2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BADOSTAINGO KONTZEJUA
Herri-baratzeen aprobetxamenduaren eskaera
Badostaingo Kontzejuak, 2025eko apirilaren 13ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea herri-baratzeen aprobetxamendua adjudikatzeari, errentamendu bidez adjudikatu ere.
Interesdunek adjudikazioa eskatzen ahalko dute, baldintza-agiriei jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar eguneko epean.
Badostaingo Kontzejuaren iragarki-taulan eta kontratazio atarian agertzen dira aprobetxamendurako baldintzak, eta, orobat, azaltzen da zer agiri aurkeztu behar dituzten interesdunek.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Badostainen, 2026ko martxoaren 17an.–Kontzejuko lehendakaria, Fernando Torres de Miguel.
Iragarkiaren kodea: L2604256