69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

92E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Luis Marín Ederra, Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoko burua, berak hala eskatuta. Bulego hori Industria Sustatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Luis Marín Ederra, Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoko burua, berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Industria Sustatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusian. Kargu-uzteak 2026ko apirilaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusira, Industria Sustatzeko Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 18an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2604320