69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

581E/2026 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Manuel Jesús Mozota Nuñez jauna izendatzen baita Noaingo OOLTko zuzendari.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.2 artikuluak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez izendatuko eta kargutik kenduko dira oinarrizko osasun-laguntzako taldeetako zuzendariak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun-barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun-laguntzari atxikitako osasun-profesionalen artetik aukeratuz.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Manuel Jesús Mozota Nuñez jauna izendatzea Noaingo OOLTko zuzendari. Talde hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoa da.

2. Izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean hartu beharko du interesdunak izendapenaren xedeko plazaren jabetza.

3. Ebazpen hau Manuel Jesús Mozota Nuñez jaunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2604108