64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2026rako, honako hauetan: ordenantza fiskalak, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko azaroaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hauek aldatzea:

–Ordenantza fiskala, 2026. urterako tasak arautzen dituena, udal hondakinak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo desegiteko, eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena, 2026rako, ur-horniduraren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen eta jardueren tasak.

2026ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an, bai eta Mankomunitatearen iragarki-taulan ere, eta legezko epea iraganik inork ez duenez aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, behin betiko onetsirik gelditu da, eta testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla erabakiaren aurka:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lakuntzan, 2026ko martxoaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

ORDENANTZA FISKALA, 2026. URTERAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA, UDAL HONDAKINAK BILTZEKO, TRATATZEKO ETA APROBETXATZEKO EDO DESEGITEKO, ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO

I. KAPITULUA.–OINARRIAK

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau ezartzen da babes harturik Nafarroako toki-erakundeei eman zaizkien ahalmenak –hain zuzen ere, toki-erakundeei aplikatzekoa zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenak– eta haiekin bat.

II. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENAREN IZAERA

2. artikulua. Ordenantza honen xedea da tasak ezartzea, zerbitzu hauek emateagatik: udal hondakinak biltzea, tratatzea, aprobetxatzea edo ezabatzea, eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerak egitea.

Hortaz, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa da ordainarazpenen izaera fiskala; zehazki, 100. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak egiteko tasena (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

III. KAPITULUA.–APLIKAZIO EREMUA

3. artikulua. Ordenantza hau aplikatuko da Mankomunitateko udalerrien mugarte guztietan, baldin horietan zerbitzu hori benetan ematen bada.

Halaber, aplikatuko zaie Mankomunitatekoak ez diren erakunde edo pertsonei ere, baldin hartzen badituzte tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak.

IV. KAPITULUA.–ZERGA-EGITATEA

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzuak edo jarduerak eskura izateak eta/edo erabiltzeak ekarriko du zerga-egitatea. Ondotik aipatzen dira zerbitzu eta jarduera horiek, dagozkien tasak sortzen dituztenak:

1. Udal hondakinak biltzeko eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izatea edo/eta erabiltzea, Hondakinei buruzko Legeari jarraituz, kasu hauetan:

a) Etxeak.

b) Zerbitzuak.

c) Saltokiak eta industriak.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Egoitza zentroak.

h) Udal hondakinak biltzeko edukiontzia modu esklusiboan izatea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, bertan sartzen dira, berdintsuak baldin badira, espresuki aipatu gabeko beste jarduera batzuk ere.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a) Bilketa zerbitzu berezia, ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpo.

b) Udal hondakinak balorizatzeko eta ezabatzeko instalazioetan hondakinak jasotzea.

c) Etxeko animalia hilak biltzea, garraiatzea eta ezabatzea.

d) Ekitaldietarako edukiontziak eta ontziak jartzea, kentzea eta deskargatzea.

V. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOA

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten bestelako entitateak, zerga ezatzen ahal zaienak, baldin eta, edozein tituluren bidez, etxebizitzak, lokalak edo establezimenduak okupatzen, erabiltzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, eta horietarako egiten bada edo horien esku jartzen bada nahitaezko zerbitzu orokorra.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104.2 a) artikuluaren arabera (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), zordunaren ordezko subjektu pasiboak dira jabe gisa agertzen direnak udal bakoitzeko katastroko erregistroan edo eraikin horien Hiri-lurreko Ondasunen gaineko Erregistro Fiskalean. Ordezkoei igorriko zaie tasa, eta horiek jasanarazten ahalko diete kasuan kasuko onuradunei.

2. Borondatezko zerbitzua izanik, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea izanen dira zorraren erantzule solidarioak.

Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia-jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA.–ZERGA-OINARRIA

6. artikulua.

1. Ordenantzako 4. artikuluko 1. apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

  • 1-A zerga-egitaterako: bizitegia den edo izan litekeen katastro-unitatea. Bizitegitzat hartuko da, hasiera batean, katastroko edozein unitate, salbu eta Udalak ziurtatzen badu aurri egoeran dagoela.

Baldin etxebizitza bat bada ekonomia-jardueren gaineko zergari (EJZa) lotutako jardueraren baten kokalekua, tasarik handiena aplikatuko da:

  • 1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zerga-egitateetarako: establezimendu-unitate edo jarduera bat, baldin badago ekonomia-jardueren gaineko zergan inskribaturik, betiere lokal batean gauzatzen bada (EJZa, edo funtzionatzen ari bada, nahiz eta ez egon zerga horren menean. Establezimendu-unitatetzat joko da katastroko unitatea dagoenean).
  • 4.1.2. a), b) eta c) artikuluko zerga-egitaterako, emandako zerbitzuaren kostua.
  • 1-H) artikuluko zerga-egitaterako: edukiontzien kopurua, hondakin-frakzioa, haien edukiera eta bilketaren maiztasuna.

2. Baldin establezimendu bera inskribaturik badago ekonomia-jardueren gaineko zergaren bi epigrafetan edo gehiagotan, aplikatuko da zenbatekorik handiena duen tarifa.

VII. KAPITULUA.–TARIFAK

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplikatu beharreko tasak eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, ordenantzaren zati gisa.

VIII. KAPITULUA.–TRIBUTU-KUOTAK

8. artikulua. Tasa bakoitzaren tributu-kuota kalkulatzeko, honako hau eginen da: zerga-oinarriari aplikatzea dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea, eta kuotaren zati finkoa gehitzea (erabilera bakoitzari dagokiona).

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu gainditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek une oro finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA.–SALBUESPENAK

10. artikulua. Onartzen diren salbuespen eta hobari bakarrak izanen dira Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak.

X. KAPITULUA.–HOBARIAK

11. artikulua.

1. Kuota berezia, Gizarte Segurantzak onartutako prestazioen onuradunendako (alargunak eta/edo erretirodunak) edo Nafarroako Mendekotasun Agentziak onartutako prestazioen onuradunendako.

Hobari bat izateko eskubidea izanen dute; zehazki, etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko eskubidea, baldin ordaintzera beharturik dagoena bada Gizarte Segurantzaren onuraduna (alarguna eta/edo erretiroduna) edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna, eta haren zenbatekoa ez bada handiagoa Gizarte Segurantzako Ministerioak urte horretarako lanbide arteko gutxieneko soldata (14 ordainsari) baino, edo 1,35 aldiz zenbateko hori baldin ezkontidea badu, edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, bien diru-sarrerak batuta. Ezkontidea ez den beste ezein familia-kargarik izanez gero (adingabeak, 23 urte arteko seme-alabak –adin hori barne– baldin ikasketak egiten ari badira edo legezko langabetu badira, edo dibertsitate funtzionala duten seme-alabak, diru-sarrerarik gabeak), bada, halakoetan aipatutako diru-muga horiei gehituko zaie mendeko lagun bakoitzagatik delako zenbatekoa 0,23 aldiz.

Ezin izanen da tarifa honetaz baliatu, baldin jasotzen badira bestelako diru-sarrera gehigarriak, denera gehiago direnak, urtean, aipatutako zenbateko hori bider 1,13 baino, eskatzailearen eskutik nahiz etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Orobat, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen handiagoa 21.000 euro baino, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera.

b) Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

c) Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emana, baita beste dokumentu batzuk ere, frogatzen dutenak eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak.

d) Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

e) Hobaria eskatzen den ekitaldiaren aurreko ekitaldiko datu fiskalak, Nafarroako Zerga Ogasunak emanak, jasotzen dutenak hiri higiezinen gaineko informazioa.

Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, baldin eta frogatzen badute, errentamendu kontratuaren bidez, etxebizitzaren titularrak berei jasanarazten diela etxeari dagokion tasa.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du ea betetzen diren tarifa hori emateko eskatzen diren baldintzak, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

2. Kuota berezia, errenta bermatuaren hartzaileentzat eta horren pareko egoeretan daudenentzat.

Ordaintzera beharturik daudenek eskubidea izanen dute hobari bat izateko, hots, ohiko etxebizitzan etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko, baldin eta honako egoera hauetako batean badaude:

–Errenta bermatua jasotzen dutenean.

–Aurkezten dutenean gizarte zerbitzuek emandako agiria, adierazten duena beren diru-sarrerak eta ondarea ez direla handiagoak errenta bermatua eskuratzeko baldintzatzat hartzen diren zenbatekoak baino.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera.

b) Jasotako prestazioaren ziurtagiria edo agiria, gizarte zerbitzuek emana, adierazten duena beren diru-sarrerak eta ondarea ez direla handiagoak errenta bermatua eskuratzeko baldintzatzat hartzen diren zenbatekoak baino.

c) Errolda-ziurtagiria.

Baldin eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria nahiz higiezina bada 21.000 eurotik gorakoa (ohiko etxebizitzaren balioa kenduta), ez da tarifa berezia onartuko.

Tarifa hau emanen da errenta bermatua jasotzeko aldi bererako. Aldi hori zehazterik ez badago, tarifa emateko epea 6 hilabetekoa izanen da.

Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, baldin eta frogatzen badute, errentamendu kontratuaren bidez, etxebizitzaren titularrak berei jasanarazten diela etxeari dagokion tasa.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du ea betetzen diren tarifa hori emateko eskatzen diren baldintzak, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

3. Aurreko hobarien eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Mankomunitateari, baita aurreko apartatuetan ezartzen diren beharkizunak frogatu ere, organo eskudunek emandako ziurtagiri eta txostenaren bidez.

4. Kuota berezia, osotara eraberritzen ari diren etxebizitzen titularrentzat.

Hondakinen tasaren kuotan %100eko hobaria izateko eskubidea izanen dute etxebizitzen titularrek, baldin etxebizitza osotara eraberritzen ari badira, gutxienez hiru hilabetez.

Osotara eraberritzen dela ulertuko da baldin egin beharreko obrengatik jendeak ezin badu etxebizitza modu funtzionalean erabili, osasun- eta segurtasun-baldintzetan.

Egoki den obra-lizentziaren bidez frogatu beharko da hori, eta baldintza izanen da, betiere, Mankomunitateko teknikari batek egoera ebaluatzea.

5. Kuota berezia, eraisteko lizentzien kasuan.

%100eko hobaria izanen da etxea botatzeko lizentzia emana bada beste etxe bat egiteko eta etxe berri hori eraikitzen ari den bitartean. Gorabehera hori frogatu beharko da eraispenaren udal lizentziaren kopia bat aurkeztuz, edo propio horretarako Udalak emaniko ziurtagiriaren bidez.

6. Kuota berezia, distantzia handien kasuan.

Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren %100eko hobaria, baldin tasaren xedea den etxebizitza edo lokala badago zaborrontzitik 500 metro baino gehiagora. Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

7. Salbuespen eta/edo hobari guztiak aplikatzekoak izanen dira ematen diren hiruhileko berean.

Hobaria indarrean egonen da harik eta ematen den unetik urte naturala bukatu arte. Urtero berritu beharko da, eta eskabidea egin beharko dute horretarako eskubidea dutela uste duten guztiek, dagokion agiriak aurkeztuta. Hobaria urteko lehen hiruhilekoan eskatuko zaio Mankomunitateari, eta epe hori luzaezina da.

Berritzeko behar horretatik at geldituko dira 11.2 artikuluan aipatutako tarifa erabiltzen dutenak; izan ere, erabiltzaile horiek berritzea eskatu beharko dute kontzesio-epea bukatu aurretik, horretarako eskatutako agiriak aurkeztuta.

Ez berritzeak hobaria galtzea ekarriko du.

XI. KAPITULUA.–SORTZAPENA

12. artikulua.

1. 4.1 artikuluan ezarritako tasak hiruhileko naturaleko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ezta hainbanatu ere.

2. Borondatezkoak diren gainerako zerbitzuetarako tasak sortuko dira interesdunak zerbitzua egiteko eskatzen duen unean berean.

XII. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENA

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak ordainaraziko dira honako arau hauei jarraikiz:

1. 4.1) artikuluan aurreikusitakoak hilabetean edo hiruhilekoan behin.

2. Sortzen diren unean ordainaraziko dira borondatezko zerbitzuak emateko tasak.

XIII. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA

14. artikulua.

1. Ordenantzaren 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak hartuko dira "jakinarazpenik gabeko" gisa, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2. Ordenantzaren 4.1) artikuluan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, isilbidez jakinarazitzat hartuko dira, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehenbiziko egunean. Egun horretatik aurrera, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko epean ordaintzeko.

Baldin aurreko paragrafoan aipatzen diren egunetan prest ez badaude ordainarazpenen zerrendak, Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.

3. Jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den unean ordainduko dira borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak.

15. artikulua. Aurreko 14. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren zerga-zorrak ordaindu beharko dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritako moduan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Mankomunitateak aukera eman dezake zorrak geroratu edo zatika ordaintzeko, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluari eta hurrengoei.

16. artikulua. Tributu-zorrak honela ordaindu daitezke:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboen kasuan, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz. Zorra ordaintzen ez bada zergadunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, Mankomunitateak berak kobratzeko gaitzen dituen banku edo aurrezki kutxetan. Ordainagiri horietako bakoitzean tasaren zenbatekoa euro bat handituko da, kudeaketa gastuak berdintzeko. Gainera, eskatzen badute Mankomunitateak ordainagiria berriz bidaltzeko, 0,50 euro ordaindu beharko dute tramite hori egiteagatik.

b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboek ordaindu ditzakete banku edo aurrezki kutxen bulegoetan; zehazki, Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxen bulegoetan. Ordainagiri horiek borondatezko epearen barruan ordaintzen ez badira, euro bat ordaindu beharko dute egunean ez egotearen egoera jakinarazteko gastuengatik. Mankomunitateak ordainagiri hori bidaltzeko eskatzen badute, 0,50 euro ordaindu beharko dute kudeaketa-gastuengatik.

XIV. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

17. artikulua. Aplikatuko dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.–Sakanako Mankomunitateak zuzenean likidatuko, kudeatuko, ikuskatuko eta bilduko ditu ordenantza honetako tasak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Ordenantza honek 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.

I. ERANSKINA–TARIFAK

1.–Etxebizitzak eta erretiratuen elkarteak (etxeetarako tarifa).

–Tarifa finkoa: 120,21 euro.

2.–Profesionalen bulegoak.

–Tarifa finkoa: 201,23 euro.

  • Gestoriak.
  • Agentziak.
  • Kabineteak.
  • Notariotzak.
  • Erregistroak.
  • Bankuak.
  • Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).
  • Ile apaindegiak.
  • Irabazi asmorik gabeko kultura elkarteak eta erretirodunen elkarteak.
  • Norberaren produktuarentzako hotz kamerak.
  • Iturgintza eta elektrizitate arloko instalatzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak.
  • Akademiak.
  • Bestelako tarifetan sartuak ez dauden lanbide liberaletako lokalak.

3.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 301,83 euro.

  • Kioskoak eta liburu-dendak.
  • Farmaziak.
  • Bitxi-dendak eta erloju-dendak.
  • Tabako dendak.
  • Ogi saltokiak.
  • Opari dendak.
  • Olio-errotak eta upategiak.
  • Litxarreria dendak.
  • Beilatokiak.
  • Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.
  • Gasolindegia.
  • Elektrizitate dendak.
  • Edari biltegiak.
  • Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda.
  • Zapata-dendak eta jantzi-dendak.
  • Burdindegiak.
  • Drogeriak.
  • Mertzeriak.
  • Horien gisako lokalak, merkataritzakoak nahiz industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak.

4.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 342,10 euro.

  • Ordezko piezen dendak.
  • Pentsioak.
  • Komentuak.
  • Kontserba lantegiak.
  • Inprimategiak.
  • Fruta eta barazki biltegiak.
  • Etxetresna elektrikoen dendak eta kirol dendak.
  • Altzari dendak.
  • Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).
  • Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).
  • Harategiak.
  • Prestalekurik gabeko gozotegiak.

5.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 484,28 euro.

  • Arrandegiak.
  • Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.
  • Prestalekua duten gozotegiak.

6.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 635,08 euro.

  • Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak. (Bakar-bakarrik 150 metro koadro baino gehiago dutenak).

7.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 511,31 euro.

  • Jatetxeak, hostalak eta ostatu-etxeak jatetxearekin.

8.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 516,40 euro.

  • Hotelak, kanpinak.

9.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 443,26 euro.

  • Ostatuak, kafetegiak, gizarte klubak, gastronomia elkarteak (urteko ur kontsumoa bada 100 metro kubikotik gorakoa), diskotekak, kirol elkarte ostatudunak, kasinoak.

11.–Herriko etxeak, kontzeju etxeak, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak, elizak.

–Tarifa finkoa: 134,16 euro.

12.–Ikastetxeak, haurtzaindegiak.

–Tarifa finkoa: 288,44 euro.

–Jatetxea badute, aurreko tarifa %35 garestituko da.

13.–Ospitale, klinika, anbulatorio eta zentro medikoetako sanitarioak.

–Tarifa finkoa: 289,34 euro.

14.–Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak.

–Tarifa finkoa: 563,47 euro.

15.–Industriak eta lantegiak.

–Industriak eta lantegiak (<30 langile): 331,04 euro.

–Industriak eta lantegiak (30-60 langile): 400,74 euro.

–Industriak eta lantegiak (>60 langile): 574,84 euro.

–Baskulan pisatzea: 6,39 euro pisaldi bakoitzeko.

16.–Landetxeak.

–Tarifa finkoa: 131,40 euro.

19.–Ekitaldiak.

–Tarifa finkoa, jarraian xedatutakoaren arabera:

Errefusa:

EDUKIONTZIAREN EDUKIERA (L)

HUSTUKETAGATIKO TARIFA

1100

9,88 euro

360

6,57 euro

240

6,05 euro

Gainerako frakzioak (ontzi arinak, papera eta kartoia, organikoa):

EDUKIONTZIAREN EDUKIERA (L)

HUSTUKETAGATIKO TARIFA

1100

4,65 euro

360

4,65 euro

240

4,65 euro

17.–Hildako animaliak erretiratzea.

–Tarifa finkoa: 58,15 euro animalia bakoitzeko.

TARIFEI ZUZENEAN APLIKATZEKO XEDAPENAK

–Hiri hondakin solidoak (HHS) sortzen dituen establezimendu-unitate bati –halakotzat hartuko da sartzeko ate bakarra duena–, baldin tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, fakturatu dadin egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera.

–B-C-E-F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak batezbestekoa baino franko gehiago direnean –eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada–, lehentasunez aplikatuko da erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifa.

–Lau hilabetetik beheitiko "denboraldian" egiten diren jarduerek hiruhilekoko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

–Merkatu ibiltariko postu finkoei eta bide publikoan hildako animaliak biltzeari dagozkien kuotak zuzenean bidaliko zaizkio dagokion udalari, bilketa espezifikoa eskatzen dutenean. Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

Hiri-eremu finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

9. epigrafeko jarduerei dagokienez, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, bigarren multzoko tarifa aplikatuko zaie (profesionalen bulegoetakoa).

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA, 2026RAKO, UR-HORNIDURAREN TASAK ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUEN ETA JARDUEREN TASAK

I. TITULUA.–SAKANAKO MANKOMUNITATEAREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK, URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK

I. KAPITULUA.–OINARRIAK

1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetako tasak/prezio publikoak ezarri dira bat etorriz Nafarroako toki-erakundeei aplikatu beharreko araudi fiskalak erakunde horiei emandako ahalmenekin, eta haien babesean.

II. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENAREN IZAERA

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek oinarri dute honako hauek ematea: edateko uraren hornidura zerbitzua eta aurrekoarekin zerikusia duten gainerako jarduera eta zerbitzuak. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen diren zerbitzuak eta jarduerak emateagatik edo egiteagatik (2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

III. KAPITULUA.–APLIKAZIO EREMUA

3. artikulua. Ordenantza hau aplikatuko da une oro Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugarte guztietan, baita edateko ura hornitzen zaien udalerri eta kontzejuetan ere, nahiz eta Mankomunitateko kide ez izan. Horren aplikazioa izan daiteke osoa nahiz partziala, kontuan harturik nola dagoen sartuta Mankomunitatean, eta benetan ematen diren nahiz eman daitezkeen zerbitzuak.

IV. KAPITULUA.–ZERGA-EGITATEA

4. artikulua. Zerga-egitatea da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izatea edo eskuratu ahal izatea, edo jarduerak erabiltzea edo erabili ahal izatea. Horiek sortzen dituzte behar diren tasak/prezio publikoak, eta hauek dira, banan-banan:

a) Edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izatea eta horren mantentze-lanak.

b) Saneamendu eta estolderia zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

c) Edateko urez hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Hondakin uren benetako hustea edo husteko aukera eta, ondoren, haiek araztea. Tasa desberdina izaten daiteke, kontsumitutako uraren erabileren eta xedearen arabera.

Oro har, iritziko zaio kasu guztietan badela husteko aukera. Arau orokorraren salbuespentzat eta, beraz, tasa honetatik libre, honako hauek hartuko dira:

–Halako kasuak, non Sakanako Mankomunitatearen txosten tekniko baten bitartez zehazten den ezinezkoa dela epe laburrean saneamendu sareak egitea.

–Atzeman denean badela ezkutuko ur-ihesen bat. Kasu horretan, bete beharko dira ondotik ematen diren inguruabar guztiak, eta behar bezala frogatu:

1. Ezkutuko ur-ihesa beharko du izan, subjektu pasiboak aurretik jakin gabe hondatuta zeudela hodiak edo neurketa ekipoak.

2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ezta ur-ihesaren ondoko jarduketan ere.

e) Zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, beharrezkoak diren jarduketak egiteko, behin betiko kontrata daitezen edateko uraren hornidura (sarera lotzeko kuota barne) eta hondakin uren hustuketa, eta egin dadin kontratuen titulartasunen aldaketa.

f) Edateko uraren banaketa-sareei lotzeko eskubideak eta/edo hondakin-uren hustuketa-sareei lotzeko eskubideak.

g) Behin-behineko horniduretarako altak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, egiaztatzeko ea zehatz-mehatz betetzen diren arauak, ordenantzetan araututakoa urratzen badira ere.

i) Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatzeko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, bai kontagailuak zigilatu, egiaztatu, ezarri eta berritzekoak, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

V. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOAK

5. artikulua.

1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, behartuak ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera (zergadun diren aldetik), jasotzen dutenak ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina, izan pertsona fisikoak edo juridikoak izan entitateak, baldin nortasun juridikorik izan gabe ere eratzen badute entitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat zeinak zerga jasan dezakeen.

Zehazki, honako hauek dira ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasa/prezio publikoetarako, hornidura-kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) apartatuan zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluko h) apartatuan zehaztutako tasa/prezio publikoetarako, edateko uraren hornidurarako eta/edo hondakin-uren hustuketarako kontratuaren titular diren pertsona natural edo juridikoak, araua hautsi dutenak.

Abonaturik ez dagoenean, subjektu pasiboak izanen dira jabeak, hau da, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak, baldin jaso badute zehapena ekarri duen jarduketaren onura.

2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.

3. Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea izanen dira zorraren erantzule solidarioak. Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia-jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko ziurtagiri zehatz bat, agertzen dituena kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorrak, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA.–ZERGA-OINARRIa

6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan, hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) 4. artikuluko a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren araberakoa. Kuota horri gehituko zaio Sakanako Mankomunitatearenak diren kontagailuak mantentzeko kostua, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kantitate kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.

d) 4. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, bai edateko uraren sareko horniduratik bai ibai, putzu eta abarretako kontzesio pribatuetatik. Kontzesio pribatuei dagokienez, kontsumitutakoa emariarena bera dela hartuko da, kontrakoa behar bezala frogatu ezean.

Kontsumo zenbatetsien kasuan, zergadunak eska dezake aipatu kontsumoen gaineko zenbatespena egiteko, hain zuzen ere prozesuen galeren arabera eta ur-galera zenbatetsien portzentajearen arabera, baldin zifra horiek badira kontsumitutako uraren %25 baino handiagoak.

Kontzeptu honengatik ez dute zerga ordaindu beharko berariaz ureztaketarako kontratatu diren kontsumoek.

e) 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa handitu behar bada, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako. Kontagailua ezarri behar ez bada, kuota finkoa kontratuaren titulartasuna aldatzeagatik.

f) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: hargunea eskatzen bada banakako jarduketetarako: kuota finkoa hargunearen diametroaren arabera.

Hargunea eskatzen bada suteen kontrako kontsumoetarako: kuota hargunearen diametroaren arabera.

g) 4. artikuluko g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez neurtua, edo teknikoki onargarriak diren beste bide batzuen bitartez.

h) 4. artikuluko h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: egindako ikuskapen kopurua.

VII. KAPITULUA.–TARIFAK

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak ezarriko ditu tasa/prezio publiko bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tarifak, eta ordenantza honen I. eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA.–TRIBUTU-KUOTA

8. artikulua. Tasa bakoitzaren tributu-kuota izanen da zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek une bakoitzean ezartzen dituzten zeharkako zergak, lege horiek xedatutako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA.–SALBUESPENAK

10. artikulua. Soilik onartuko dira Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru-legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak, eta indarrik gabe gelditzen dira bestelako deskontuak; hots, eratortzen direnak Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki-erakundeek edo beste edozein entitatek edo erakunde publikok hartutako erabakietatik edo egindako jarduketa orotatik.

X. KAPITULUA.–SORTZAPENA

11. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sortuko dira:

1. 4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak sortuko dira fakturaziorako ezarritako hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

Zerbitzua lehen aldiz hartzen duten erabiltzaileentzat, tasak (horien barne izanik, hala bada, 6. artikuluan ezarritako neurgailuaren alokairua) sortuko dira hiruhileko natural horren lehenbiziko egunean; hortaz, ezin dira hiruhilekoa baino epe laburragoetan banatu.

2. Ur-kontsumoa egiten den unean sortuko dira 4. artikuluko c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.

3. Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin-urak husteko kontratua sinatzen den unean sortuko dira 4. artikuluko e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.

4. Edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sortuko dira 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak, bat etorriz Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzarekin.

5. Ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sortuko dira 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.

6. 4. artikuluko i) apartatuan ezarritako jarduerengatik kobratzen diren prezio publikoak sortuko dira haiek egiten diren unean berean.

XI. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENA

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak hiru hilabetetik behin ordainaraziko dira.

2. Sortzapenaren unean ordainaraziko dira e) eta f) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.

3. h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

4. i) apartatuan aipatutako tasak/prezio publikoak sortzapena gertatzen den unean berean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA

13. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, salbu 4. artikuluko h) eta i) apartatuetan ezarritakoak. Hori dena, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2. Ordenantzaren 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) apartatuetako tasek/prezio publikoek sortutako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua argitaratuz Mankomunitateko iragarki-taulan, eta argitalpen horretatik aurrera hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

3. Ordenantzaren 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak sortzapenaren unean berean ordaindu beharko dira, salbu eta aukeratu bada 15. artikuluaren a) apartatuko ordaintzeko modua. Izan ere, azken kasu horretan, 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

4. Ordenantzaren 4. artikuluko f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan ezarri bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik hasita.

5. Ordenantzaren 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak ordaindu beharko dira subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

14. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoari jarraikiz, borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezartzen dituen errekarguekin.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, baldin Mankomunitateak ez badu baimenik eman haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.

15. artikulua. Tributu-zorrak honela ordaindu daitezke:

–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku entitatean eta kontuan kargatuz.

–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

II. TITULUA.–ARAU-HAUSTE ETA ZEHAPENAK

16. artikulua. Arau-hausteei eta zehapen araubideari dagokienez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaz gain, aplikatuko dira Sakanako Mankomunitatearen uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzako xedapenak.

III. TITULUA

17. artikulua. Saneamendu kanona arautua dago abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan (10/1988 Foru Legea, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzkoa).

18. artikulua. Delako kanonaren zenbatekoa ezarri da jarraikiz 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrari, eta finkatuta dago Nafarroako Aurrekontuei buruzko dagokion Foru Legean, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza hau indarrean jartzen denetik indarrik gabe geldituko dira, ez baliorik ez ondoriorik dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan, barne izanik Uraren ziklo integralaren zerbitzukoak diren udaletako udal ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira ordenantza fiskal orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (foru lege horren bidez arautu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

I. ERANSKINA–TARIFAK

1.–Kuota, hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan ezarritakoak.

–Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN
DIAMETROA

(mm-tan)

HIRUHILEKOKO
KUOTA

13 mm-ra bitarte

5,64 euro

15 mm

5,64 euro

20 mm

11,35 euro

25 mm

50,07 euro

30 mm

64,20 euro

40 mm

149,61 euro

50 mm

224,45 euro

65 mm

299,23 euro

80 mm

374,09 euro

100 mm

523,70 euro

Kontratazioak festetarako edo antzekoetarako egiten badira, tasa bakarra kobratuko da: 15,00 euro, ematen den ur harguneagatik. Aparteko erabilera hori ez da inoiz 15 egun baino gehiagotarako izanen.

–Kontagailuak mantentzeko kuota:

Hona kontagailuak mantentzeagatik aplikatu beharreko tasa.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN
DIAMETROA

(mm-tan)

HIRUHILEKOKO
KUOTA

20 mm-ra bitarte

2,92 euro

20 mm

3,65 euro

25 mm

5,03 euro

30 mm

5,57 euro

40 mm

7,22 euro

50 mm

14,73 euro

65 mm

14,81 euro

80 mm

15,64 euro

100 mm

17,60 euro

–Suteetarako kuota finkoak: tasa bakarra kobratuko da: 23,44 euro/hiruhilekoa.

2.–Kuota, saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan ezarritakoak.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN
DIAMETROA

(mm-tan)

HIRUHILEKOKO
KUOTA

13 mm arte

5,26 euro

15 mm

5,26 euro

20 mm

6,86 euro

25 mm

24,09 euro

30 mm

34,23 euro

40 mm

68,85 euro

50 mm

103,28 euro

65 mm

137,70 euro

80 mm

172,13 euro

100 mm

240,99 euro

3.–Kontsumoa: 4. c) artikuluan ezarritakoak.

  • Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.
    • 1.1. tarifa. (62):
      • Etxeko erabilera etxebizitzetan eta merkataritza jarduerarik ez duten etxabeetan, tarte hauen arabera:

· 1. tartea: hiruhilekoan, lehenbiziko 45 m³-ak; tarifa: 0,495 euro/m³.

· 2. tartea: 46 m³/hiruhileko-tik 99 m³ arte: 0,715 euro/m³.

· 3. tartea: 100 m³/hiruhileko-tik goiti, 2,05 euro/m³.

  • 1.2. tarifa. (65):
    • Ondasunen komunitateak, banakako kontagailurik jarri ezin denean: 0,605 euro/m³.
  • 2. tarifa. (63):
    • Industriako eta merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan sartzen dira industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, ostalaritza, gastronomia elkarteak eta ikastetxeak. Halaber, sartzen dira erabilera kolektiboko kirol-instalazio pribatuak, salbu eta ureztaketa eta igerilekuak: 0,715 euro/m³.
  • 3. tarifa. (64):
    • Finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera, igerilekuak barne: 2,05 euro/m³.
  • 4.1. tarifa. (69):
    • Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,396 euro/m³.
  • 4.2. tarifa. (70):
    • Udal eta kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,352 euro/m³.
  • 4.3. tarifa. (71):
    • Hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuek erabil ditzaten udaletxeetan, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, zehazki partikularrei edo beste erakundeei errentan hartu gabekoetan: 0,396 euro/m³.
  • 5. tarifa. (72):
    • Aldi baterako hornidurak. Sarturik daude obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen den beste edozein hornidura: 1,00 euro/m³.
  • 6. tarifa. (73):
    • Goi hornidura, Mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0,418 euro/m³.
  • 7. tarifa. (74):
    • Zisterna-kamioien hornidura: 2,03 euro/m³.
  • 8. tarifa:
    • Kontzeptu honi dagokionez abonatuaren erreklamazioari kasu eginen zaio, baldin eta uraren kontsumoa 100 m³-koa edo hortik gorakoa bada. Mankomunitateko langileek ezkutuko ur-ihesa egiaztatu ondotik zenbatetsiko da ordaindu beharreko tarifa, kontuan hartuta azken hiru urteetan hiruhileko berean izandako kontsumoak. Tarifa hori ez da inolaz ere 100 m³-tik beherakoa izanen; hortik gorakoa bada, zenbatetsi eginen da. Eskatuko da ur-ihesaren konponketari dagokion faktura aurkezteko, eta ordainagiri bati bakarrik aplikatuko zaio.

–Kontsumoa. 4.d) artikuluan ezarritakoak (egun ez da aplikatzen).

  • Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa (egun ez da aplikatzen).

4.–Hargune zerbitzuaren kontratazioa (75). 4.e) artikuluan ezarritakoak.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN
DIAMETROA

(mm-tan)

ZENBATEKOA

25 mm-ra bitarte

128,36 euro

30 m-tik 80 mm-ra

577,08 euro

100etik 250 mm-ra bitarte

3.599,65 euro

5.–Hargune eskubideak. (76) 4.f) artikuluan ezarritakoak.

Hornidurako harguneen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN
DIAMETROA

(mm-tan)

ZENBATEKOA

80 mm-ra bitarte

407,08 euro

100 mm

739,30 euro

150 mm

1160,06 euro

Hornidurako hargunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa zein den eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK

PREZIO BABESTUKO ETXEBIZITZAK

ETXEBIZITZA LIBREAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALETXEAK,
UDAL
INSTALAZIOAK

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE PRIBATUAK

1"

118,80

131,98

145,18

256,27

256,27

79,18

79,18

739,11

1 ¼

170,38

189,30

210,34

367,60

367,60

113,59

113,59

1060,11

1 ½"

441,33

490,35

554,83

952,13

952,13

294,19

294,19

2.745,95

2"

785,20

872,48

969,40

1694,09

1694,09

523,49

523,49

4.885,78

2 ½"

1126,14

1390,28

2429,62

2429,62

2429,62

750,75

750,75

7007,04

3"

1464,67

1627,42

1808,23

3160,12

3160,12

976,46

976,46

9113,55

4"

2151,51

2390,55

2656,17

4642

4642

1434,33

1434,33

12629,41

Saneamenduko harguneen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa zein den eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK

PREZIO BABESTUKO ETXEBIZITZAK

ETXEBIZITZA LIBREAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALETXEAK, UDAL
INSTALAZIOAK

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE PRIBATUAK

160 mm

118,80

131,98

146,64

256,27

256,27

79,18

79,18

739,11

200 mm

170,38

189,30

210,34

367,60

367,60

113,59

113,59

1060,11

250 mm

239,91

266,58

296,20

517,65

517,65

159,95

159,95

1492,90

6.–Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan ezarritakoak.

Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.

7.–Ikuskapena. 4.h) artikuluan ezarritakoak.

Egindako ikuskapen bakoitzeko: 68,95 euro.

Kanpoko enpresa batek kontagailuak ikuskatu edo egiaztatzeagatik: lana egitearen kostua.

8.–Mankomunitatearen baimenik gabe hornidura eteten denean edo kanalizazioak hausten direnean egin beharreko jarduketen eta konponketen prezio publikoak.

8.1.–Lanak egitearen kostua.

8.1.1.–Langileen kostua.

Mankomunitateko enplegatuen lan ordutegi arrunta honako hau da: 07:15etik 14:45 arte.

Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honako hau da:

KOSTUA/ORDUA

Bulego Teknikoko buruaren ordua

41,58 euro

Teknikariaren ordua

33,44 euro

Arduradunaren ordua

43,81 euro

Taldeburuaren ordua

33,58 euro

1. mailako ofizialaren ordua

29,93 euro

Peoi espezialistaren ordua

21,87 euro

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider honako koefiziente hauek eginen da:

KOEFIZIENTEA

Laneguneko aparteko ordua

1,75

Gaueko aparteko ordua

2,00

Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaiegunak)

2,25

8.1.2.–Kilometrajea.

–Kilometroko 0,34 euro ordainduko da.

–Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Arbizun duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.

8.1.3.–Fakturatu beharreko orduak.

Fakturatuko da matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak. Ondokoak sartuko dira:

–Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora. Konponketa egiteko erabili den denbora.

–Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira gutxienez, lan guztia denbora laburragoan egiten bada ere.

8.2.–Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10, kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik.

8.3.–Mankomunitateak errentan hartutako makineria eta langileen kostua.

Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu behar baditu edo langile kualifikatuak (igeltseroak, iturginak, pala gidariak, kamioilariak, etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

8.4.–Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.

8.4.1.–Ekipoak eskura edukitzea.

Zenbateko finko bat kobratuko da, 449,53 eurokoa, lana berehala egin behar izateagatik ezinezkoa bada hura programatzea, eta horrek badakar ekipoak noiznahi egokitu behar izatea neurriei dagokienez, gorabeherei berehala erantzuteko.

8.4.2.–Zerbitzuari eragindako kalteak edo gorabeherak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek gorabehera sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak etab.):

GORABEHERAK

ZENBATEKOA
(euroak)

Ø 100 mm arte

Arina

205,53

Ø 100 mm arte

Larria

548,10

Ø 200 mm arte

Arina

410,50

Ø 200 mm arte

Larria

822,15

Ø 300 mm arte

Arina

616,59

Ø 300 mm arte

Larria

1233,22

Ø 400 mm arte

Arina

929,76

Ø 400 mm arte

Larria

1859,47

400 mm-tik goiti

Arina

5137,93

400 mm-tik goiti

Larria

10275,89

9.–Mankomunitateak egiten dituen zerbitzuengatik bere udalei kobratu beharreko prezio publikoak.

9.1.–Lanak egitearen kostua.

9.1.1.–Langileen kostua.

8.1.1 apartatuan zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.

9.1.2.–Kilometrajea.

8.1.2 apartatuan zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan. 9.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Lana egiten erabilitako egiazko orduak fakturatuko dira, gehi ordu bat langile bakoitzeko, bataz besteko joan-etorriagatik Mankomunitatearen biltegitik.

Lana denbora laburragoan eginagatik ere, gutxienez ere hau fakturatuko da:

–Ohiko lanorduetan: ordubete.

–Aparteko lanorduetan: 3 ordu.

Lanak osorik kobratuko dira arazoa ez konponduagatik ere (batez ere garbitzeko makinarekin edo ur-ihesak bilatzeko ekipoekin arituz gero):

–Garbitzeko makinaren kasuan, haren indarrez ezin bada buxadura libratu, Udalaren kontura izanen da garbitzeko baliabide azkarragoak kontratatzea.

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen kasuan, ur-ihesa nondik heldu den zehazterik lortzen ez bada, Udal bakoitzaren eskumena izanen da bestelako aukerak bilatzea.

9.2.–Mankomunitatearen makineria eta ekipoak.

–Kopuru finkoa, irteeragatik: 58,48 euro.

–Garbitzeko makinaren lanagatik, orduko: 97,44 euro (prezioaren barnean sartzen da hura erabiltzeko behar diren langileen joan-etorria).

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen lanagatik, orduko: 25,51 euro (langileena kanpo).

Egin beharreko bestelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.

9.3.–Mankomunitateak lana egiteko materialak eta makineria edo ekipoak errentan hartzea.

Lana egiteko Mankomunitateak ekarri behar dituen materialak fakturatuko dira 8.2 apartatuan jaso diren baldintza beretan. Lana egiteko Mankomunitateak errentan hartu behar dituen makineria edo ekipoak fakturatuko dira 8.3 apartatuan jaso diren baldintza beretan.

Iragarkiaren kodea: L2603622