1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
935/2026 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela izangaiak kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2569/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen gehienez ere laurogeita zazpi plaza betetzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Martxoaren 8ko 968/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak kontratatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko apirilaren 5ean, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1610/2024, azaroaren 6ko 4201/2024, otsailaren 10eko 402/2025, apirilaren 22ko 1119/2025 eta uztailaren 31ko 2191/2025 ebazpenen bidez, behar ziren kontratazioak egin ziren.
Adierazi beharra dago plazak aukeratzeko azkeneko egintzan bi plaza esleitu gabe gelditu zirela.
Halaber, horretarako zegoen epearen barnean, izangai bati borondatezko eszedentzia eman zaio kontratua sinatu duen unetik, administrazio honetan edo beste batean beste lanpostu batean ari baita lanean; beste izangai batek uko egitea aurkeztu du, eta beste bik uko egin diote kontratazioari.
Aurrekoa oinarri hartuta, eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2025eko abenduaren 15ean kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen –2026ko otsailaren 27an zuzendu zen–, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren 6 izangaien aldekoa.
Izangaiek eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu dutenez, eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, bidezkoa da kontratatzea eta destinoak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea honako izangai hauek kontrata daitezela suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuan aritzeko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa:
CASADO BARROSO, ÍÑIGO JAVIER
TIRAPU NUIN, JON ENEKO
GOÑI BIURRUN, IOAR
GONZÁLEZ CARBAJAL FERNÁNDEZ, RICARDO
AZPARREN ARTEAGA, ANDRÉS
PLATERO GENARO, IOSU
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute, zeinak 2026ko apirilaren 13tik aurrera izanen baititu ondorioak. Kontratua prest dagoenean horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua eskuragarri jartzen denetik hamar eguneko epean sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko martxoaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
CASADO BARROSO, ÍÑIGO JAVIER | 9516 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | S.Z.: ATAL OPERATIBOA | LANALDI PARTZIALEKO LAN-KONTRATUDUNA (ALDIZKAKO LANGILE FINKOA) | MISTOA | MISTOA |
TIRAPU NUIN, JON ENEKO | 9539 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | S.Z.: ATAL OPERATIBOA | LANALDI PARTZIALEKO LAN-KONTRATUDUNA (ALDIZKAKO LANGILE FINKOA) | MISTOA | MISTOA |
GOÑI BIURRUN, IOAR | 9558 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | S.Z.: ATAL OPERATIBOA | LANALDI PARTZIALEKO LAN-KONTRATUDUNA (ALDIZKAKO LANGILE FINKOA) | MISTOA | MISTOA |
GONZÁLEZ-CARBAJAL FERNÁNDEZ, RICARDO | 9562 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | S.Z.: ATAL OPERATIBOA | LANALDI PARTZIALEKO LAN-KONTRATUDUNA (ALDIZKAKO LANGILE FINKOA) | MISTOA | MISTOA |
AZPARREN ARTEAGA, ANDRÉS | 9574 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | S.Z.: ATAL OPERATIBOA | LANALDI PARTZIALEKO LAN-KONTRATUDUNA (ALDIZKAKO LANGILE FINKOA) | MISTOA | MISTOA |
PLATERO GENARO, IOSU | 9555 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | S.Z.: ATAL OPERATIBOA | LANALDI PARTZIALEKO LAN-KONTRATUDUNA (ALDIZKAKO LANGILE FINKOA) | MISTOA | MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2604302