69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

20/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 24koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Yolanda Casales Pérez andrea izendatzen baita Posta Eginkizunetarako Bulegoko buru bitarte baterako. Bulego hori Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzuari atxikita dago, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua).

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bulegoetako burutzen bitarte baterako izendapena, aipatzen dituen txostenak egin ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Yolanda Casales Pérez andrea izendatzea Posta Eginkizunetarako Bulegoko buru bitarte baterako, 2026ko martxoaren 24tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzuari atxikita dago, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua).

2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzura, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 24an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2604587