1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
73E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 24koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Juan Pablo Belzunegui Otano jauna, Ingurumen Ikuskapenen Ataleko burua.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 31n emandako 85/2019 Foru Aginduaren bidez, Juan Pablo Belzunegui Otano jauna izendatu zen Ingurumen Ikuskapenen Ataleko buru bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Juan Pablo Belzunegui Otano jauna, Ingurumen Ikuskapenen Ataleko burua, 2026ko martxoaren 31tik aurrerako ondorioekin, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru-agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 24an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2604628