1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
7/2026 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen baitzaio Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legeak arautzen dituen kontratu publiko batzuk sinatzeko eskumena, zehazki, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari esleitutako eskumenen esparruari eragiten dioten kontratuak.
Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluak ezartzen du kontratazio organoak administrazio agiri batean formalizatu behar dituela kontratuak 15 egun naturaleko epean, adjudikazioa eteteko epea bukatzen denetik hasita.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 15. artikuluak ezartzen du organoek, foru lege beraren 11. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan adierazitako mugei lotuta, beren menpeko organoei eskuordetzen ahal dietela kontratu horien sinadura.
Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
1. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzea Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak arautzen dituen kontratu publiko batzuk sinatzeko eskumena, zehazki, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari esleitutako eskumenen esparruari eragiten dioten kontratuak.
2. Ebazpen hau igortzea Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko martxoaren 13an.–Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2604176