65. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LAKUNTZA

Hileta-eskubidea iraungitzea eta panteoia kentzea

Lakuntzako udal-hilerriaren ordenantza arautzailean xedatutakoarekin bat etorriz, bereziki 23., 25. eta 38. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, honako hau jakinarazten da:

Lakuntzako udal-hilerrian kokatutako (19. eta 20. hilobien artean) panteoi baten abandonu-egoera eta/edo kontserbazio falta egiaztatu denez, eta haren titulartasuna ezezaguna denez, ezinezkoa izan da hileta-eskubidearen titularra edo haren oinordeko edo interesdunak identifikatzea edo lokalizatzea. Hortaz,

JAKINARAZTEN DA:

Lehenengoa.–20 egun naturaleko epea ematen dela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, panteoi horren gainean eskubideren bat duela uste duen edozein pertsona Lakuntzako Udalean ager dadin eta bere titulartasuna edo interes legitimoa agiri bidez egiaztatu dezan.

Bigarrena.–Epe berean, interesdunek, hala badagokio, hilobiaren egoera administratiboa erregularizatu beharko dute, eta haren kontserbazio egokia bermatzeko beharrezko jarduketak egin.

Hirugarrena.–Aipatutako epea igaro eta inolako erreklamaziorik edo behar besteko egiaztapenik aurkezten ez bada, Udalak hileta-eskubidearen iraungipena deklaratu ahal izango du, panteoia udal ondareari itzuliz eta kentzeari ekinez, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Laugarrena.–Kasu horretan, dauden gorpuzkiak hezurtegi orokorrera eramango dira edo aplikatzekoa den araudiak ezarritakoaren arabera jardungo da, baldin eta legitimazioa duten pertsonek bestelakorik adierazten ez badute.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, behar diren ondorioetarako.

Lakuntzan, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2604233