69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

299E/2026 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Ibón Vidaurre González jauna, Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burua, 2026ko apirilaren 12tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikita dago.

Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatu du kargutik kentzea Ibón Vidaurre González jauna, Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burua, 2026ko apirilaren 12tik aurrerako ondorioekin. Bulegoa Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikita dago, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen duenez, kasuko erakundearen estatutuetan edo berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira izendapen askeko lanpostuetarako izendapenak eta, halaber, burutzak bitarte baterako betetzekoak.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ibón Vidaurre González jauna, Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burua, 2026ko apirilaren 12tik aurrerako ondorioekin, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Bulegoa Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikita dago, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 5ean.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2604075