2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BADOSTAINGO KONTZEJUA
Ordenantza, Hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Badostaingo Kontzejuak, 2026ko martxoaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Badostainen, 2026ko martxoaren 17an.–Badostaingo Kontzejuko lehendakaria, Fernando Torres de Miguel.
Iragarkiaren kodea: L2604255