta %55 artean

3

%36 eta %45 artean

2

%26 eta %35 artean

1

Konprometitutako finantzaketaren egiaztapena fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.

Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo banaketa zinematografikoko enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio-kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertitzaile pribatuen ekarpenen kontratuak; eskaera aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.

Koprodukzioaren kasuan, kontzeptu berberak jasoko dira, baina koproduktore guztienak.

1.f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film luzea

2

Zuzendari baten bigarren film luzea

1

1.g) Emakumeen parte-hartzea: 8 puntu gehienez; filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten parte-hartze esklusiboaren arabera emanen dira. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko atalean lortutako puntuazioari.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2

Ekoizle exekutiboa emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea:

2

Aktore protagonistak

Musika konposizioa (soinu banda originala)

Argazki zuzendaria

Arte zuzendaria

Muntaketako burua

Zuzeneko soinuko burua

Jantzitegiko burua

Makillaje eta ile-apainketako burua

Soinu muntaketako zuzendaria

Nahasketen arduraduna

Produkzio zuzendaria

Efektu berezi fisikoen zuzendaria

Ikusizko efektu berezien zuzendaria

Animazio-filmen kasuan:

Modelaketa-burua

Storyboardeko gainbegiralea

Animazioko zuzendaria

Hondoen gainbegiralea

Rigging-eko gainbegiralea

Argiztapen-zuzendaria

Render-gainbegiralea

1.h) Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz izatea, 2 puntu.

1.i) 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, enpresako enplegatu batek, gutxienez, %33ko desgaitasuna edo handiagoa izatea, erakunde eskudunak aitortua: 1 puntu.

Kasuan kasuko kontratua aurkeztu beharko da hori frogatzeko, eta hura enplegu zerbitzu publikoan erregistratu izanaren agiria.

1.j) 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera enpresan gutxienez praktiketako langile bat eduki izana: 1 puntu.

Kasuan kasuko lan kontratua edo beka aurkeztu beharko da hori frogatzeko, eta hura enplegu zerbitzu publikoan erregistratu izanaren agiria.

–2. FASEA: Balorazio batzordeak 57 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

2.a) Proiektuaren kalitatea: gehienez 30 puntu, baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Proiektuaren garrantzia eta originaltasuna

10 puntu gehienez

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

10 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Banaketa- eta marketin-plana

5 puntu gehienez

"Proiektuaren garrantzia eta originaltasuna" irizpidean, alderdi formalean eta sormenaren alderdian egindako berrikuntza baloratuko da, bai eta proposamenak maila artistikoan eta sozialean izaten ahal duen inpaktua ere, besteak beste. Gidoiari, pertsonaiei eta lokalizazioei dagokienez, horien interesa, kalitatea eta originaltasuna baloratuko dira. Banaketa- eta marketin-planean, proposatutako ekintzen aniztasuna eta irismena baloratuko dira.

2.b) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (27 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Finantzaketa planaren egokitasuna

9 puntu gehienez

Kontratuak erosketa-eragileekin/banatzaileekin

3 puntu gehienez

Kontratuak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin

3 puntu gehienez

Estatuko koprodukzioa izatea

3 puntu gehienez

Nazioarteko koprodukzioa izatea

3 puntu gehienez

Autonomia erkidegoko, Estatuko edo nazioarteko bestelako laguntzak jasotzea

3 puntu gehienez

Proiektua hautatzea/bertaratzea gune profesional edo inkubagailuetan

3 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

17.4. Honela eginen da A.2 modalitatearen balorazioa (aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak):

–1. FASEA: Organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 36 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:

1.a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: gehienez 6 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

4

Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago

3

Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago

4

Azken 7 urteetan (9 urte, animazioko proiektuen kasuan), enpresa eskatzaileak produzitutako filmek II.A.1 eranskinean aipatutako sariketa edo jaialdiren batean parte hartu (edo izendatua izatea) eta saria eskuratu izana, kategoria hauetan: filmik onena / ingelesa ez den hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena (fikziozkoa, animaziokoa edo dokumentala)

2

Enpresa eskatzailea ekonomia-intereseko taldea izanez gero, kaudimena eskaeran izendatzen den ekoiztetxe independentearena soilik izanen da. Hautatutako ekoiztetxea ezin da, era berean, ekonomia-intereseko talde bat izan, eta laguntza eskatzen den unean taldearen administratzailea izan beharko da, edo ekonomia-intereseko taldean partaidetza-ehunekorik handiena duen bazkidea.

1.b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: gehienez 4 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan gizonezko zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazioko proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak

2

Espainiar nazionalitateko hiru film labur edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bi edo gehiago)

1

Espainiar nazionalitateko bi film luze edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bat edo gehiago)

2

Azken 7 urteetan (9 urte, animazioko proiektuen edo emakumeek zuzendutako proiektuen kasuan), zuzendariak zuzendutako filmek II.A.1 eranskinean aipatutako sariketa edo jaialdiren batean parte hartu (edo izendatua izatea) eta saria eskuratu izana, kategoria hauetan: filmik onena / ingelesa ez den hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena (fikziozkoa, animaziokoa edo dokumentala); eta zuzendariak izan dituenak zuzendari onenaren kategorian eta zuzendari hasiberririk onenaren kategorian

2

Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen). Emakumezko zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.

1.c) Nafarroan egindako gastua: 7 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%81 baino gehiago

7

%71 eta %80 artean

6

%61 eta %70 artean

5

%51 eta %60 artean

4

%41 eta %50 artean

3

1.d) Nafarroan erroldatutako pertsona batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Baterako zuzendaritza izan bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.

Erroldatze-ziurtagiria aurkeztuta frogatuko da.

1.e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 4 puntu gehienez. Taula honen arabera esleituko dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%55etik gora

4

%46 eta %55 artean

3

%36 eta %45 artean

2

%26 eta %35 artean

1

Konprometitutako finantzaketaren egiaztapena fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.

Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo banaketa zinematografikoko enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio-kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertitzaile pribatuen ekarpenen kontratuak; eskaera aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.

1.f) Zuzendari hasiberria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI HASIBERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film luzea

2

Zuzendari baten bigarren film luzea

1

1.g) Emakumeen parte-hartzea: 8 puntu gehienez; filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten parte-hartze esklusiboaren arabera emanen dira. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari hasiberria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko atalean lortutako puntuazioari.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2

Ekoizle exekutiboa emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea:

2

Aktore protagonistak

Musika konposizioa (soinu banda originala)

Argazki zuzendaria

Arte zuzendaria

Muntaketako burua

Zuzeneko soinuko burua

Jantzitegiko burua

Makillaje eta ile-apainketako burua

Soinu muntaketako zuzendaria

Nahasketen arduraduna

Produkzio zuzendaria

Efektu berezi fisikoen zuzendaria

Ikusizko efektu berezien zuzendaria

Animazio-filmen kasuan:

Modelaketa-burua

Storyboardeko gainbegiralea

Animazioko zuzendaria

Hondoen gainbegiralea

Rigging-eko gainbegiralea

Argiztapen-zuzendaria

Render-gainbegiralea

1.h) Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz izatea, 2 puntu.

1.i) 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera enpresan gutxienez praktiketako langile bat eduki izana: 1 puntu.

Kasuan kasuko lan kontratua edo beka aurkeztu beharko da hori frogatzeko, eta hura enplegu zerbitzu publikoan erregistratu izanaren agiria.

–2. FASEA: Balorazio batzordeak 64 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

2.a) Proiektuaren kalitatea: gehienez 40 puntu, baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea

10 puntu gehienez

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

10 puntu gehienez

Banaketa- eta marketin-plana

10 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Proposamen formala

5 puntu gehienez

"Proiektuaren balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia" irizpidean, lengoaia zinematografikoan egindako berrikuntza baloratuko da, bai eta proposamenak maila artistikoan eta sozialean duen balioa ere, besteak beste. Gidoiari, pertsonaiei eta lokalizazioei dagokienez, horien interesa, kalitatea eta originaltasuna baloratuko dira. Banaketa- eta marketin-planean, proposatutako ekintzen aniztasuna eta irismena baloratuko dira. Proposamen formalari dagokionez, alderdi formalean eta sormenaren alderdian egindako berrikuntza baloratuko da.

2.b) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (24 puntu gehienez). Baremo honen arabera baloratuko da:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari

10 puntu gehienez

Proiekturako lortutako autonomia erkidegoko, Estatuko eta nazioarteko laguntzak

5 puntu gehienez

Nazioartean zabaltzeko potentziala

5 puntu gehienez

Proiektua banatzeko kontratuak

2 puntu gehienez

Koprodukzio nazionala eta nazioartekoa

2 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

17.5. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero proiektuen lehentasun-zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori erabiliko da laguntzak banatzeko, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, lortutako puntuazioaren hurrenkerari jarraituta, 3.2 oinarrian ezarritakoaren (laguntzen modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak) eta "onartutako aurrekontua" kontzeptuaren arabera, eta loteslea izanen den irizpen txostena eginen du.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren, baldin eta ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematen bazaio, ekoiztetxeak eskaera berregiten ahalko du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, balorazio batzordeak eskaera berregina onartu arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.

17.6. Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

18. Ordainketa, justifikatzeko modua eta epea.

18.1. Laguntzak hiru zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2026an; bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2027an; eta hirugarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %40 arte, 2028an; ondorengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.

Horretarako, entitateak berariazko eskaera bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), eskatutako dokumentazioarekin batera.

Eranskinak eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honetara erantsitako ereduetara egokituko dira, zeinak eskuragarri egonen baitira tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2026).

18.2. Lehenbiziko ordainketa (2026):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

18.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2026rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %30). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2026ko urriaren 31ra arte, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze-agiria (RNT), eta PFEZaren gastuei dagozkienak (715, 759, 190 eta 180 ereduak).

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–Gauzatutako jardueren azalpen-memoria labur bat, filmaketa hasteko aurreikusitako data adierazita.

18.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %30 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2026ko kredituaren kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2026ko urriaren 31rako, egun hori barne, VIII. eranskina (Aurrerakinaren eskaera) aurkeztu beharko da, Excel formatuan, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz funtsez hornitu beharra duela dirulaguntzaren helburuak bete ahal izateko.

18.2.3. 2026an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskaerari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

18.3. Bigarren ordainketa (2027): Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2027rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %30). Horretarako, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.

2026. urtean onartutako eta ordaindutako dirulaguntzaren %30ari dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko dira eta, gainera, 2027ko irailaren 30era arte, egun hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze-agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak (715, 759, 190 eta 180 ereduak).

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–2026an konturako ordainketa eskatu bada: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.

Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.

2026an aurrerakina eskatu bada: gastuaren egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.

Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

–Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari (ICAA) edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola ziurtatzen duen dokumentazioa.

2026an egiten den ordainketa (konturako ordainketaren eskaerari dagokiona) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio hirugarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

18.4. Hirugarren ordainketa (2028):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

18.4.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40ko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2028rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %40). Horretarako, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.

2027. urtean onartutako eta ordaindutako dirulaguntzaren %30ari dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko dira eta, gainera, 2028ko ekainaren 30era arte, egun hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze-agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak (715, 759, 190 eta 180 ereduak).

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–2027ko konturako ordainketari dagokionez: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.

Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.

Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

18.4.2. Ordainketa.

Hirugarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %40koa izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatutakoan ordainduko da, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten badira 2028ko irailaren 30erako (egun hori barne):

a) Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa bukatu delako jakinarazpena.

b) Naziotasun-ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan eskumena duen administrazioak emana.

Ziurtagiria aurkezteko atzerapena eskatzen bada, 18.8 oinarrian jasotzen den bezala, naziotasun-ziurtagiriaren ordez, proiektuak naziotasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da. IX. eranskina erabiliko da (Naziotasunaren erantzukizunpeko adierazpena).

c) Ikus-entzunezko obraren azken kostuaren, jasotako laguntzen (kenkari fiskalak barne) eta finantzaketa-iturrien aitorpena, X. eranskinaren arabera (Film luzeen kostuen eta finantzaketaren adierazpena), Excel formatuan.

Enpresa elkarteen koprodukzioa bada, enpresa elkartea osatzen duten ekoizle guzti-guztien informazioarekin bete beharko da eranskin hori.

Epigrafe honetako f), g) eta h) ataletako dokumentuetan zehaztutako datu espezifikoak ere jasoko ditu.

d) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, sarreren salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, inbertitzaileen ekarpenak, kenkari fiskalak, mezenasgoaren ekarpenak).

e) Auditoretza txosten berezia, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreek egina, maiatzaren 17ko EHA/1434/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat (agindu horren bidez onetsi zen kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua), aztertu ondoren ekoiztetxearen edo ekoiztetxeen kontabilitate erregistroak, behar bezala eginbidetuak.

Filma ekoiztetxe batek baino gehiagok egin badute, proiektuaren kostu osoari eta emandako eta jasotako laguntzen zenbatekoari buruzko informazioa sartu behar da auditoretza txostenean. Gainera, sartu behar da ekoizle bakoitzak koprodukzioan izandako gauzatze eta titulartasun kuotaren berrikuspena eta egiaztapena.

Txosten horrek honako hauek jaso beharko ditu: egindako lanaren irismenaren deskribapena, egindako prozedurei buruzko aipamena edo horien deskribapena (eranskin batean), auditorearen ondorioa, adierazten duena filmaren kostuen egoera deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera prestatu dela, auditorearen izena, harremanetarako datuak, sinadura eta data.

Lanaren irismena laginketa bidez egiten bada, aztertutako ehunekoa ezin izanen da %85etik beherakoa izan eta, edonola ere, langileen gastuen %100 aztertuko dira.

Edukiak bat etorri beharko du oinarri hauetako 7. oinarrian (Gastu diruz lagungarriak) adierazitakoarekin, bai eta maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako irizpideekin ere (irizpide horien arabera zehazten da zer gastu jotzen den ekoiztetxeak Nafarroan egindako gastutzat), eta berariaz adierazi beharko dira honako hauek:

1. Langile kostuei dagokienez, indarrean dagoen legeriaren arabera estali beharreko gastu guztiak jaso beharko ditu kontzeptuen azterketak, eta, bereziki, honako hauek egiaztatuko ditu:

1.1) Ekoiztetxeak egileekin, aktoreekin eta beste artista batzuekin, ekoizle exekutiboarekin, sormen langileekin eta gainerako teknikariekin izenpetutako lan kontratuak, non soldatak agertu beharko baitira, bai eta aparteko orduak eta soldatako eta soldataz kanpoko beste ordainsari kontzeptu batzuk jasotzen dituzten dokumentuak ere, aplikatzekoa den lan araudiaren arabera, eta bakoitzari egokitu zaizkion ordainsariak, baita kontratu horiei dagozkien nominak ere, berariaz adierazita Gizarte Segurantzako araubide orokorra edo artisten araubide integratua dagokien, eta, gainera, pertsona horien nortasuna egiaztatzen duten dokumentuak. Dietak nominan sartzen direnean baino ez dira hartuko langile kostutzat.

1.2) Ekoiztetxearen eta langile autonomoen artean izenpetutako merkataritza kontratuak, kasua bada ekoizle exekutiboarena barne, edo filmean egileek, aktoreek edo beste artista batzuek duten parte-hartzerako oinarria direnak, eta, halaber, kontratu horiei dagozkien fakturak.

1.3) Filma egiteko behar diren eskubideak eskuratzearekin loturiko kontratuak eta, halaber, kontratu horiei dagozkien fakturak.

2. Filmaren kostua osatzen duten partida guztien ordainketari buruzko egoera, berariaz adierazita ekoiztetxeak benetan ordaindu dizkiela hartzekodunei diruz lagungarritzat jotzen diren kostuak.

3. Fakturen aitorpena Ogasun Publikoan aurkezteari buruzko egoera, berariazko araudiak hala eskatzen duen kasuetan.

4. Zergen eta Gizarte Segurantzaren arloan aitortutako oinarrien eta kontabilitatean erregistratutakoen arteko bat-etortzeak edo kontraesanak.

5. Filma egiten den bitartean sortutako tributuen likidazioa eta ordainketa, atxikipenik egin ez zaien kontratuetatik eratorritako kopuruen zenbateko gordina zehaztuta, baita inguruabar horren arrazoia ere.

6. Filma egiteko finantza edo kreditu erakundeekin formalizatutako mailegu polizei buruzko egoera, interesak hitzartutako tasari eta polizaren indarraldiari dagozkien adierazita. Halaber, aurrekoak ez diren pertsona fisiko edo juridikoekin formalizatutako maileguetarako ezarritako baldintzak betetzen direla.

7. Adieraziko dira jasotako dirulaguntzak eta edozein administraziok edo titulartasun publikoko erakunde edo enpresak egindako ekarpenak, baita koproduktore edo produktore elkartu gisa egindakoak ere, edo beste edozein finantza ekarpenen bidezkoak.

8. Adieraziko dira azpikontratazio bidez fakturatutako partidak, filmaren ekoiztetxearekin loturarik ez duten enpresek zein loturadun enpresek fakturatuak.

9. 7.2 eta 7.3 artikuluetan adierazitakoa betetzen dela zehaztea, horren arabera kostu gisa zenbatuko ez diren partidei dagokienez.

f) Proiektua gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita noraino bete diren proiektuaren alderdiak, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

g) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.

h) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, baldintza ezin hobeetan, behin betiko bertsioan, zinema-aretoetan estreinatzeko formatuan, Nafarroako Filmotekari entregatuko baitzaio. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.

Gainera, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalera plataforma digital baterako esteka bidaliko da, edo obra osorik ikustea ahalbidetzen duen beste edozein bitarteko.

i) Filma erabili eta banatzeko baimena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematen zaiona zinematografia sustatzeko haren jardueretarako, deialdi honetako 10.7 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, XII. eranskinaren arabera (Filma erabili eta banatzeko baimena). Hori Nafarroako Gobernuaren web-atarian dago eskuragarri.

j) Film luzearen emanaldi komertzialak eginen direla bermatzen duen akordio sinatua, edo filma zabaltzen dela egiaztatzen duen proba fede-emaile bat (Nafarroako Filmategian erakusteko akordio bat ez da halakotzat onartuko).

18.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

18.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

18.7. Gastu diruz lagungarrien barruan 2028ko hirugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZaren atxikipenak sartu badira, bai eta 2028ko iraileko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, pertsona edo entitate onuradunak, beranduenez 2029ko otsailaren 15ean, dagozkion likidazioak eta egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu; aurkeztu ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.

18.8. Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa, benetan egindako gastuaren gainean neurtua, txikiagoa bada onuradunak eskaera egiteko unean adierazi zuena baino, dagokion laguntza doituko da justifikazioa egin ondoren, eta haren zenbatekoa murriztuko da taula honetan adierazitakoaren arabera:

ESKAERAN ADIERAZITAKOTIK BEHERAKO PORTZENTAJE PUNTUAK

MURRIZKETAREN %

11-20 puntu gutxiago

%5

21-30 puntu gutxiago

%10

31-40 puntu gutxiago

%15

41-50 puntu gutxiago

%20

51-60 puntu gutxiago

%25

ESKAERAN ADIERAZITAKOAK BAINO NAFAR PROFESIONAL GUTXIAGO

MURRIZKETAREN %

2 profesional gutxiago

%5

3 profesional gutxiago

%10

4 profesional gutxiago

%15

5 profesional gutxiago

%20

Nafarroan egindako gastuaren ehunekoak ez badu betetzen 5.2.a) oinarrian xedatutakoa, 14. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatuko da itzulketa.

18.9. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 18.4 oinarriaren b), g), h) eta j) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.

Animazioko proiektuen kasuan, onuradunek eskatzen ahalko dute a) letran ezarritako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko, behar bezala justifikatuz gero.

Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2029ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.

III. KAPITULUA.–FILM LABURRAK EKOIZTEKO LAGUNTZEN BERARIAZKO OINARRIAK

(B modalitatea)

19. Laguntzaren xedea eta zuzkidura.

Behean zehazten diren ekoizpen modalitateak izanen dira film laburrak ekoizteko laguntza hauen xede. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 100.000 euro emanen dira gehienez, oinarri hauen 3.1 oinarrian zehaztutako banaketaren arabera.

Laguntza hauen ondorioetarako, film laburra izanen da 60 minututik beherako zinema-film edo ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, dokumentala, sorkuntzakoa nahiz animaziokoa.

Honako hauek dira diruz lagunduko diren film laburren ekoizpen modalitateak:

B.1. Film laburretarako laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.

B.2. Animazioko film laburretarako laguntzak.

20. Proiektuen balorazioa.

20.1. Kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte proiektuak, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.

20.2. Balorazio batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako egoeraren batean badaude.

–1. FASEA: Organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 37 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:

1.a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: gehienez 6 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

4

Espainiar nazionalitatea duten bi film labur edo gehiago

3

Espainiar nazionalitatea duten film luze bat edo gehiago

4

Azken 7 urteetan (9 urte, animazioko proiektuen kasuan), enpresa eskatzaileak produzitutako filmek II.A.1 eranskinean aipatutako sariketa edo jaialdiren batean parte hartu (edo izendatua izatea) eta saria eskuratu izana, kategoria hauetan: filmik onena / ingelesa ez den hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena (fikziozkoa, animaziokoa edo dokumentala)

2

Ekoiztetxe eskatzaileak II. eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte, animazioko proiektuen kasuan).

Enpresa eskatzailea ekonomia-intereseko taldea izanez gero, kaudimena eskaeran izendatzen den ekoiztetxe independentearena soilik izanen da. Hautatutako ekoiztetxea ezin da, era berean, ekonomia-intereseko talde bat izan, eta laguntza eskatzen den unean taldearen administratzailea izan beharko da, edo ekonomia-intereseko taldean partaidetza-ehunekorik handiena duen bazkidea.

1.b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: gehienez 4 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan gizonezko zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazioko proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak

2

Espainiar nazionalitateko hiru film labur edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bi edo gehiago)

1

Espainiar nazionalitateko bi film luze edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bat edo gehiago)

2

Azken 7 urteetan (9 urte, animazioko proiektuen edo emakumeek zuzendutako proiektuen kasuan), zuzendariak zuzendutako filmek II.A.1 eranskinean aipatutako sariketa edo jaialdiren batean parte hartu (edo izendatua izatea) eta saria eskuratu izana, kategoria hauetan: filmik onena / ingelesa ez den hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena (fikziozkoa, animaziokoa edo dokumentala); eta zuzendariak izan dituenak zuzendari onenaren kategorian eta zuzendari hasiberririk onenaren kategorian

2

Bi kasuetan, behar bezala egiaztatu beharko da film laburrak egin direla.

Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen). Emakumezko zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.

1.c) Nafarroan egindako gastua: 7 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%81 baino gehiago

7

%71 eta %80 artean

6

%61 eta %70 artean

5

%51 eta %60 artean

4

%41 eta %50 artean

3

1.d) Nafarroan erroldatutako pertsona batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Baterako zuzendaritza izan bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.

Erroldatze-ziurtagiria aurkeztuta frogatuko da.

1.e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 4 puntu gehienez. Taula honen arabera esleituko dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%55etik gora

4

%46 eta %55 artean

3

%36 eta %45 artean

2

%26 eta %35 artean

1

Konprometitutako finantzaketaren egiaztapena fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.

Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo banaketa zinematografikoko enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio-kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertitzaile pribatuen ekarpenen kontratuak; eskaera aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.

Koprodukzioaren kasuan, kontzeptu berberak jasoko dira, baina koproduktore guztienak.

1.f) Zuzendari hasiberria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film laburra baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI HASIBERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film laburra

2

Zuzendari baten bigarren film laburra

1

1.g) Emakumeen parte-hartzea: 8 puntu gehienez; filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten parte-hartze esklusiboaren arabera emanen dira. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari hasiberria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko atalean lortutako puntuazioari.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2

Ekoizle exekutiboa emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea:

2

Aktore protagonistak

Musika konposizioa (soinu banda originala)

Argazki zuzendaria

Arte zuzendaria

Muntaketako burua

Zuzeneko soinuko burua

Jantzitegiko burua

Makillaje eta ile-apainketako burua

Soinu muntaketako zuzendaria

Nahasketen arduraduna

Produkzio zuzendaria

Efektu berezi fisikoen zuzendaria

Ikusizko efektu berezien zuzendaria

Animazio-filmen kasuan:

Modelaketa-burua

Storyboardeko gainbegiralea

Animazioko zuzendaria

Hondoen gainbegiralea

Rigging-eko gainbegiralea

Argiztapen-zuzendaria

Render-gainbegiralea

1.h) Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz izatea, 2 puntu.

1.i) 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera enpresan gutxienez praktiketako langile bat eduki izana: 1 puntu.

Kasuan kasuko lan kontratua edo beka aurkeztu beharko da hori frogatzeko, eta hura enplegu zerbitzu publikoan erregistratu izanaren agiria.

1.j) Filmaren iraupena 30 minutu bitartekoa bada, iraupen hori barne: 1 puntu.

–2. FASEA: Balorazio batzordeak 63 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

2.a) Proiektuaren kalitatea: gehienez 40 puntu, baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea

10 puntu gehienez

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

10 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Egileen taldea eta lantalde teknikoa

5 puntu gehienez

Proposamen formala

5 puntu gehienez

Banaketa- eta marketin-plana

5 puntu gehienez

2.b) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (23 puntu gehienez). Baremo honen arabera baloratuko da:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari

10 puntu gehienez

Proiekturako lortutako autonomia erkidegoko, Estatuko eta nazioarteko laguntzak

5 puntu gehienez

Nazioartean zabaltzeko potentziala

4 puntu gehienez

Proiektua banatzeko kontratuak

2 puntu gehienez

Koprodukzio nazionala eta nazioartekoa

2 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

20.3. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero proiektuen lehentasun-zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori erabiliko da laguntzak banatzeko, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, lortutako puntuazioaren hurrenkerari jarraituta, 3.2 oinarrian ezarritakoaren (laguntzen modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak) eta "onartutako aurrekontua" kontzeptuaren arabera, eta loteslea izanen den irizpen txostena eginen du.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren, baldin eta ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematen bazaio, ekoiztetxeak eskaera berregiten ahalko du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, balorazio batzordeak eskaera berregina onartu arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.

20.4. Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

21. Ordainketa, justifikatzeko modua eta epea.

21.1. Laguntzak hiru zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2026an; bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2027an; eta hirugarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %40 arte, 2028an; ondorengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.

Horretarako, entitateak berariazko eskaera bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), eskatutako dokumentazioarekin batera.

Eranskinak eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honetara erantsitako ereduetara egokituko dira, zeinak eskuragarri egonen baitira tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2026).

21.2. Lehenbiziko ordainketa (2026):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

21.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30ekoa gehienez, behin justifikatuta 2026rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela entitate onuradunak (onartutako zenbatekoaren %30). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2026ko urriaren 31ra arte, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze-agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak (715, 759, 190 eta 180 ereduak).

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–Gauzatutako jardueren azalpen-memoria labur bat, filmaketa hasteko aurreikusitako data adierazita.

21.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %30 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2026ko kredituaren kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2026ko urriaren 31rako, egun hori barne, VIII. eranskina (Aurrerakinaren eskaera) aurkeztu beharko da, Excel formatuan, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz funtsez hornitu beharra duela dirulaguntzaren helburuak bete ahal izateko.

21.2.3. 2026an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskaerari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

21.3. Bigarren ordainketa (2027): Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30ekoa gehienez, behin justifikatuta 2027rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela entitate onuradunak (onartutako zenbatekoaren %30). Horretarako, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.

2026. urtean onartutako eta ordaindutako dirulaguntzaren %30ari dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko dira eta, gainera, 2027ko irailaren 30era arte, egun hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze-agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak (715, 759, 190 eta 180 ereduak).

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–2026an konturako ordainketa eskatu bada: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.

Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.

2026an aurrerakina eskatu bada: gastuaren egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.

Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

–Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari (ICAA) edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola ziurtatzen duen dokumentazioa.

2027an egiten den ordainketa (konturako ordainketaren eskaerari dagokiona) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio hirugarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

21.4. Hirugarren ordainketa (2028).

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

21.4.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40koa gehienez, behin justifikatuta 2028rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela entitate onuradunak (onartutako zenbatekoaren %40). Horretarako, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.

2027. urtean onartutako eta ordaindutako dirulaguntzaren %30ari dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko dira eta, gainera, 2028ko ekainaren 30era arte, egun hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze-agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak (715, 759, 190 eta 180 ereduak).

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–2027ko konturako ordainketari dagokionez: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.

Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.

Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

21.4.2. Ordainketa.

Hirugarren ordainketan, oro har, onartutako dirulaguntzaren %40 ordainduko da, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta 2028ko irailaren 30erako (data hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:

a) Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa bukatu delako jakinarazpena.

b) Naziotasun-ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan eskumena duen administrazioak emana.

Ziurtagiria aurkezteko atzerapena eskatzen bada, 21.9 oinarrian jasotzen den bezala, naziotasun-ziurtagiriaren ordez, proiektuak naziotasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da. IX. eranskina erabiliko da (Naziotasunaren erantzukizunpeko adierazpena).

c) Adierazpena, ikus-entzunezko obraren azken kostuaren eta jasotako laguntzena (kenkari fiskalak barne), XI. eranskinaren arabera (Kostuen eta finantzaketaren adierazpena), Excel formatuan.

Enpresa elkarteen koprodukzioa bada, enpresa elkartea osatzen duten ekoizle guzti-guztien informazioarekin bete beharko da eranskin hori.

Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:

FAKTUREN ZERRENDA: Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data; hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFKa; fakturaren kontzeptua; guztirako zenbatekoa, zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta (kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data. Excel formatuan igorriko da.

Ez dira zerrendan sartuko urte horretako edo aurreko urteetako VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) sartutako fakturak.

Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoaren zatia bereizita jasoko da.

AMORTIZAZIO GASTUARI LOTUTAKO FAKTUREN ZERRENDA: Amortizatzeko moduko gastutzat har daitezkeen aktibo guztien fakturen/frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data, hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, guztizko zenbatekoa (zerga-oinarria eta BEZa zehaztuta). Era berean, diruz lagungarria den zenbatekoa eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoa zehazteko jarraitutako metodoa adieraziko da.

NOMINEN ZERRENDA: proiektuari lotutako langileen nominen zerrenda zenbakiduna, berariaz adierazita zenbateko gordina, Gizarte Segurantza eta PFEZa: Era berean, proiektuari aplikatutako portzentajea eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zatia adieraziko dira.

Ez dira zerrendan sartuko urte horretako edo aurreko urteetako VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) sartutako nominak.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA: Fitxa honetan, jasotako fakturei buruzko informazioa sartuko da, baina bakar-bakarrik haien zerga oinarriak gastu diruz lagungarriaren parte badira eta Nafarroako lurraldean egindako gastuei badagozkie, 69/2021 Foru Aginduaren 2. artikuluarekin bat. Besteak beste, ibilgetuaren erosketei dagozkienak sartuko dira, baldin eta horien amortizazio kuotak kenkariaren oinarrian sartzen badira.

FINANTZABIDEAK: Finantzaketa-iturrien eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).

DATU ESPEZIFIKOAK: Generoarekin loturiko datu espezifikoak jaso beharko dira, baita epigrafe honetako f) atalean adierazitako edukiak ere.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. Fakturak 2025eko azaroaren 1etik aurrera emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze-agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak (715, 759, 190 eta 180 ereduak).

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (7.1 oinarrian zehaztuak) ordainagiriak beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, XI. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

Aurreko urteko konturako ordainketa-eskaeran aurkeztutako gastu-frogagiriei dagozkien ordainagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, artxibo bereizian, VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuta.

Ekoiztetxeak aukera dezake c) eta d) ataletan zehaztutako agiriak ez aurkeztea eta, horien ordez, beste hauek aurkeztea: dagokion X. eranskina (Film luzeen kostuen eta finantzaketaren adierazpena) eta auditoretzaren txosten berezi bat, ikus-entzunezko lanaren kostua egiaztatzeko 18.4.2 oinarriaren e) letran jasotako baldintzen arabera.

e) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, txartel salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, kenkari fiskalak, inbertitzaileen ekarpenak). PDF formatuan aurkeztuko da.

f) Proiektua gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita noraino bete diren proiektuaren alderdiak, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

g) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.

h) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, baldintza ezin hobeetan, behin betiko bertsioan, zinema-aretoetan estreinatzeko formatuan, Nafarroako Filmotekari entregatuko baitzaio. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.

Gainera, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalera plataforma digital baterako esteka bidaliko da, edo obra osorik ikustea ahalbidetzen duen beste edozein bitarteko.

i) Filma erabili eta banatzeko baimena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematen zaiona zinematografia sustatzeko haren jardueretarako, deialdi honetako 10.7 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, XII. eranskinaren arabera (Filma erabili eta banatzeko baimena). Hori Nafarroako Gobernuaren web-atarian dago eskuragarri.

j) Film laburra emanaldi komertzialetan erakutsiko dela bermatzen duen akordio sinatua, edo horrelako emanaldiak eginen direla egiaztatzeko froga fede-emaile bat. Nafarroako Filmategiarekin sinatutako akordioak ez dira onartuko.

21.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

21.6. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako baldintza hauek betez eginen dira:

I. Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II. Txostena maiatzaren 17ko EHA/1434/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.

21.7. Gastu diruz lagungarrien barruan 2028ko hirugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZaren atxikipenak sartu badira, bai eta 2028ko iraileko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, pertsona edo entitate onuradunak, beranduenez 2029ko otsailaren 15ean, dagozkion likidazioak eta egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu; aurkeztu ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.

21.8. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

21.9. Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa, benetan egindako gastuaren gainean neurtua, txikiagoa bada onuradunak eskaera egiteko unean adierazi zuena baino, dagokion laguntza doituko da justifikazioa egin ondoren, eta haren zenbatekoa murriztuko da taula honetan adierazitakoaren arabera:

ESKAERAN ADIERAZITAKOTIK BEHERAKO PORTZENTAJE PUNTUAK

MURRIZKETAREN %

11-20 puntu gutxiago

%5

21-30 puntu gutxiago

%10

31-40 puntu gutxiago

%15

41-50 puntu gutxiago

%20

51-60 puntu gutxiago

%25

Nafarroan egindako gastuaren ehunekoak ez badu betetzen 5.2.a) oinarrian xedatutakoa, 14. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatuko da itzulketa.

21.10. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 21.4 oinarriaren b), g), h) eta j) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.

Animazioko proiektuen kasuan, onuradunek eskatzen ahalko dute a) letran ezarritako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko, behar bezala justifikatuz gero.

Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2029ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.

Iragarkiaren kodea: F2604137