69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2026 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiak emana, zenbait eskumen eskuordetzen dizkiena honako hauei: Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariari.

Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuan ezarrita dago Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren jarraipena dela eta bere gain hartzen dituela haren eskumenak, salbu eta zerbitzu osagarriekin loturikoak. Horrek esan nahi du, bada, langileriari lotutako eskumenei eusten diela.

Azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren bidez Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretu horren 2. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Hezkuntzako kontseilariari dagokio, besteak beste, langileriari buruzko politika zehaztea eta langileriaren arloko eskudantziak erabiltzea, otsailaren 21eko 15/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz; izan ere, foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak mugatu ziren.

Halaber, azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak bigarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren esku utzi dira (Langileriaren Zuzendaritza Nagusia da orain) Hezkuntza Departamentuko kontseilariari langileriaren arloan esleitu zaizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera, honako hauek izan ezik:

a) Langileriari buruzko politika zehaztea Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituzten arauetan Nafarroako Gobernuko kontseilariei oro har esleitzen zaizkien eskudantziak, beren departamentuko langileei dagokienez.

c) Berariaz beste administrazio organo batzuen esku utzi diren eskudantziak.

Adierazitakoa gorabehera, langileriaren arloko administrazio espedienteak ebazterakoan beharrezkoa den eraginkortasuna eta bizkortasuna lortzeko xedez, bidezkotzat jotzen da eskudantzia horiek, langileriaren arloan Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari dagozkionak, honako hauen esku uztea: Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku. Hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eskuordetze hori arlo horretan indarra duen legeriaren mende dago, hots, Nafarroako Foru Komunitatean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluaren mende.

Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauen esku uztea Langileriaren zuzendari nagusiak langileriaren arloko administrazio espedienteak ebazteko dituen eskudantziak, bakoitzari dagozkion eskumenen arloan: Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku.

2. Langileriaren zuzendari nagusiak noiznahi eskuratzen ahal du edozein espediente, ebazteko.

3. Eskuordetze hauek erabiliz ematen diren ebazpenetan, inguruabar hori aipatu beharko da berariaz. Ebazpen horiek Langileriaren zuzendari nagusiak emanak balira bezala hartuko dira, ondorio guztietarako, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari edo Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, eta, orobat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 13an.–Langileriaren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2604134