64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Irati Biosfera Erreserbaren estatutuen aldaketa. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2026ko otsailaren 11n egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1.–Hasiera batez onestea Irati Biosfera Erreserbaren estatutuen aldaketa.

2.–Aldaketa jendaurrean jartzea, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, 4/2019 Foru Legeak, otsailaren 4koak, Nafarroako Toki Administrazioa Erreformatzen duenak, 212.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, edozein pertsonak espedientea aztertu eta beharrezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.

Espedientea Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko Idazkaritzan dago jendaurrean. Orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan argitaratzen da.

Ezkarozen, 2026ko martxoaren 12an.–Batzordeko lehendakaria, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2604083