2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin ingurumeneko teknikariaren plaza bat. Deialdiko plaza bete gabe utzi dela deklaratzea
Alkatetzaren 141/2026 Ebazpenaren bidez onetsi ziren honako honen oinarriak: deialdia, bete dadin, lekualdatze-lehiaketa bidez, ingurumeneko teknikariaren plaza bat, Lizarrako Udalaren zerbitzukoa. Deialdi hori argitaratu zen 2026ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an. Lanpostuak 10.1. zenbakia dauka plantillan.
Deialdiaren 4.4 oinarrian xedatutakoarekin bat, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Lizarrako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, deklaratzeko lehiaketako plaza bete gabe gelditu dela. Ebazpen hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lizarrako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Aurreikuspen horrekin bat, eta ez denez eskabiderik aurkeztu aurreikusitako epean, deialdi honetan (lekualdatze-lehiaketa, bete dadin ingurumeneko teknikariaren plaza bat), bidezkoa da deklaratzea aipatutako deialdiko plaza bete gabe gelditu dela.
Ikusirik deialdiaren oinarriak eta espedientean dauden eranskinak, eta erabiliz ditudan eskumenak, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluak ezarritakoak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Deialdi honetako plaza bete gabe gabe gelditu dela deklaratzea: deialdia, bete dadin, lekualdatze-lehiaketa bidez, ingurumeneko teknikariaren plaza bat, Lizarrako Udalaren zerbitzukoa (Alkatetzaren 141/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2025eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an). Zioen azalpenean adierazitako arrazoiengatik bete gabe deklaratu da plaza.
Bigarrena.–Ebazpena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lizarrako Udaleko iragarki taulan eta udalaren web-orrian.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Langileria Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari erabaki honen berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Lizarran, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2604117