2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Larreen aprobetxamendurako eskaera
Murchanteko Udalak, 2026ko martxoaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen hasiera ematea larreen aprobetxamendua emateko txandari, honela:
Lehena.–Herri-larreak herritarrei zuzenean adjudikatzeko prozedurari hasiera ematea, orain hasten baita emakida-aldia. Hain zuzen, 8 urte iraunen du adjudikazioak, 2033ko abenduaren 31ra arte.
Bigarrena.–Hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, eskaerak aurkez ditzaten Murchanteko herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek, larreen aprobetxamendurako eskortaren adjudikaziodun izateko.
Eskabideak aurkeztu beharko dira Murchanteko Udalaren Erregistro Orokorrean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bitartekoren baten bidez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Hirugarrena.–Hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, laborantza lurzatien titularrek edo herri-lurzatien adjudikaziodunek aurkez ditzaten lurzatiak mugatzeko eskabideak, beren lurzatiak larreen aprobetxamendutik libratzeko.
Urtero aurkeztu beharko da lurzatiak mugatzeko eskabidea, abenduaren 31 baino lehen, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Eskabidean adierazi beharko da hurrengo urterako mugaketa eskatzen dela.
Lurzatiak mugatu nahi dituenak belarrak ordaindu beharko dizkio Murchanteko Udalari, hala zehaztuta baitago Murchanteko herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 30. artikuluan.
Eskabideak aurkeztu beharko dira Murchanteko Udalaren Erregistro Orokorrean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bitartekoren baten bidez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Murchanteko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Murchanten, 2026ko martxoaren 18an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2604305