69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2026 FORU DEKRETUA, martxoaren 18koa, zeinaren bidez Virginia Marín Fernández andrea izendatzen baita Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari. Zerbitzu hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru-dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko martxoaren hemezortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Virginia Marín Fernández andrea izendatzea Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari, 2026ko martxoaren 20tik aurrerako ondorioekin. Zerbitzu hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

2. Foru-dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2604274