66. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2026. urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 artikuluarekin bat etorriz, jakinarazten da 2026. urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2026eko martxoaren 24tik maiatzaren 11ra bitartekoa izango dela.

Helbideratutako ordainagiriak 2026eko apirilaren 20an kargatuko dira kontuetan, eta helbideratu gabekoak, berriz, Udal honen banku-kontuetan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu beharko dira.

Ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epean egiten, prozedura exekutiboa hasiko da eta Tributuei Buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin gehituko dira.

Olaztin, 2026eko martxoaren 24an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2604591