1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
684E/2026 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, oinarrizko osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.
Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion batzorde tekniko asistentzialak.
Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.
Montserrat Martínez Fernández andreak utzi dio dagokion batzordearen esparrukoa izateari, eta, beraz, bidezkoa da hura ordeztea.
Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatu du Mercedes Artieda Lanas andrea izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Montserrat Martínez Fernández andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kidea, eta bere dedikazioa eskertzea.
2. Mercedes Artieda Lanas andrea izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
Horrenbestez, honako hau da Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera:
–Batzordeburua: Mariano Hernández Galindo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 8ko 2329E/2024 Ebazpenaren bidez izendatua.
Batzordekideak:
–Patricia Alfonso Landa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 8ko 2329E/2024 Ebazpenaren bidez izendatua.
–Ana Puig Arrastia andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 8ko 2329E/2024 Ebazpenaren bidez izendatua.
–Rosa Alás Brun andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 8ko 2329E/2024 Ebazpenaren bidez izendatua.
–Jesús Soria Aznar jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 8ko 2329E/2024 Ebazpenaren bidez izendatua, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Mercedes Artieda Lanas andrea, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Elisa Robledo Martín andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 17ko 234E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Idazkaria: Carlos Javier Suescun Sánchez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 8ko 2329E/2024 Ebazpenaren bidez izendatua.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.
Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2604592