69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

683E/2026 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 367E/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 19an emaniko 2613E/2025 Ebazpenaren bidez aldatu zen Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera.

Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretu horren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

María Jesús Esain Nicuesa andreak, batzorde horretako kideak, zerbitzu aktiboan baja eman zuen abenduaren 30ean, erretiroa hartu zuelako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 1eko 2896E/2025 Ebazpenaren bidez. Beraz, bidezkoa da hura ordeztea.

2025eko martxoaren 10ean, Irene Martínez García andreak jakinarazi zuen uko egiten ziola batzorde horretako idazkari izateari. Beraz, bidezkoa da hura ordezkatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatu du Josune Silanes Vela andrea izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Jesús Esain Nicuesa andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kidea, bai eta Irene Martínez García andrea, batzordeko idazkaria, eta beren dedikazioa eskertzea.

2. Josune Silanes Vela andrea izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

3. Raquel Errea Irisarri andrea izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko idazkari.

Horrela, aurrerantzean, honako hauek osatuko dute Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua: Ana Zambrana Uriel, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 19ko 2613E/2025 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen.

Batzordekideak:

–Ariñe Sádaba Ezquer andrea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 19ko 2613E/2025 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen.

–Blanca Sánchez Burgaleta andrea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 30eko 953E/2022 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen.

–Pedro Aicua Zalduendo jauna, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 2ko 547E/2025 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Sonia Ropero Moriones andrea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 10eko 7E/2017 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Idoia Laspalas Pérez andrea, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 360E/2021 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Josune Silanes Vela andrea, Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria:

–Raquel Errea Irisarri andrea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.

Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2604588