66. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

95/2026 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena 2026an gaitasun artistikoaren proba garatzeko, zeina beharrezkoa baita Nafarroako Foru Komunitateko Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko.

Hala xedatzen baitute Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 52. artikuluaren 1. eta 2. apartatuek, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen erdi eta goi mailako heziketa zikloen curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuek, irakaskuntza horien erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, sarrera baldintzak betetzeaz gainera, kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko behar diren gaitasun eta ezaupide artistikoak erakusteko berariazko proba bat gainditu beharko da.

Berariazko proba hori gaitasun artistikoaren proba deitzen da, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuaren 6.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 37/2026 Ebazpenaren bidez, egutegia onetsi da Nafarroan Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren probaren 2026ko deialdirako. Bada, beharrezkoa da hori behar bezala garatzeko jarraibideak zehaztea.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraibideak onestea Nafarroako Foru Komunitatean 2026an gaitasun artistikoaren proba garatzeko, zeina beharrezkoa baita 2026-2027 ikasturteko onarpen prozesuan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko. Ebazpen honen eranskinetan jasota daude aipatu jarraibideak.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera; Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora, Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolara eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolara.

Iruñean, 2026ko martxoaren 10ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–JARRAIBIDEAK, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN 2026AN GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBA GARATZEKO, ZEINA BEHARREZKOA BAITA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO LANBIDE IRAKASKUNTZETAKO ERDI ETA GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO

Gaitasun artistikoaren probatik salbuestea.

1. Erdi mailako zikloetara sartzeko gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuetsita egonen dira apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 58.3 artikuluan zehaztutako egoeraren batean daudenak (foru agindu horren bidez arautu zen Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan onartzeko prozesua).

Gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuetsita egonen dira, halaber, frogatzen dutenak egin nahi duten erdi mailako zikloko gaitasun profesionalekin zuzenean lotutako lan esperientzia dutela, gutxienez urtebetekoa. Hori guztia, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 58.4 artikuluan ezarritakoa garatuz. Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte gutxienez:

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, gauzatutako jarduera eta noiz aritu den jarduera horretan. Norberaren kontura ari diren langileen kasuan, tributudunen zentsuan altan egotearen ziurtagiria.

2. Goi mailako zikloetara sartzeko gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuetsita egonen dira apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 74.3 artikuluan zehaztutako egoeraren batean daudenak (foru agindu horren bidez arautu zen Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan onartzeko prozesua).

Gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuetsita egonen dira, halaber, frogatzen dutenak egin nahi duten goi mailako zikloko gaitasun profesionalekin zuzenean lotutako lan esperientzia dutela, gutxienez urtebetekoa. Hori guztia, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 74.4 artikuluan ezarritakoa garatuz. Aurreko atalean erdi mailako gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuesteko aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte gutxienez.

Izena ematea.

3. Izena emateko egutegia Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 37/2026 Ebazpenean ezarritakoa da.

4. Izangai bakoitzak izena emateko orri bakarra bete beharko du, izena emateko orriaren eredu ofizialean bete ere. Eredu hori eskuragarri dago "Aurkeztu beharreko agiriak" atalean, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren proba" tramitearen fitxan, helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno.

5. Izangaiek agiri hauek erantsi beharko dizkiote izena emateko orriari:

a) Nahitaezko agiriak:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

b) Proba egitetik salbuesteko agiriak:

–Gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuetsia egonez gero, eranskin honen 1. eta 2. jarraibideetan adierazitakoa frogatzeko agiriak aurkeztuko dira.

Gaitasun artistikoaren proba egiteko onartutako pertsonen behin-behineko eta behin betiko zerrendak eta erreklamazioak egiteko epea.

6. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 37/2026 Ebazpenean ezarritako egunetan argitaratuko dira.

Proba egiteko egutegia.

7. Izangaiak zer arte eta goi mailako diseinu eskolatan eman duen izena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 37/2026 Ebazpenean ohiko eta ezohiko aldietarako ezarritako egunetan, eskola horretan eginen du gaitasun artistikoaren proba. Aintzat hartuko da ohiko deialdiaren data zuzenketa hau:

–Ohiko deialdia: erdi mailako gaitasun artistikoaren proba egiteko eguna: maiatzaren 20a (15:30etik 19:00etara).

–Ohiko deialdia: goi mailako gaitasun artistikoaren proba egiteko eguna: maiatzaren 21a (15:30etik 19:00etara).

8. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren nortasun txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala.

Nortasuna frogatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin. Halaber, probara joan beharko da osasun agintaritzak egun horretarako ezarritako neurriak hartuta.

9. Gaitasun artistikoaren proba egitera aurkezten ez direnak ez aurkeztutzat hartuko dira, eta proba horretan lortuko duten kalifikazioa 0 puntu izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak.

10. Gaitasun artistikoaren proba zer arte eta goi mailako diseinu eskolatan egin den, eskola horretan argitaratuko dira deialdi bakoitzeko emaitzak, bai eta Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko fitxa honetan ere:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

11. Behin-behineko emaitzak, erreklamazioak eta behin betiko emaitzak argitaratzeko datak, ohiko eta ezohiko aldietarako, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 37/2026 Ebazpenean adierazitakoak dira.

12. Behin-behineko emaitzen aurka jarritako erreklamazioak epaimahaiburuari igorritako idazkiaren bidez aurkeztuko dira. Hain zuzen ere, proba zer arte eta goi mailako diseinu eskolatan egiten den, eskola horretan aurkeztuko dira.

13. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan, epaimahaia bilduko da horiek aztertu eta ebazteko. Epaimahaiak horien gainean hartutako ebazpena jakinarazteko modua behin betiko akta jendaurrean jartzea izanen da.

Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jarriz komunikatuko da zer ebatzi duten gaitasun artistikoaren probaren epaimahaiek, aurkeztutako erreklamazioen gainean. Aktaren eranskin bat ere argitaratuko da, non adieraziko baita, modu arrazoituan, ea kontuan hartu diren izandako erreklamazioak.

Akreditazioa.

14. Erdi mailako gaitasun artistikoaren proba gaindituz gero, horrek balioa izanen du Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa ziklo guztietarako.

15. Goi mailako gaitasun artistikoaren proba gaindituz gero, horrek balioa izanen du Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa ziklo guztietarako.

16. Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako zuzendariak ziurtagiriak emanen dizkie proba gainditu dutenei; ziurtagiriek, gutxienez, ebazpen honen 3. eta 4. eranskinetan adierazitako informazioa izanen dute. Ziurtagiriek berariaz adierazi beharko dute izangaiek proba gainditu dutela, "Gai" adierazita, eta, horrez gain, lortutako zenbakizko kalifikazioa ere adieraziko da, dezimal batekin.

Edukia, garapena eta ebaluazio irizpideak.

17. Gaitasun artistikoaren probak, hala erdi mailakoak nola goi mailakoak, ariketa hauek izanen ditu: galde-sorta bati erantzutea, zenbait irudi komentatzea eta garapen grafikoak egitea, bai zuri-beltzean bai koloretan. Erdi mailako ariketak eta goi mailakoak ezberdinak izanen dira.

Baloratuko dira kontzeptuen zorroztasuna eta sormena, berariazko trebetasunak eta abileziak, oharmen eta hautematerako gaitasunak eta arte plastikoetarako eta diseinurako gaitasuna.

Erdi mailako gaitasun artistikoaren proban izangaiari eskatzen zaizkion maila eta trebakuntza ez dira inola ere izanen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumean eskatutako gaitasunak eta ezagutzak baino handiagoak.

Era berean, goi mailako gaitasun artistikoaren proban izangaiari eskatzen zaizkion maila eta trebakuntza ez dira izanen Arte Batxilergoko irakasgaien curriculumean eskatutako gaitasunak eta ezagutzak baino handiagoak.

18. Probaren kalifikazioa ariketa guztien batuketa izanen da, 0 puntutik 10 puntura bitarte. Proba gainditzeko, azken kalifikazioa 5 puntukoa edo hortik gorakoa izan beharko da.

19. Proba honen emaitza "Gai" edo "Ez-gai" izanen da, eta 0tik 10era bitarteko zenbakizko kalifikazioa ere adieraziko da, dezimal batekin.

20. Arte eta goi mailako diseinu eskolek behar diren orientabideak emanen dizkiete gaitasun artistikoaren proban izena ematen dutenei, haren edukiak eta garapena ezagut ditzaten.

Epaimahaiak.

21. Epaimahai bat eratuko da arte eta goi mailako diseinu eskola bakoitzean. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du epaimahai hori, eta honako kide hauek izanen ditu: epaimahaiburu bat, idazkari bat eta bi epaimahaikide. Irakasleen edozein kidegotako irakasleak izanen dira, 2025-2026 ikasturtean eskolak ematen dituztenak Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako zikloetan, dagokionaren arabera, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan eta Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan.

22. Epaimahaiaren eginkizunak hauek izanen dira:

a) Gaitasun artistikoaren proba egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea, zuzen egin dadila begiratzea eta prozesuko aktak egitea.

b) Probako ariketak prestatzea.

c) Onartu diren izangaien behin-behineko eta behin betiko aktak argitaratzea eta haien aurka jartzen diren erreklamazioak ebaztea.

d) Proban egotea eta zuzen egiten dela ziurtatzea.

e) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

f) Probako ariketak zuzendu eta kalifikatzea.

g) Emaitzen aktak egin eta argitaratzea eta haien aurka jartzen diren erreklamazioak ebaztea.

Zenbaki honetako e) atalari dagokionez, behar den egiaztapenak eginda ere zalantzarik baldin badago izangairen baten nortasunari buruz, dagokion epaimahaiak proba egiten utziko dio. Proba bukatutakoan, epaimahaiak errekerimendua eginen dio nortasuna zalantzarik gabe froga dezan egokien iruditzen zaion prozeduraren bidez. Nortasuna frogatu ezean, ondorioztatuko da proba ez duela egin.

23. Epaimahaiburuek zilegi izanen dute behar diren laguntzaileak izendatzea, izena ematen duten izangaien kopuruaren arabera. Laguntzaile horiek Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu.

Laguntzaile horiek kasuan kasuko arte eta goi mailako diseinu eskolan ari diren irakasleak izanen dira.

Laguntzaileen eginkizunak hauek izanen dira:

–Ikasgelak antolatzea.

–Probarako ereduak prestatzea.

–Probara joan eta kontrolatzea.

–Izangaien nortasuna egiaztatzea.

24. Epaimahaikideei eta laguntzaileei konpentsazio ekonomikoak dagozkie, bat etorriz Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 84/2016 Ebazpenean ezarritakoarekin.

ANEXO 2.–CERTIFICADO PRUEBA DE APTITUD ARTÍSTICA - GRADO MEDIO

GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBAREN ZIURTAGIRIA - ERDI MAILA

D(ña) ........................................................................................................................ directora/director de la Escuela de Arte y Superior de Diseño ......................................................... / ................................................................................................................................................................................ jaunak/andreak ....................................................................... (e)ko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako zuzendariak

CERTIFICA QUE / ZIURTATZEN DU:

D(ña) ..........................................................................., con DNI / TIE / Pasaporte ................................, según figura en el acta de evaluación de la prueba de aptitud artística de grado medio celebrada el día ....... de .................. de 2026, ha sido declarado/a APTO/A con una calificación final de ........... en dicha prueba.

Dicha calificación permite el acceso, previo cumplimiento del resto de requisitos, a los ciclos formativos de grado medio de artes plásticas y diseño con arreglo a la normativa de admisión de alumnos.

....................., a ........ de ............................. de 2026

La directora / el director

Zuzendaria

Fdo/Stua .........................................................................

2026ko ..................aren ..... (e)an egindako erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ebaluazio aktaren arabera, ........................................................................... jaunak/andreak, ............................ NANa / AITa / Pasaportea duenak, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa ......... puntukoa izan baitu.

Kalifikazio hori esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzen ahal da, betiere gainerako baldintzak betetzen baditu.

..................(e)n, 2026ko .................aren ..............(e)an

La secretaria / el secretario

Idazkaria

Fdo/Stua ..........................................................................

ANEXO 3.–CERTIFICADO PRUEBA DE APTITUD ARTÍSTICA - GRADO SUPERIOR

GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBAREN ZIURTAGIRIA - GOI MAILA

D(ña) ........................................................................................................................... directora/director de la Escuela de Arte y Superior de Diseño ........................................................... / ................................................................................................................................................. jaunak/andreak ....................................................................................... (e)ko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako zuzendariak

CERTIFICA QUE / ZIURTATZEN DU:

D(ña) ..........................................................................., con DNI / TIE / Pasaporte. ................................, según figura en el acta de evaluación de la prueba de aptitud artística de grado superior celebrada el día ....... de .................. de 2026, ha sido declarado/a APTO/A con una calificación final de ........... en dicha prueba.

Dicha calificación permite el acceso, previo cumplimiento del resto de requisitos, a los ciclos formativos de grado medio y superior de artes plásticas y diseño con arreglo a la normativa de admisión de alumnos.

......................., a ........ de ......................... de 2026

La directora / el director

Zuzendaria

Fdo/Stua ..........................................................................

2026ko ..................aren ..... (e)an egindako goi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ebaluazio aktaren arabera, ........................................................................... jaunak/andreak, ............................ NANa / AITa / Pasaportea duenak, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa ......... puntukoa izan baitu.

Kalifikazio hori esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzen ahal da, betiere gainerako baldintzak betetzen baditu.

...............(e)n, 2026ko .................aren ...............(e)an

La secretaria / el secretario

Idazkaria

Fdo/Stua ..........................................................................

Iragarkiaren kodea: F2604111