1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
159E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Iñigo Zunzarren Jaurrieta jauna izendatzen baita Langileria eta Artxibo Bulegoko buru bitarte baterako. Atal hori Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Atalari atxikita dago, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta izendatu gogo dena beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egin du txosten hori, eta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak emandako ahalmenei jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Iñigo Zunzarren Jaurrieta jauna izendatzea Langileria eta Artxibo Bulegoko buru bitarte baterako. Atal hori Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Atalari atxikita dago, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian. Izendapenak 2026ko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru-agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko martxoaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2604649