1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2394/2026 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Esther Germán Almagro andrea, Familia Bulegoko burua, berak hala eskatuta. Bulego hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikita dago.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuek –zehazki, 12. artikuluko ñ) letrak– eskumena esleitzen diote erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari izenda ditzan, bitarte baterako, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak, betiere aurretik aldeko txostena emanik funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak. Aipatutako estatutuak ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenekin,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Esther Germán Almagro andrea, Familia Bulegoko burua, berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Familiaren eta Haurren Eskubideen Sustapenaren Atalari atxikita dago, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzan (Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia). Kargu-uzteak 2026ko apirilaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Haurren Eskubideen Sustapenaren Atalera, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzara, Langileria Atalera, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F2604564