1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
727/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita Leire Zugasti Montón andrea, hezkuntza-laguntzako espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 14an emandako 2979/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako hezkuntza-laguntzako espezialisten 76 lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 933/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak irailaren 15ean emandako 424E/2025 Foru Aginduaren bidez, baietsi zen Leire Zugasti Montón andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 18an emandako 4365/2023 Ebazpenaren aurkakoa, eta agindu zen egoki ziren administrazio-jarduketak egin zitezen, Leire Zugasti Montón andreari hezkuntza-laguntzako espezialistaren plaza bat eskaintzeko, funtzionarioen araubidekoa, eta prozedurako gainerako jarduketei segida emateko, bat etorriz Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 14an emandako 2979/2022 Ebazpenaren xedapenekin, haren bidez onetsi baitziren deialdiaren oinarriak.
Horretan oinarrituta, eta zehaztu ondoren zein plaza esleitu behar zen, izendapen-proposamena osatu zen, eta Leire Zugasti Montón andrea sartu zen hartan.
Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea Leire Zugasti Montón andrea, hezkuntza-laguntzako espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta 39507 plaza esleitzea, zeina Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari atxikita baitago, Hezkuntza Departamentuan. Plaza horretan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere. Izendapenak 2024ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Izendatutako izangaiak 2026ko apirilaren 13an hartu beharko du plazaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Plazaren jabetza hartzen ez badu, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko martxoaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2603621