1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
300E/2026 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Leire Elizalde Goñi andrea, Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burua, 2026ko apirilaren 12tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikita dago.
Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatu du kargutik kentzea Leire Elizalde Goñi andrea, Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burua, 2026ko apirilaren 12tik aurrerako ondorioekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen duenez, kasuko erakundearen estatutuetan edo berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira izendapen askeko lanpostuetarako izendapenak eta, halaber, burutzak bitarte baterako betetzekoak.
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Leire Elizalde Goñi andrea, Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burua, 2026ko apirilaren 12tik aurrerako ondorioekin, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikita dago.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta haren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Antolamenduko Zerbitzuari eta Lan Harremanen eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 5ean.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2604080