1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
12/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baitzaie 33+580 kilometro-puntuko goiko pasabideko obrek eta "La Serna-Labradas 1" eta "Corella-Iparraldea zirkuitua" linea elektrikoak aldatzekoek ("A-15 Nafarroako autobia. Nafarroako tartea, 29+000 kilometro-puntutik 34+800 kilometro-puntura" proiektukoak) ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, ager daitezen okupatu aurreko aktak egiteko.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 24ko 23/2025 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen "A-15 Nafarroako autobia. Nafarroako tartea, 29+000 kilometro-puntutik 34+800 kilometro-puntura" izeneko eraikuntza proiektua, eta jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren azaroaren 10eko 72/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi ziren "A-15 Nafarroako autobia. Nafarroako tartea, 29+000 kilometro-puntutik 34+800 kilometro-puntura" izeneko eraikuntza proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Nafarroako Gobernuaren 2026ko otsailaren 21eko Erabakiaren bidez, adierazi zen presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, "A-15 Nafarroako autobia. Nafarroako tartea, 29+000 kilometro-puntutik 34+800 kilometro-puntura" proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.
Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 30.h) artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz (azaroaren 5eko 127/2025 Foru Dekretuak aldatu zuen arau hori),
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea 33+580 kilometro-puntuko goiko pasabideko obrek eta "La Serna-Labradas 1" eta "Corella-Iparraldea zirkuitua" linea elektrikoak aldatzekoek ("A-15 Nafarroako autobia. Nafarroako tartea, 29+000 kilometro-puntutik 34+800 kilometro-puntura" proiektukoak) ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, ager daitezen 2026ko apirilaren 13an, 14an, 15ean, 16an eta 17an, Corellako eta Tuterako udaletxeetan, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, okupazio aktak egiteko.
2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bitan eta Corellako eta Tuterako udaletxeetako iragarki-tauletan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.
4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Corellako eta Tuterako udalei eta Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia, Berta Miranda Ordobás (Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, ordezkapena eginez, 11/2024 Foru Aginduaren arabera).
Iragarkiaren kodea: F2604848