1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
74E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Pedro Luis Bados Otazu jauna izendatzen baita Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta proposatzen den pertsona zer departamenturi atxikita dagoen, departamentu horretako titularraren aldez aurreko adostasunarekin. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Pedro Luis Bados Otazu jauna izendatzea Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko buru bitarte baterako, 2026ko martxoaren 20tik aurrerako ondorioekin. Atal hori Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.
2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 18an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, María Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2604307