1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
91E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Flores Dufur andrea, Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoko burua, berak hala eskatuta. Bulego hori Kontsumo Zerbitzuari atxikita dago, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusian.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Flores Dufur andrea, Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoko burua, berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Kontsumo Zerbitzuari atxikita dago, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusian. Kargu-uzteak 2026ko apirilaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietarako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusira eta Kontsumo Zerbitzura, eta Osasun Departamentuko eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 18an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2604318