1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
898/2026 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna ezartzen duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 9ko 78/2025 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2026ko lan egutegia onetsi zen, eta haren 1.2 artikuluak adierazten du ezen, Iruñean lan egiten ez duten langileentzat, zer herritan lan egiten duten, jaieguna izanen dela Nafarroako herrietako 2026ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herri hartako festa eguna eta, gainera, zer herritan egiten den lan, herri horretako zaindariaren festak direla eta, hiru jaiegun izanen direla, herriko festek dirauten bitartean hartu beharko direnak, hau da, herriko zaindariaren eguna eta beste bi egun gehiago (horien artean, festak hasten diren eguna edo festaren bezpera). Beraz, horren ondorioetarako, bidezkoa da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen hau onestea, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehazteko, herri bakoitzean aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile guztientzat.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan 2026an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako jaiegunak zehaztu ondoren Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 682/2025 Ebazpenaren bidez, bidezkoa da herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehaztea. Izan ere, egun horiek oinarri harturik, eta aplikatuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 9ko 78/2025 Foru Aginduaren 1.2 artikulu horretan ezarritakoa, aste barreneko jaiegunak ezartzen dira Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileentzat.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehaztea, Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.
Iruñean aritzen ez diren langileentzat, herriko festak direla-eta jaiegun izanen dira Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 9ko 78/2025 Foru Aginduaren 1.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozko egunak, kontuan harturik jarraian ematen den zerrenda, kasuan kasuko zaindariaren eguna eta herria jasotzen dituena:
HERRIA | ZAINDARIAREN EGUNA 2026 |
Abartzuza | Abuztuaren 16a |
Ablitas | Abuztuaren 30a |
Oibar | Abuztuaren 16a |
Allo | Abuztuaren 21a |
Altsasu | Irailaren 12a |
Antzin | Uztailaren 27a |
Andosilla | Irailaren 9a |
Agoitz | Abuztuaren 12a |
Arguedas | Abuztuaren 4a |
Aribe | Irailaren 6a |
Arroitz | Irailaren 9a |
Artaxoa | Irailaren 8a |
Auritz | Ekainaren 24a |
Aurizberri | Abuztuaren 24a |
Aiegi | Abuztuaren 30a |
Azagra | Irailaren 9a |
Bera | Abuztuaren 5a |
Berbintzana | Abuztuaren 16a |
Beriain | Irailaren 5a |
Buñuel | Abuztuaren 16a |
Cabanillas | Abuztuaren 16a |
Cadreita | Uztailaren 16a |
Caparroso | Irailaren 2a |
Cárcar | Irailaren 13a |
Zarrakaztelu | Abuztuaren 2a |
Cascante | Irailaren 1a |
Kaseda | Irailaren 8a |
Castejón | Ekainaren 28a |
Cintruénigo | Irailaren 8a |
Corella | Irailaren 27a |
Cortes | Irailaren 30a |
Deikaztelu | Abuztuaren 27a |
Doneztebe | Ekainaren 30a |
Elizondo (Baztan) | Uztailaren 26a |
Espartza Zaraitzu | Abuztuaren 2a |
Ezkirotz | Abuztuaren 16a |
Lizarra | Abuztuaren 4a |
Etxarri Aranatz | Abuztuaren 5a |
Ezkaroze (Zaraitzu) | Uztailaren 17a |
Faltzes | Abuztuaren 17a |
Fitero | Irailaren 14a |
Fontellas | Irailaren 5a |
Funes | Abuztuaren 9a |
Fustiñana | Abuztuaren 7a |
Goizueta | Abuztuaren 16a |
Gorraitz (Eguesibar) | Irailaren 12a |
Uharte | Irailaren 22a |
Izize | Irailaren 28a |
Irurita (Baztan) | Maiatzaren 17a |
Irurtzun | Uztailaren 17a |
Izaba | Uztailaren 25a |
Iturmendi | Uztailaren 17a |
Lakuntza | Abuztuaren 25a |
Larraga | Abuztuaren 6a |
Larraintzar (Ultzama) | Abuztuaren 3a |
Leitza | Abuztuaren 11 |
Lekunberri | Urriaren 9a |
Lerin | Abuztuaren 16a |
Lesaka | Uztailaren 6a |
Lezaun | Ekainaren 28a |
Lodosa | Uztailaren 30a |
Los Arcos | Abuztuaren 16a |
Irunberri | Abuztuaren 31 |
Martzilla | Abuztuaren 24a |
Mélida | Abuztuaren 20a |
Mendabia | Abuztuaren 24a |
Mendigorria | Abuztuaren 16a |
Milagro | Abuztuaren 30a |
Miranda-Arga | Abuztuaren 24a |
Monteagudo | Abuztuaren 16a |
Murchante | Abuztuaren 16a |
Nagore | Urriaren 4a |
Nabaskoze | Abuztuaren 2a |
Noain (Elortzibar) | Abuztuaren 28a |
Otsagabia | Irailaren 6a |
Olazti | Uztailaren 25a |
Erriberri | Irailaren 14a |
Orkoien | Ekainaren 19a |
Oronoz (Baztan) | Abuztuaren 16a |
Ororbia | Abuztuaren 24a |
Orotz-Betelu | Abuztuaren 4a |
Azkoien | Irailaren 2a |
Gares | Uztailaren 29a |
Ribaforada | Abuztuaren 25a |
Erronkari | Abuztuaren 14a |
San Adrián | Uztailaren 27a |
Zangoza | Irailaren 14a |
Santakara | Abuztuaren 16a |
Sartaguda | Abuztuaren 5a |
Sesma | Abuztuaren 24a |
Tafalla | Abuztuaren 16a |
Tutera | Uztailaren 26a |
Urrotz-Hiria | Abuztuaren 16a |
Valtierra | Abuztuaren 18a |
Viana | Uztailaren 24a |
Alesbes | Irailaren 17a |
Villatuerta | Abuztuaren 16a |
Ziordia | Irailaren 7a |
Zubiri (Esteribar) | Abuztuaren 2a |
Zudairi (Ameskoabarrena) | Abuztuaren 23a |
2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan aritzen diren langileentzat, eskolaren funtzionamenduaren berezitasunagatik, bai eta herri hauetan aritzen diren langileentzat ere, zaindariaren jaieguntzat hartuko da, herriko festak direla eta, Iruñerako ezarritakoa, hots, uztailaren 7a: Antsoain, Barañain, Berriozar, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia, Zizur, Mutiloa, Sarriguren, Cordovilla, Elkano eta Imarkoain.
Aurreko paragrafoko salbuespena ez zaie aplikatuko liburutegien sarean aritzen diren langileei; izan ere, kasuan kasuko lantokiaren herriko zaindariaren jaieguna izanen dute, ebazpen honen lehenbiziko atalean ezarritakoaren arabera. Beraz, honako egun hauek hartuko dira zaindariaren eguntzat, herriko festak direla eta, herria zein den:
Antsoain | Irailaren 19a |
Barañain | Ekainaren 26a |
Berriozar | Abuztuaren 28a |
Burlata | Abuztuaren 16a |
Mutiloa | Ekainaren 20a |
Atarrabia | Urriaren 6a |
Zizur Nagusia | Abuztuaren 28a |
3. Oieregin lan egiten duten Ingurumena Zaintzeko Ataleko langileen kasuan, herriko jaietako zaindariaren egunari dagokion jaieguna izanen da Lesakako herriarentzat ezarrita dagoen egun bera.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2604209