1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
588E/2026 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Jorge Gil Serrano jauna izendatzen baita Tutera Mendebaldeko OOLTko zuzendari, Tuterako Osasun Barrutian.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.2 artikuluak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez izendatuko eta kargutik kenduko dira oinarrizko osasun-laguntzako taldeetako zuzendariak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun-barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun-laguntzari atxikitako osasun-profesionalen artetik aukeratuz.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Jorge Gil Serrano jauna izendatzea Tutera Mendebaldeko OOLTko zuzendari. Talde hori Tuterako Osasun Barrutiari atxikita dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.
2. Izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean hartu beharko du interesdunak izendapenaren xedeko plazaren jabetza.
3. Ebazpen hau Jorge Gil Serrano jaunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2604219