69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko martxoaren 18an hartua, Mendazako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Mendazako Kontzejuko Batzordeko bi kidek uko egin diotenez karguari eta, ondorioz, kontzejuko kideak hiru baino gutxiago direnez, Nafarroako Gobernuak aipatu kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratu behar du, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde-prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3.g) artikuluan xedatutakoaren arabera. Kudeaketa Batzordea osatuko dute karguan jarraitzen duten kideek, halakorik bada, eta Foru Komunitateko Administrazioak batzarreko kideen legezko kopurua osatzeko izendatzen dituenek; hondarreko horiek, hautagaiak aurkeztu dituzten alderdi, federazio, koalizio eta elkarteen ordezkariei entzunda, herrian erroturik dauden pertsona egokien artean aukeratuko ditu. Aukeratutakoek beren artean hautatuko dute batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Mendazako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzea. Honako hauek eratuko dute: Fernando Álvarez Vega jaunak, Emilio Carrasco Merino jaunak, Andrea Ciriza Ortigosa andreak, Iker Gastón Ochoa jaunak eta José Ramón Antoñana Arizmendi jaunak.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Mendazako Kontzejuari jakinaraztea.

4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.

Iruñean, 2026ko martxoaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2604276