2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Villatuertako Udalak aditzera ematen du 2026ko apirilaren 30ean bukatuko dela borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako (2026ko zirkulazioaren gaineko zerga).
Helbideratu gabeko ordainagiriak udalaren diruzaintzan ordaintzen ahalko dira, edo bestela Nafarroako Rural Kutxak Villatuertan duen bulegoan.
Ordainagiri helbideratuak 2026ko apirilaren 15ean kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Villatuertan, 2026ko martxoaren 11n.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2603982